Filosofia: Bertuteak, Zoriontasuna eta Kontzeptu Garrantzitsuak
Bertutea
Bertutea: Bere esanahia indarra, boterea, eraginkortasuna da, eta bertutetsua izango da gauza bat perfektua egiten duena. Ohitura edo gizakiaren disposizioa ongia egiteko.
Zoriontasuna eta Plazerra
Zuhurtasuna
Zuhurtasuna: Bertute bat da eta gizakiarentzat ona den edo txarra denaren arabera jarduteko artea izango da. Aristotelesek esanetan, jarduera praktikoan erabili behar dugu gabeziaren eta gehiegikeriaren arteko erdibidea bilatzeko. Zoriontasuna lortzeko tresna bat.
Hedonismoa
Hedonismoa: Zoriontsu izateko plazera sentitzea eta oinazeari ihes egitea da bidea. Plazera da gizakiak jardutera bultzatzen duena. Giza jokaeraren eragileak plazera eta minari ihes egitea dira.
Eudemonismoa
Eudemonismoa: Zoriontsua izatea nork bere burua errealizatzean datza, gizakiak berezkoak dituen helburuak lortzean, bereizten gaituen jarduera egitean. Egiten duguna gara.
Moralitatea eta Ezagutza
Intelektualismo morala
Intelektualismo morala: Ez dago nahita gaizki jokatzerik, Sokratesen ustez. Bertutea ezagutzen duenak haren arabera jokatzen du, eta gizaki orok ezjakintasunagatik jokatzen du gaizki.
Kontzeptu Filosofikoak
Areté
Areté: Grekoentzat bertute garrantzitsuena. Bikaintasuna, nabarmentzeko gaitasuna. Norberaren komunitateari zerbitzu onenak eskainiz nabarmentzen saiatzen dena. "Aristós" da "onena".
Beharrezkoa eta Kontingentea
Beharrezkoa-kontingente: Kontingentea da edozein gauza momentu batean badela baina baliteke ez izatea. Beharrezkoaren kontrakoa da. Munduko izakiak kontingenteak dira. Beharrezkoa horrela dela eta ezin duela horrela ez izan.
Enpirikoa
Enpirikoa: Praktikan edo eskarmentuan oinarrituta, orduan zentzumenekin hartutako guztia.
Irudimena
Irudimena: Gure adimenean irudiak sortzeko ahalmena. Fantasia ere deritzogu. Garuneko eta buruko hiperfuntzioa du gizakiak, eta horregatik da fantasiak sortzen gai, hiperfuntzio horren eraginez irudiz eta fantasmagoriaz betetzen delako, eta haietatik barne-mundu oparoa sortzen zaiolako.
Zilegitasuna
Zilegitasuna: Legitimitatea, bidezkoa. Zeozer zilegi izango da prozedurak bidezkoak erabiltzen dituenean, hiritarren oiniritzia aintzat hartzen duenean, guztien eskubideak errepasatzen dituenean edo arau etikoen arabera gidatzen denean.
Legezkoa
Legezkoa: Legeekin eta zuzenbidearekin bat datorrena.