Per capita errenta baxua: kontsumo-ahalmen mugatua eta aurrezteko ahalmen oso txikia.
Lehen sektorean oinarritutako ekoizpen-egitura: nekazaritza, abeltzaintza eta meatzaritzan oinarrituta, lehengaiak esportatzen dituzte (merkeak) eta produktu landuak eta teknologia inportatu (garestiak).
Merkatu txikiak eta ez-eraginkorrak: merkatu-mekanismo desegokiak, atzerriko inbertsioen mende daude.
Demografia-hazkunde tasa altuak: jaiotza-tasa altuak eta bizi-itxaropena luzeagoa lehen baino.
Ezegonkortasun politikoa: erakunde publiko oso ahulak, garapenerako oztopo.
Azpiegitura eskasak: errepideak, portuak, sare elektrikoa, telekomunikazioak…
Kultura- eta gizarte-prestakuntza eskasa: formaziorik gabeko giza-kapitala.
Kanpo-zor handia: 60ko hamarkadan banku eta gobernuengandik jasotako dirua (garapenerako) itzultzeko arazoak; kanpo-zorraren interesak oso altuak dira.
Ingurumen-politika
Natura-baliabideak ez desagertzeko arauak sortzea da. Espainian autonomia-erkidegoen esku dago.
Energia alternatibo garbiak eta berriztagarriak sustatzea: adibidez, eguzki-energia, energia eolikoa eta marea-energia.
Zergak eta diru-laguntzak ezartzea: pizgarriak ingurumenarekiko jokaera arduratsua dutenei, eta zergak eta isunak ingurumena kaltetzen dutenei.
Ingurumen-hezkuntza: ezinbestekoa da gizartea eta belaunaldi berriak kontzientziatzea garapen iraunkorra lortzeko.
Emigrazioaren erronkak
Migrazio-politikek mugak ezartzen dituzte gehienetan, eta herrialde pobreen arazoak larriagotu:
Kualifikazio gabeko inmigranteak esplotatu egiten dira herrialde aberatsetan.
Desberdintasun handiagoa sortzen da herrialde pobreetan (emigranteek bidaltzen duten dirua jasotzen dutenen eta jasotzen ez dutenen artean), eta aditu-ihesaren eragina ez da konpentsatzen.
Legez kontrako pertsonen trafikoa sortzen da.
Migrazio-politikak beharrezkoak dira, baina nazioartean adostu behar dira eta arauen errespetuan eta gizarte-babesean oinarritu behar dira.
Migrazioak arauetan oinarrituta kudeatu behar dira.
Plangintza adostu behar da jatorrizko herrialdearen eta herrialde hartzailearen artean.
Lanerako gutxieneko arauak ezarri behar dira jarduera-sektore guztietarako.
Diskriminazioaren eta xenofobiaren aurkako planak ezarri behar dira.
Gizarte-eragile guztiek parte hartu behar dute migrazio-politikan.
Globalizazioaren faktoreak
Teknologia: informatika eta batez ere Internet direla eta, komunikazioak eta transferentzia ekonomikoak egin daitezke munduko edozein lekutan. Garraioaren garapenak ere asko lagundu du.
Normalizazioa: herrialde askotan antzeko arauak onartu dituzte ekoizpenerako, eta nazioarteko kalitate-arauak erabiltzen dira.
Finantzazio-aukerak: bankuek haien merkatuan zein atzerrian lan egiten dute.
Kultura-globalizazioa: gustuak eta premiak homogeneizatu egin dira (merkataritza eta publizitate-kanpainak).
Liberalismo ekonomikoa: korronte honen tesiak nagusituz doaz, kapitalen transakzioetan hesiak kentzen dira.