Gizarte Aldaketak XIX. Mendean Euskal Herrian
Gizarte aldaketak
Europan XIX. mendean hasi zen demografia-eztanda. Biztanleriaren berezko hazkundea izugarri azkartu zen, hilkortasuna jaitsi zelako eta jaiotza tasak berdin jarraitzen zuelako.
Espainian ere prozesu hori gertatu zen baina pixka bat motelago eta beranduago. Garapen ekonomikorik ezak emigraziora behartzen zuen zenbait sektore, Latinoamerikara betik bat.
XIX. mendean zehar euskal lurralde guztietan hilkortasuna ere jeitsi egin zen elikagaien krisiarengatik. Bizkaian 1877-1900 artean imigrazio handia gertatu zen fabrika eta meatzetan lan egiteko. Langile metaketa horrek eta lan eta bizi baldintza gogorrek hilkortasunaren igoera ekarri zuen XX. mendearterarte. Metaketa hori Bilbom eta Ezkerraldean izan zen. Hala ere Bizkaiko berezko hazkundea negatiboa izan zen urte horietan hilkortasunaren gorakadarengatik, nahiz eta populazio osoa izugarri hazi imigrazioari esker. Gipuzkoan berriz heriotza tara etengabe eta pixkanaka jaisten joan zen.
Hiritartze-prozesua
Bizkaian, Santurtzitik Bilbora hiria haziz joan zen ordenik gabe, fabrikak leku onenez jabetzen ziren eta langile-auzoak eraikitzen ziren fabriken ondoan zerbitzu eta baldintza higienikorik gabe.
Bilbon, burgesiarentzako aldea eraikitzen zen Zabalgunean, eta Negurin Bizkaiko industria oligarkiaren jauregiak.
Gipuzkoan hiritratze-prozesua motelagoa izan zen, sakabanituago eta ez zuen hainbeste eragina izan, ingurugiroan industria txikiagoa izan zelako eta imigrazio gutxiago ekarri zuelako.
Gizarte taldeak
XIX. mendean izan ziren aldaketek eta mende bukaerako industrializazioak gizarte berri bat egituratu zuten Gipuzkoan ere, batez ere, Bizkaian, eta gizarte-taldeen arteko kontraesanak areagotu zituzten, eta honako talde hauek bereizi ditzakegu:
Goi-burgesiak Bizkaian, meatze, siderurgia eta finantza-negozioekin aberastuta, aldundia kontrolatzen zuen, eta boterea eta eragina zuen Espainiako aginte-erakundeetan. Burgesia honek euskal identitatearen ezaugarri guztiak mespresatzen zituen.
Burgesia ertainak ez zuen botererik Espainia mailan, eta lehiatu egiten zuen probintziako erakundeen kontrolarengatik goi-burgesiarekin.
Herri-klaseek beren ohiko ogibidearen krisia eta proletarizazio-prozesuari aurre egin behar izan zieten. Askok meatzeetako eta fabriketako langileria osatu behar izan zuten. Imigranteak kapitalak behar zuen eskulan ugari eta merkea izan ziren. Ustiakuntza basatiaren menpean, Bizkaian langileriaren gehiengoa osatu zuten. Gipuzkoan aldiz imigrazioa txikiagoa izan zen eta bertoko biztanleek osatu zuten langileria gehienbat.
Gizarte-testuinguru horretan sortu eta garatu ziren sozialismoa eta nazionalismoa, PSOE eta PNV.