Filosofia Modernoa eta Gizarte Eraldaketa: Susmoaren Pentsalariak

Filosofia eta etika2,79 KB

Pentsamendu Iraultzailea eta Gizarte Kritika: Susmoaren Filosofoak

Darwin eta Espezien Jatorria

Charles Darwinek, Espezien Jatorria obran, garaiko pentsamenduari eta zientziari iraultza ekarri zien. Mundu naturala garatu, eboluzionatu eta eraldatzen dela dio, eta ingurura hobeto moldatzen direnak biziraun egiten dutela. Filosofoek Darwinek esandakoa jaso eta haren eragin nabarmena izan zuten, susmo jarrera salatuz.

Susmoaren Filosofoak: Descartes, Marx, Nietzsche eta Freud

Descartesek, beraz, dena zalantzatu zuen, kontzientzia barik. Gauzen barrenean ere begiratu behar da, azalean geratu beharrean.

Marxen susmoa justizia sozial eta ekonomikoa lortzeko ezintasunetik dator. Haren esanetan, "Erlijioa herriaren opioa da".

Modernitatearen oinarriek behea jotzerakoan, Nietzschek espirituaren unibertso berri bat osatzeko saiorik indartsuena egin zuen. Subjektibotasun berri bat sortu zuen, gizakiaren kultura ezberdin bat. Haren ustez, dagoenak bizitzaren ukapena suposatzen du.

Freud, psikoanalisiaren fundatzailea, pertsonaia nagusietako bat izan zen, eta pentsamendu ekarpen esanguratsua egin zuen. Haren eskemak mendebaldeko filosofiaren bereizgarria den subjektu eta niaren irudiaren erabateko birplanteamendua suposatu zuen. Lana inkontzientziaren hipotesia egitean zetzan, non kontzientziak onartzen ez dituen irudiak aurkitzen baitira. Helburua fenomeno historikoentzako terapeutika egokia aurkitzea zen, psikoanalisiaren teknika eta praktika izendatzera pasa zena, indar ezkutu, irrazional eta geldiezinak ulertzeko.

Marxen Erlijioaren Kritika eta Gizarte Eraldaketa

Marxek Feuerbach eta Hegelen ideiak hartu zituen abiapuntu. Feuerbachek zioen gizakiak bere buruaz duen iritzirik baikorrena kanpora proiektatzen duela, eta horrela, ez dela Jainkoa gizakia sortzen duena, gizakiak Jainkoa baizik. Hegelen arabera, nortasuna, bere izatea, bere burua deuseztatuz galarazten duen jarduera burutzea da.

Marx Feuerbachengandik abiatzen da gizakia eta mundu soziala ulertzeko erlijioak betetzen duen paperaren kritika egiteko, baina harago doa. Erlijioak gizakiaren esentzia metafisikoa kanpoko botere baten menpe jartzen du, errealitatetik aldentzen eta itxaropenak beste mundu batean jartzen ditu. Gizakiaren pairamenerako kontsolamendua denez, pairamenaren iturri diren ekonomia, politika eta egoera sozialak aldatzeko energia, indarra eta gaitasuna kentzen dizkio.

Beraz, Marxek erlijioa egoera sozioekonomikoaren isla diren ideologien artean kokatzen du, eta erlijioaren suntsiketa baldintza ekonomikoak eta gizartea eraldatuz lortuko dela dio. Jabetza pribatuarekin sortutako gizarte ordena desagertu egin behar da.

Deskargatu

PDF Word HTML