Gerra Zibila: Iparraldeko Frontearen Erorketa eta Ondorioak
Gerraren Iparraldeko Frontea
Francok, Madril hartzea lortu ez zuenez, gerra iparraldeko frontera eraman zuen. Erasoak 1937ko martxoan hasi ziren, Mola jeneralaren tropak, Italiako tropak eta Alemaniako aire armadak Bizkaiaren kontra bidali zituzteenean. Itsasoan ere aurrez-aurrekoak izan ziren.
Nazionalen Aurrerapena Bizkaian
Nazionalek erraz egin zuten aurrera. Otxandio, Durango eta Gernika hartu zituzten, eta Bilboko burdinezko gerrikora heldu ziren. Ekainean gerriko hori apurtu eta nazionalak Bilbon sartu ziren. Uztailaren hasierarako Bizkaia osoa nazionalen menpe geratu zen.
Erbestea eta Errendizioa
Orduan, euskal armada Kantabriara erretiratu zen eta Eusko Jaurlaritza Bartzelonan babestu. Katalunia nazionalen menpe geratzean, Frantziara erbesteratu ziren. Euskal armadako batailloi nazionalistak tropa italiarren aurrean errenditu ziren Santoñan. Horrela, Euskal Herrian gerra amaitu zen. Gainontzeko batailoiek borrokan jarraitu zuten Asturias erori arte, eta, beraz, iparraldeko errepublikazaleen frontea desagertu arte 1937ko urrian.
Mediterraneorako Bidea
Iparraldeko frontea desagertu ondoren, matxinatuen helburu nagusia Mediterraneora heltzea eta Espainia errepublikazalea erdibitzea izan zen. 1838ko apirilean, Castellora iritsi ziren. Errepublikarrek kontraerasoa egin arren, guda luze eta odoltsuaren ondoren (Ebroko gudua, 1938ko uztaila-azaroa), errepublikazaleek berriz ibaia zeharkatu behar izan zuten.
Kataluniaren Erorketa
Ebroko guduaren ondoren, Katalunia isolatuta geratu zen eta ia erresistentziarik jarri gabe nazionalen menpe geratu zen 1939ko otsailean.
Gerraren Amaiera
Gerra galduta zegoela ikusita, Madrilgo Defentsa Juntak baldintzarik gabeko errendizioa agindu zuen eta Nazionalek Madril hartu zuten 1939ko apirilaren 1ean. Gerra zibila bukatu zen.
Gerraren Ondorioak
Galera Demografikoak eta Ekonomikoak
- Galera demografiko garrantzitsuak: Zuzenean zein zeharka milioi bat biztanle inguruko galera.
- Galera ekonomiko handiak: Azpiegiturek eta ekoizpen sektoreek kalte handiak jasan zituzten; sistema finantzarioak hondoa jo zuen; eta eskasiaren ondorioz, elikagaien errazionamendua ezarri zen.
Ondorio Politikoak
Francoren garaipenak sistema demokratikoa desagertzea eta erregimen autoritarioa ezartzea ekarri zuen. Errepublikari leial mantendutako funtzionarioek lanpostuak galdu zituzten. Zenbait intelektual eta politikari erbesteratu egin ziren, beste batzuek zentsura eta errepresioa pairatu zituzten. Gainera, hezkidetza eta herri hizkuntzak debekatu ziren, eta erlijio katolikoa eta erregimenaren ideologia inposatu ziren.