Industri Iraultza eta Materialismo Historikoa: Marxen Ikuspegia

Filosofia eta etika3,2 KB

Testuinguru Historikoa: Industri Iraultza

Industri Iraultza garaiko gertakari adierazgarriena da. Industri Iraultza B.H.-an hasi zen XVIII mendean eta XIX Europatik hedatu zen. Garapen teknologikoek eskulanean garatutako ekonomiatik industrializazioan oinarritutako ekonomiara iragan zuen. Industri Iraultzak ondorio sozial eta politikoak izan zituen:

  1. Berrikuntza teknologikoek (lurrun makina, trena…) ekoizpena mekanizatu zuten. Bestetik, biztanleria erakartu zuen zonalde industrialetara.
  2. Honela, jabeek aberastasun handia pilatu zuten, eta honek gizarte klaseen agerpena ekarri zuen: burgesia eta proletalgoa.
  3. Bizi baldintzak, langileenak, penagarriak ziren. Haurren esplotazioa, soldata apalak... Ondorioz langileak elkartzen hasi ziren (sindikatuak) eta iraultzak eman ziren, langileen bizi baldintzak hobetzeko.
  4. Aurrerapen teknologikoek gizartean aldaketa sakona sortu zuten: komunikazioen garapena, medikuntzaren garapena, hirien garapena…

Testuinguru Filosofikoa: Hegel eta Marx

Hegel izan zen Marxen erreferente filosofiko nagusia. Haren arabera, errealitatea prozesu dialektiko gisa ulertu behar da. Feuerbachek zioen, gizakiok ekoiztutako ilusioa jainkoa dela, gizakiaren proiekzio idealizatua. Honek bizitza propioa hartu, eta gizakia menperatuko du. Horrela, gizakiak erlijiotik askatu beharko luke.

Marxek Smith kritikatu zuen eta hark formulatutako merkatu librearen legea ere. Marx Renanian jaio zen. 1843an Prusiako monarkiaren aurkako artikulu batzuk egiteak, ihes egitera behartu zuen. Parisen, 1844an, Londreseko langileen lan egoeraz gogoetan aritu zen eta filosofiak egoera hartan zer eginkizun bete behar zuen aztertu nahi zuen. 1848an, Alderdi Komunistaren Manifestua idatzi zuen. Ondoren bi ahalegini lotuta eman zuen bizitza: gizarte kapitala aztertzen eta langileen borroka antolatzen. 1864an Langileen Nazioarteko Elkartea sortu zuen. Hil ondoren, gizarte kapitalaren loturiko II eta III liburukiak idatzi zituen.

Gaia: Materialismo Historikoa

Materialismo Historikoa Marxek garatutako teoria filosofikoa da, historiaren bilakaera zientifikoki ikertzeko bidea emango lukeena. Bertan, ekonomiaren eta gizartearen antolaketa eta bilakaerari buruzko hausnarketak proposatu zituen. Baita borroka politiko eta ideologikorako tresnak eman zituen, gizarte komunista gauzatzeko helburuarekin.

Historiaren Ikusmolde Dialektiko eta Materialista

Dialektikari buruz hitz egiten duenean, errealitatea prozesu bat dela esan nahi du. Bere ustez, errealitatea era dialektikoan ari da bilakatzen. Marxen ustez, gizarte baten harremanak eta legeak ulertzeko gizarte horren bizi-baldintza materialei, ekonomikoei… erreparatu behar zaie. Horrela, garai historiko bakoitza definitzeko bere produkzio moduari egin behar zaio kasu. Aro historiko bakoitza produkzio modu batek determinaturik dago. Hona hemen historian emandakoak:

  1. Tribuen komunitatea.
  2. Asiako produkzio modu kolaboratzailea.
  3. Antzinaroko produkzio modu esklabista.
  4. Erdi Aroko produkzio modu feudala.
  5. Aro Moderno eta Garaikideko produkzio modu kapitalista.
  6. Etorkizuneko produkzio modu komunista.

Deskargatu

PDF Word HTML