Francoismoa: Autarkia, Isolamendua eta II. Mundu Gerra

Historia3,46 KB

Autarkia eta Nazioarteko Isolamendua (Francoismoa)

Kanpo Politika: II. Mundu Gerra eta Isolamendua

Espainiak II. Mundu Gerran izandako jarrera gerra honen bilakaeraren arabera aldatu zen. Teorían, Francoren erregimena alemaniar eta italiarren aldekoa zen, baina ofizialki –eta egoera ekonomikoak bultzatuta, Frantzia eta Britainia Handiko inportazioak behar baitzituen– neutral deklaratu zuen Francok 1939ko irailean, gerra hasi zenean.

1940ko ekainean, Italia gerran sartu eta Frantzia alemanek okupatu zutenean, Espainia ez-beligerantziaren alde agertu zen, gerran parte hartu gabe. 1940ko urrian, Franco eta Hitlerrek elkarrizketa ospatu zuten Hendaian, Espainia gerran sartzeko aukerari buruz hitz egiteko, baina Hitlerrek Francoren eskaerak onartu ez zituenez, Espainia ez zen gerran sartu. Hala ere, Alemaniari laguntza materiala eta estrategikoa eskaini zion, eta 1941. urtean Espainiak “División Azul” delakoa bidali zuen Sobietarren aurka borrokatzeko.

AEBek gerran sartu ondoren eta gerra 1943. urtean aliatuen alde jarri zenean, Espainiak Ardatzeko potentziekin zituen loturak askatzen joan zen. II. Mundu Gerra amaitzean, Espainia isolatuta geratu zen nazioarteko harremanetan. Garaileek Francoren erregimena faxismoarekin identifikatu zuten, eta 1945ean, demokraziaren aurkako erregimena izateagatik, ez zen sortu berria zen Nazio Batuetako Erakundean onartu. Garaileek Espainiarekin zituzten harreman diplomatikoak eten zituzten, Madriletik enbaxadoreak erretiratuz.

1940ko hamarkadaren bukaeran, AEB eta Sobietar Batasunaren arteko Gerra Hotza hasi zenean, egoera hau aldatzen hasi zen, eta Espainiak kanpoko herrialdeekin zituen harremanak berreskuratzen hasi zen.

Ekonomia: Autarkia eta Geldialdi Ekonomikoa

Politika autarkikoa eta estatuaren interbentzionismoa izan ziren garai horretako ezaugarri nagusiak. Helburua buruaskitasuna lortzea zen. Horretarako, bide hau jarraitu zen: estatuak prozesu eta sektore ekonomiko guztietan parte hartu zuen; gobernuak kontrolatu zituen jarduera ekonomiko guztiak.

Autarkiaren ezaugarri nagusiak:

  • Industrializazio prozesua herrialdean hedatzeko helburuarekin, Instituto Nacional de Industria (INI) delakoa sortu zen (1941).
  • Bertako industria bultzatzeko, protekzionismoa nagusitu zen, espainiar enpresa eta produktuak sustatzeko inportazioak mugatuz.
  • Nekazaritzan eta abeltzaintzan, produkzioa, banaketa, salneurriak eta salmentak kontrolatu ziren.
  • Estatuak zuzenki kontrolatuko zituen enpresa publikoak sortu ziren.
  • 1941ean, trenbide sare osoa nazionalizatu eta Renfe sortu zen.

Geldialdi Ekonomikoa

Gerra Zibilaren ondorioek, nazioarteko isolamenduak eta gobernuak jarraitutako politika ekonomikoak geldialdi ekonomikoa areagotu zuten. Espainiako ekonomiaren hazkundearen erritmoak behera egin zuen, per capita errenta jaitsi zen, eta inportazioen (lehengaiak, teknologia) debekuen ondorioz zeuden gabeziek industria-produkzioa murriztea eta soldata eta bizi-mailaren jaitsiera ekarri zituzten. Bestalde, autarkiak merkatu beltzaren sorreran ere eragina izan zuen.

Baldintza hauek 1950eko hamarkadako bigarren erdialdetik aurrera aldatzen hasi ziren, gobernuan jarrera berria zuten ministroek politika ekonomikoa aldatu zutenean. Momentu horretan, irekitasunaren eta garapen ekonomikoaren aldeko politika bat martxan jarri zen, garapen planen bidez.

Deskargatu

PDF Word HTML