Finantza-Sistema: Definizioa, Motak eta Adibideak

Ekonomia3,02 KB

Finantza-sistema

Kontsumo- zein inbertsio-planak aurrera eramateko, baliabideak behar dira; hau da, finantzaketa. Betidanik behar izan dira bitartekariak, finantza-baliabideak eragile batzuengandik eskualdatzeko. Bitartekariak, finantza-baliabideak eragile batzuengandik beste batzuengana eskualdatzeko. Bitartekari horien guztien multzoak osatzen du, hain zuzen, herrialde jakin bateko finantza-sistema.

Finantza-sistema erakunde publikoek araututako egitura bat da, bitartekari multzo batek osatua, baliabide-aurrezkiak bideratzeko, kontsumo pribatua, enpresen inbertsioak eta gastu publikoa finantzatzeko.

Finantza-baliabideak

Produktu edo titulu batzuk dira, jabeei aukera ematen dietenak aberastasunari eusteko (aktiboak) eta betebeharrak eragiten dizkieten zordunei (pasiboak). Finantza-baliabideak edo finantza-aktiboak ezaugarri hauen bidez bereizten dira:

Likidezia

Aktiboak epe laburrean galera handirik izan gabe eskudiru edo legezko diru bihurtzeko zenbaterainoko erraztasuna eta ziurtasuna duen adierazten du.

Arriskua

Aktiboaren jaulkitzaileak, hau da, zorra duenak, adostutakoa ez betetzeko (zor duena ez ordaintzeko) probabilitatea adierazten du.

Errentagarritasuna

Aktiboak interesak sortzeko duen ahalmena adierazten du.

Finantza-bitartekariak

Aurreztaileen eta inbertitzaileen bitartekaritza egiten espezializatutako erakundeak dira. Dirua sortzeko zenbaterainoko ahalmena duten, bi finantza-bitartekari mota bereizten dira:

Bankarioak

Adibidez, banku pribatuak eta aurrezki-kutxak. Bitartekari horiek ordainketa bitartekotzat onartzen diren finantza-produktuak eskaintzen dituzte.

Ez-bankarioak

Adibidez, aseguru-etxeak eta leasing-enpresak. Bitartekari horiek eskaintzen dituzten finantza-produktuak, aurrekoak ez bezala, ez dira baliagarriak diru edo antzeko bitarteko gisa.

Finantza-bitartekari bankarioak

Hiru dira Espainian dauden finantza-bitartekari bankarioak: banku pribatuak, aurrezki-kutxak eta kreditu-kooperatibak. Hauek ikuskari bat daukate, Espainiako Banku Zentrala, eta honen zereginak hurrengoak dira: egiten dituzten eskaintzak gainbegiratzea, ekonomia eta finantza haiei buruzko azterketak egitea eta estatistikak ateratzea.

Banku pribatuak

Merkataritza-bankuek funtsak lortu behar dituzte jardun ahal izateko. Finantzaketa hori jendearen gordailuetatik lortzen dute, bai eta errenta finkoko zein aldakorreko tituluak jaulkita ere.

Gero, ekonomia-eragileei maileguan ematen dizkiete finantza-baliabideak. Nolanahi ere, funtsen zati bat eskudirutan gordetzen dute, bezeroek gordailututakoa atera nahi dutenerako.

Adibidez: BBVA, La Caixa (burtsan kotizatzen dute).

Deskargatu

PDF Word HTML