Gerra Hotzaren bilakaera: 1954tik 1991ra

Historia2,16 KB

2) Bakezko bizikidetza (1954-1975)

  • Kubako misilen krisia
    • 1962. urtean: Gerra Hotzeko gatazka arriskutsuena.
    • AEBk SESBen misil nuklearrak jaurtitzeko arrapalak hauteman zituzten Kuban; ondorioz, itsas blokeoa agindu eta misilak kendu ezean uhartea inbadituko zutela mehatxatu zuten.
    • Azkenean, misilak erretiratu zituzten.
  • Vietnamgo Guda (1955-1975)
    • Iparraldean bloke komunista eta hegoaldean mendebaldekoa.
    • AEB armadak esku-hartze zuzena izan zuen (tropak, arma kimikoak, bonbardaketa masiboak).
    • Ezin izan zuten arerioa menperatu; bloke komunistak gerrilla taktikak erabili zituen herriaren laguntzarekin.
    • Ondorio larriak AEBrentzat: nazioarteko prestigioa galtzea eta porrot militar izugarria.
    • 1969an Nixon presidente izendatu zuten eta 1973an su-etena adostu ondoren, AEBko tropak erretiratu ziren.

3) Susperraldia eta amaiera (1976-1991)

Garai honetan, AEBen nagusitasuna ahuldurik zegoen eta SESB sendotuta.

  • Afganistango Guda (1979-1991)
    • SESBek herrialdea inbaditu zuen gobernuko erregimena babesteko.
    • SESBek hiriak kontrolatu zituen, AEBk, Pakistanek eta Arabia Saudik landa-eremuak babesten zituzten bitartean.
    • SESBen porrota: ekonomia eta politika arazo larriak eragin zituen, eta biztanleria esku-hartzearen aurka agertu zen.
  • 1980ko hamarkada eta aldaketa politikoa
    • Reagan presidentearen politika erasotzaileak tentsioa eta mehatxu nuklearra handitu zituen.
    • Europan mugimendu bakezale eta antinuklearrak indartu ziren.
    • 1985ean, Gorbatxov boterera heldu zen: elkarrizketa politika, armamentu norgehiagokaren amaiera eta irekitasun politiko/ekonomikoa (Perestroika) bultzatu zituen.
    • 1989an Berlingo harresia desegin zen eta 1990ean Alemania bateratu zen.
    • 1991n Varsoviako Ituna desegin eta SESB desagertu zen; blokeen politika amaitu eta AEB munduko lehen potentzia bihurtu zen.
    • NATO ez zen desegin, baina beste doktrina estrategiko bat hartu zuen mehatxu berriei aurre egiteko.

Deskargatu

PDF Word HTML