Ibai batek daraman ur kantitatea, euritik nahiz elurretik datorrena. Horregatik, ibaiek erregimen ezberdinak izan ditzakete: elur-erregimena, euri-erregimena, elur-euri erregimena eta euri-elur erregimena.
Arroa
Ibai batek eta bere ibaiadarrek drainatutako eskualdea.
Isurialdea
Itsaso berdinera urak isurtzen dituzten arroen multzoa. Espainian hiru isurialde nagusi daude: Atlantikoa, Mediterraneoa eta Kantaurikoa.
Banalerroa
Isurialde ezberdinak bereizteko egiten den irudizko marra.
Zentsua eta Errolda
Biztanleriaren datuak jasotzeko iturri demografikoak dira. Zentsua hamar urtetik behin eguneratzen da eta izaera pribatua du; errolda, berriz, urtero berritzen da eta publikoa da.
Populazio Dentsitatea
Toki jakin bateko metro karratuko bizi den pertsona kopurua. Horren arabera, toki despopulatuei (dentsitate txikikoak) anekumene deritze, eta toki oso populatuei (dentsitate handikoak) ekumene deritze.
Berezko Hazkundea edo Hazkunde Naturala
Jaiotza-tasa ken Heriotza-tasa. Ehunekotan adierazten da, milakotatik ehunekotara pasatu behar da. Hazkunde naturala negatiboa bada, hazkunderik ez dagoela eta defizita dagoela esan nahi du.
Biztanleriaren Hazkunde Erreala edo Benetako Hazkundea
Toki jakin bateko jaiotzen, hildakoen, etorkinen eta emigranteen arteko aldea. Formula honen bidez kalkulatzen da: Jaiotakoak - Hildakoak + Etorkinak - Emigranteak. Negatiboa bada, defizit erreala dagoela esan nahi du.
Trantsizio Demografikoa
Espainiako populazioaren bilakaeran eman den bigarren erregimen demografikoa (1900-1975 aldia), non jaiotza-tasen eta heriotza-tasen beherakada nabarmena izan zen.
Migrazio Saldoa
Migrazioagatik sarreren eta irteeren arteko diferentzia. Zeinu positiboak sarrerak irteerak baino gehiago izan direla adierazten du, eta negatiboak, alderantzizkoa.
Biztanleria Aktiboa
16 urtetik gorako eta erretiro-adinera iritsi ez diren pertsonen multzoa, soldatapean lan egiten dutenak eta lan bila daudenak barne.
Bizi Itxaropena
Toki jakin batean jaiotako pertsona batek, batez beste, bizi izango den urte kopurua.
Mugimendu Naturalak
Biztanleen jaiotzak eta heriotzak, eta horiekin lotutako hazkundea edo defizita.
Mugimendu Espazialak
Jendeak, arrazoi ezberdinengatik, lurralde batetik bestera egiten dituen joan-etorriak, hala nola emigrazioa eta immigrazioa.
Populazioaren Zahartzea
Toki jakin batean, biztanleriaren %12a edo gehiago adineko pertsonak direneko egoera. Eragiten duten faktore nagusiak jaiotza-tasa baxua eta bizi-itxaropen altua dira.