Frankizien eta ONG/Fundazioen Gida

Ekonomia3,07 KB

FRANKIZIA:
Kontratu bat da non frankitzailea, frankiziatuari uzten dio bere marka eta enpresa. Esklusiboa izan behar da saltzen den produktua (bakarrik enpresak saltzen duena saldu dezake). Adibidez: Starbucks.

FRANKITZAILEAREN EZAUGARRIAK:

  • Marka eta irudia uzten ditu.
  • Izena ematen du.
  • Produktuak eta zerbitzuak uzten ditu.
  • Publizitatea egiten du.
  • Promozioak, eskaintzak eta beherapenak.
  • Aholkularitza (paperak eta inpuestoak).

FRANKIZIATUAREN EZAUGARRIAK: (lokala hartzen duena)

  • Lokala jarri beharko du.
  • Langileak jarri beharko ditu.
  • Hasierako ordainketa bat.
  • Publizitate kuota bat: diru kopuru finko bat publizitatea egiteagatik ordaintzen dena.

FRANKIZIATUAREN ABANTAILAK: (lokala hartzen duena)

  • Sarrea kopurua: finkoa ez da oso altua, bakarrik hasieran jartzen da.
  • Lokala.
  • Zu erabaki ditzakezu zure langileak.
  • Publizitatea enpresa egiten du dohainik.

FRANKITZIAREN ABANTAILAK:

  • Enpresa martxan dagoenez, errazagoa da merkatuan sartzea.
  • Enpresa ezaguna da, horregatik arrisku txikiagoa da.
  • Arrakasta lortzeko aukera handiagoa da.
  • Erosteko ahalmena hobeto egiten da, aukera gehiago daudelako.
  • Frankizia baten barruan lan egiten duen pertsonak prestakuntza jasotzen dute enpresako langileekin batera.
  • Laguntza juridikoa dute.
  • Apainketa eginda dago barrutik eta kanpotik.
  • Zerbitzu eta produktu berriak egiteko aukera daukate merchandising eginez.

ONG

Gizarte helburuak dauzkaten elkarteak dira, dirua irabaztea ez da beraien helburua, baina irabazi ondoren beraientzat da. Batzuetan pertsona fisikoak dira eta besteetan enpresak (pertsona juridikoak).

EZAUGARRIAK:

  • Pertsona taldeak dira.
  • Jendeari laguntzea da beren helburua.
  • Ez daukate irabazteko asmorik.
  • Ez dira ezta gobernukoak ezta publikoak, independienteak dira.
  • ONG guztiek bazkide fundatzaileak dituzte (2 pertsona edo +).
  • Erabakiak hartzerakoan estatutuak begiratu behar dira.
  • Lege-ordezkaria egin behar da.
  • Bilerak egiterakoan akta bat behar da erabaki guztiak jarriz eta sinatuz.

FUNDAZIOAK

Irabazi asmorik gabeko erakundeak dira. Helburu berezi batzuk dituzte:

EZAUGARRIAK:

  • Erregistratu behar da fundatzaile bezala.
  • Erregistratu ondoren abantaila batzuk lortzen dira.
  • Jendeari laguntzea da helburua.
  • Irabazietatik %40 erabiliko dute gehienez, bestea laguntzeko izango da.
  • Beraien organigraman ordezkaritza organoa egon behar da, gutxienez 3 kide eta estatutuan zehaztutako erabakiak jarri beharko dira.
  • Gobernu karguak doakoak izan behar dute.

FUNDAZIOEN ETA ONG-EN DESBERDINTASUNA:

ONG-an bazkideak kapital sozialaren zati baten jabe dira. Fundazioan, fundatzaileak jarritako kapitala ezin izango dute berreskuratu inoiz ez.

Deskargatu

PDF Word HTML