Frantziar Iraultza: Arrazoiak, Etapak eta Napoleon
1. Arrazoiak
- Arazo ekonomiko larriak.
- Estamentuek zituzten pribilegio guztien kontrako jarrera.
- Absolutismoaren kontrako jarrera.
2. Etapak
Asanblada Nazionala (1789-1792)
- Subiranotasuna:
- Konpartitua.
- Ideologia:
- Liberala.
- Gobernu mota:
- Monarkia konstituzionala.
- Boterearen banaketa:
- Exekutiboa: Erregea.
- Legegilea: Asanblada.
- Judiziala: Epaileak.
- Sufragioa:
- Zentsitarioa.
- Giza Eskubideak:
- Bai.
Konbentzioa (1792-1794)
- Europako herri absolutistetan iraultzaileek gero eta indar handiagoa zuten.
- Luis XVI.a hil eta herriak Konbentzio Nazionala deitu zuen sufragio unibertsalaren bidez.
- Frantzian errepublika aldarrikatu zen.
- Konbentzioan girondinoak nagusi ziren, baina jakobinoek boterea hartu zuten.
1793ko Konstituzioa (Jakobinoak)
- Ideologia:
- Liberal erradikala.
- Gobernu mota:
- Errepublika.
- Subiranotasuna:
- Herritarra edo nazionala.
- Botereen banaketa:
- Exekutiboa: Gobernua.
- Legegilea: Asanblada.
- Judiziala: Epaileak.
- Sufragioa:
- Gizonezko sufragio unibertsala.
- Herritarren eskubideak:
- Bai, oso zabalak.
Konstituzio hau ez zen indarrean jarri. Robespierrek era diktatorialean agindu zuen, gizabanako eskubideak indargabetu zituen, eta erabili zuen errepresioagatik Izualdia deritzogu garai horri.
Direktorioa (1794-1799)
- 1794: Girondinoek estatu kolpe baten bidez boterea berreskuratu zuten.
- 1795eko Konstituzioa, non gobernu mota errepublika den.
- Aginte legegilea: 500eko Kontseilua eta Zaharren Kontseilua.
- Exekutiboa: Bi ganberek aukeratutako 5 pertsona (Direktorioa).
- Eskubide batzuk kendu egin ziren.
Kontsulatua (1799-1804)
- Armadak gero eta garrantzi handiagoa izan zuen.
- Direktorioak armadaren babesa bereganatu behar izan zuen, jakobinoek agintea berriz ere ez bereganatzeko.
- 1799: Napoleonek estatu kolpea eman eta agintea bereganatu zuen.
- Gobernuak jarrera kontserbadorea izan zuen.
1799ko Konstituzioa
- Botere banaketa:
- Exekutiboa: Hiru kontsulek.
- Legegilea: Senatua, Tribunitza eta Biltzar Legegilea.
- Eskubideen deklaraziorik:
- Ez.
- 1800: Napoleon lehen kontsul izendatu zuten.
- 1802: Napoleon bizi arteko kontsul bihurtu zen.
Inperioa (1804-1815)
Garaipen militarrei eta ongizate ekonomikoari esker, Kontsulatua Inperio bihurtu zen. Napoleon enperadore bihurtu zen eta hainbat berrikuntza egin zituen:
- Zentralizazio politikoa garatu zuen.