Gizakiaren Definizioa eta Eboluzioaren Teoria Nagusiak
Gizakiaren Definizioa eta Ikuspegiak
Nola jakin zer den gizakia? Ikuspegi bat erredukzionismoa da: biologian ezaugarriak gizakiaren ezaugarri orokorrak eta bakarrak balira hartzea.
Kontuan hartu beharreko hiru ikuspegiak:
- Kulturala
- Biologikoa
- Historikoa
Fixismoa eta Eboluzionismoa
Fixismoa eta eboluzionismoa espezieen sorrera azaltzen duten teoria kontrajarriak dira.
Fixismoa (Georges Cuvier)
Espezie guztiak independenteak sortu direnetik beren horretan iraun dute, aldaketarik gabe.
Eboluzionismoaren Oinarriak
Unibertso eta bizi mota guztiak nolabaiteko garapenaren emaitza dira. Espezie aniztasuna aldaketaren eta egokitzapenaren ondorioz sortu da.
Lamarckismoa (XIX. mendea)
Oinarriak pixkanakako progresioan daude, organismo sinpleetatik konplexuagoetaraino. Lamarckismoaren printzipioak:
- Aldaketak ingurumena moldatzeko premiaren ondorio dira.
- Organoak funtzioaren arabera garatzen dira (Erabilpenaren eta ez-erabilpenaren legea).
- Erabiltzearen erabiltzeaz organoak perfekzionatu eta garatu egiten dira.
- Honen bidez gaureganatutako karaktereak heredatu egiten dira.
Modifikazioak eta Mutazioak
- Modifikazioak: Ingurukoek edo erabilpenak eragiten dituzten aldaketak dira, eta ez dira heredatzen. Hugo de Vriesek mutazioetatik bereizi zituen.
- Mutazioak: Espeziek beren geneetan jasaten dituzten zorizko aldaketak dira, eta ezaugarriren batean aldaketa suposatzen dute. Heredatzen dira, eta hautespen naturalak babesten baditu, espezie horren eboluzioa markatzen dute. (Mendelek deskubritu zituen).
Teoria Sintetikoa (Neodarwinismoa)
Hautespen naturala eta mutazioaren arteko sintesia da. Dobzhanskyk eman zuen ezagutzera.
Mutazioak organismoetan halabeharrez gertatu eta heredatu egiten diren aldaketen eragileak dira. Hautespen naturala, berriz, eboluzioaren oinarria da.
Darwinismoa eta Hautespen Naturala
Charles Darwinek sortu zuen teoria hau. Hautespen naturalak inguruak edo naturak hautatzen ditu berari ondoen egokitzen zaizkion aldaerak, eboluzioaren norabidea markatuz.
Darwinismoaren Oinarriak:
- Bizi irauteko borroka: Izaki bizidunak baliabideak baino ugariagoak dira.
- Hautespen Naturala: Ingurumena moldatzeko gaitasunik handiena dutenek egiten dute aurrera.
- Lamarcken teoria baztertu zen.
Gizakiaren Ezaugarri Bereizgarriak
Desberdintasun Biologikoak eta Anatomikoak
Biokimikoei eta genetikoei dagokienez, ez dago alde handirik gure arbaso animaliekiko. Hala ere, anatomian desberdintasun nabarmenak daude:
- Hortz eta masailezur txikiak.
- Eskuaren forma eta trebetasuna.
- Bi hankatan eta zutik ibiltzeko gaitasuna.
- Garunaren garapena.
Portaera eta Berezitasun Kulturalak
Gizakiak animalia-bizitzako ezaugarriak baditu ere, zenbait berezitasun ditu:
- Sinbolizatzeko gaitasuna
- Gizakia sinboloen bidez komunikatzen da.
- Errealitatean bizitzea
- Adimenari esker, gauzak gutaz kanpoko errealitatetzat hartzen ditugu, eta aldi berean badakigu gurekin ere zerikusia badutela.
- Munduari irekita egotea
- Adimenari esker, espazioan eta denboran egokitu zaizkigun egoerez haraindi dauden gauzak ulertzeko gai gara.
- Aukeramena
- Gizakia bere senezko nahiei ezetz esateko eta bere etorkizuna aukeratzeko gai da.
- Nor bere baitan biltzea
- Bere baitan bildurik, zer egingo duen eta nola egingo duen erabakitzen du.
- Imajinatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna
- Irudimenari esker, proiektuak eta idealak sortzen ditugu.
- Kultura
- Portaeraz gain, kultura izatea da gizakiaren bereizgarririk nabarmenena.
Oharra: Ezer ez dago bukatuta; gizakia ez da inoiz erabat bukatua.
Teoria Ebolutiboen Laburpena
- Lamarck: Eboluzioa → Borondatea → Funtzioek organoak sortu → Karaktere heredagarriak → Adaptazioa → Modifikazioak.
- Darwin: Eboluzioa → Aldagarritasuna → Bizitzaren aldeko borroka → Zoria → Hautespen Naturala → Adaptazioa → Karaktere heredagarriak.