Finantzaketa Prozesa: Kontsumo eta Inbertsio Planak

Ekonomia2,16 KB

FINANTZAKETA PROZESUA: Kontsumo eta Inbertsio Planak

Kontsumo eta inbertsio planak gauzatzeko finantza baliabideak beharrezkoak dira. Zenbaitetan, aurrezten dutenak eta finantzazioa behar dutenak ez dira bat etortzen, beraz komeni litzateke bideren bat aurkitzea eragile batzuengandik besteengana finantza baliabideak eskualdatzeko.

FINANTZA BITARTEKARIAK

Finantza sistema finantza baliabideen eskatzaileen eta eskaintzaileen artean bitartekari egiten duten erakunde multzoez osaturik dago, Espainiako finantza bitartekari garrantzitsuenak bankuak eta aurrezki kutxak dira: eskaintzaileak: errenta, kontsumoa eta inbertsio planak direla eta, finantzaketa gaitasuna dutenak dira. Eskatzaileak: bere planak finantzatzeko beharra dutenak.

DIRUAREN FUNTZIOAK

1. Denok onartzen dugu dirua truke bidetzat transakzioak egiteko eta zorrak ordaintzeko. 2. Neurri gisa ere erabiltzen da dirua, prezioak zehazteko eta kontuak eramateko unitatetzat hartuta. Dirua ondasun eta zerbitzuen balioa kalkulatzeko balio du. 3. Dirua balio gordailua da ere bai aberastasuna gordetzeko bide bat da.

DIRUA EDUKITZEAREN KOSTUAK

Dirua izatearen aukera kostua diru likidoa izatearren galtzen ditugun interesak dira, interes handiago sortuko luketen beste aktibo eta inbertsio arriskutsuagoak izan ordez.

BANKUAK ETA DIRUA SORTZEA

Merkataritza bankuak gordailuak onartzeko eta kredituak emateko baimena duten finantza erakundeak dira. Gaurko sisteman, merkataritza bankuek gordailuen zati bat bakarrikgordetzen dute erreserba gisa. Erreserba horiek zati bat eskudiruan eta beste bat banku zentralean eduki behar dute: 1-bezeroen gordailuen eskaerari aurre egiteko/2-moneta agintariek hala behartzen dutelako. Erreserbek gordailuen likidezia bermatzea dute funtzioa, eskudirua bihurtzeko ahalmena. Erreserba koefizientea (%) = banku erreserbak/guztizko gordailuak ---- erreserbak = gordailua-mailegua ---- sortzen den dirua = hasierako gordailua/erreserba koefizientea.

BANKUAK ETA DIRUAREN SORRERA: Bankuek erreserba sistemaren bidez sortzen dute dirua. Gordailuen zati bat bakarrik gorde behar dutenez, maileguak zabaldu eta dirua sortzen dute.

Deskargatu

PDF Word HTML