Giza Genoma: Ingeniaritza Genetikoa eta Bioteknologia

Biologia3,3 KB

Giza Genoma: Informazio Genetikoaren Azterketa

Giza genoma organismo baten informazio genetiko osoa da. 2003an, giza genomaren sekuentzia argitaratu zen. ADNan hauek bereiz ditzakegu:

ADNaren Osagaiak

Alde batetik, geneak osatzen dituzten nukleotidoen multzoak (Exona: gene baten barruko ADN zatia da, eta proteinak kodetzen ditu. Introna: gene baten barruko ADN zatia da, eta ez da proteinak sintetizatzeko erabiltzen). Beste batetik, ADN zaborra (ADN zaborra ez dago geneen barruan, izan ere, genoma gehiena ADN zaborra da).

Genomika eta Proteomika: Azterketa Biologiko Berriak

  • Genomika: genomak aztertzen dituen biologia atala da. Zientzia berria, zenbait patologia ikertu. Konplexutasun handiko patologiak aztertzen ditu (minbizia, alkoholismoa...). Mendelek azaldutako karaktereak ez bezala, gene taldeek eragiten dituzte gaixotasun horiek. Genomak kodetutako proteina kopurua gene kopurua baino askoz handiagoa da, izan ere, zenbait proteinek bat baino gehiago kodetzen dute.
  • Proteomika: zientzia atal honek genomak kodetzen dituen proteina guztiak aztertzen ditu.

Geneak Banan-Banan Manipulatzea: Bioteknologia

Bioteknika gizakiek teknologia eta sistema antigenetikoak sortzen dituzte. Medikuntza antigenetikoa da, izan ere hautespen naturalen ondorioz desagertuko liratekeen genotipoak salbatzen ditu. 1972. urterako, izugarri garatua zegoen biologia molekularra: biziaren nondik norakoak ezagutzen zituzten, eta hasiak ziren ulertzen geneak zer mekanismoren bidez arautzen ziren. Izaki bizidunak nahierara manipulatzeko garaia iritsi zen.

ADN Errekonbinantearen Teknologia

ADN errekonbinantearen teknologiak (ingeniaritza genetikoa edo klonazio molekularra) naturan ez zeuden ADN molekulak diseinatzeko aukera eman zion gizakiari.

Bioteknologiaren Tresnak

  • Errestrikzio entzimak: ADNa sekuentzia jakinetan ebakitzeko gai dira, artazi molekularrak balira bezala.
  • ADN ligasa: beste entzima batzuek ebakitako ADN zatiak lotzeko aukera eman.
  • Plasmidoak: ADN molekula txikiak eta biribilak dira eta autoerreplikatzeko gai dira. Bakterioen barruan bizi. Bektoretzat erabiltzen dira ingeniaritza genetikoan.
  • Escherichia coli bakterioak plasmidoak sartzeko metodoa aurkitu, metodo horri eraldaketa deitu. Herb Boyer eta Stanley Cohen gene bat klonatu zuten lehenengo aldiz (bakterio baten barruan giza informazio genetikoa sartu zuten, bakterio horren giza proteinak egin zitzan).

Bioteknologia: Proteinen Fabrikazioa

1975ean, ingeniaritza genetikoaren beste erabilera bat sortu zen, merkataritza produktuak lortzeko: bioteknologia. Argitaratu zen lehen produktua giza insulina izan zen.

Proteina Errekonbinanteen Aplikazioak

Industria farmazeutikoak beste proteina errekonbinante batzuk egin ditu:

  • Giza interferona
  • Hazkundearen hormona
  • ADN polimerasa I
  • Proteina errekonbinantez egindako txertoak
  • Elikagaien industrian kimosina
  • Behi somatotropina eta behiaren hazkunde hormona
  • Garbigarrien industrian lipasa eta subtilisina

Polimerasaren Kate Erreakzioa (PCR)

(Hemen PCR-ari buruzko informazioa gehitu daiteke)

Deskargatu

PDF Word HTML