Inbertsioen Errentagarritasunaren Analisia: BEG eta BET

Ekonomia3,1 KB

Inbertsio Baliokide Eguneratu Garbia (BEG)

Inbertsio Baliokide Eguneratu Garbia (BEG) kalkulatzea, inbertsio-proiektu batek eragindako kutxa-fluxuak 0 unera eguneratzea da, horien batura hasierako ordainketarekin alderatu eta inbertsioa errentagarria izango den edo ez erabakitzeko. Metodo dinamiko bat da. Une desberdinetan lortutako bi diru kantitatek ez dute balio bera, dirua interes-tasa jakin baten arabera kapitaliza daitekeelako, eta gainera, diruaren ahalmena aldatu egiten delako inflazioaren eraginez. Horregatik, metodo estatikoak baino errealistagoa da.

Kapitalizatu eta Eguneratu

  • Aldiko i interes-tasa jakin baten arabera n alditan Co kapital bat kapitalizatu ondoren Cn bihurtuko da, interes konposatuaren formula aplikatuz: Cn = Co (1 + i)n.
  • Bestalde, Cn kapitalaren baliokidea, i interes-tasa jakin baten arabera n epealditan eguneratuta, Co izango da: Co = Cn / (1 + i)n.

Formula:

[Do: hasierako ordainketa, F: kutxa-fluxu garbiak, i: eguneratze-tasa, k: eskatutako errentagarritasuna].

  • BEG-ren balioa positiboa bada, inbertsioak eragindako kutxa-fluxuen balio eguneratua hasierako ordainketaren balioa baino handiagoa dela esan nahi du, eta, beraz, inbertsioa bideragarria da.
  • BEG-ren balioa negatiboa bada, inbertsioak eragindako kutxa-fluxuen balio eguneratua hasierako ordainketaren balioa baino txikiagoa dela esan nahi du, eta, beraz, inbertsioa ez da bideragarria.
  • BEG positiboa duten inbertsioen artean, balio altuena duena hautatuko da. BEG-ren emaitza zero bada, aldiz, berdin da inbertsioa egitea edo ez.

Inflaziorik ez dagoenean eguneratze-tasa i bada, eta g esperotako inflazio-tasa bada, inflazioa kontuan hartzen duen k eguneratze-tasa erabili behar da BEG kalkulatzeko, non k = i + g + i x g.

Barne Errendimendu-Tasa (BET)

Metodo dinamikoa da baita. BET, BEG-k 0 balioa izatea eragiten duen “r” eguneratze-tasa da. r-ren bidez, inbertsio batek zer errentagarritasun izan dezakeen jakin dezakegu.

BEG = -Do + F1/(1 + r) + F2/(1 + r)2 + F3/(1 + r)3 +…+ Fn/(1 + r)n = 0

Inbertsio hau hautatzeko, errentagarritasun-tasa hori eskatutako “k” errentagarritasun-tasarekin alderatu behar da:

  • r > k bada, inbertsioa egitea komenigarria da, eskatutakoa baino errentagarritasun handiagoa lortzen baita (BEG positiboa).
  • r = k bada, enpresak inbertsio horrekin ez du ez irabazi ez galduko, inbertsioa berreskuratuko da soilik (BEG=0).
  • r < k bada, ez da komeni inbertsioa egitea, lor daitekeen errentagarritasuna eskatutakoa baino txikiagoa baita.

Deskargatu

PDF Word HTML