Fedea eta arrazoimena tomas akinokoa
Fedea eta arrazoiaren arteko erlazioa (Tomas Aquinokoa)
Tomas Aquinokoak, filosofía eta Teologiaren arteko erlazioa aztertu zuen. Teologiaren kasuan abiapuntua Errebelazioa da, hau da, jainkoak berak gizakiari jakinarazi dion ezagutza; Filosofiaren kasuan, abiapuntua munduari buruzko behaketa eta behaketa horren Gaineko azterketa razionala da. Honako bereizketa hau egin zuen: Teologia Naturala eta teología dogmatikoa. Bereizketa horretan, filosofía eta Teologiaren artean erlazioa dagoela ezarri zuen. Bere hausnarketak honako Urrats hauek egin zituen:
-Arrazoia Eta fedea independienteak eta autonomoak dira / Fedea eta arrazoia elkarren Artean osagarriak dira / filosofiak fedearen artikulu batzuk ulertzen laguntzen Dizkigu / Azken egia teologikoa ezin ugu filosofiaren bidez iritsi / Filosofiak Tresna metodologikoak aztertzen ditu
Jainkoaren existentzia frogatzeko Bost bide daudela azaldu zuen: Mugimenduaren bidea, kausa eragilearen bidea, izaki beharrezkoaren bidea, izaki gorenaren bidea eta munduaren gobernuaren Bidea. Bost bideak azaltzerakoan, jainkoaren existentzia beharrezkoa dela Pentsatzera bultzatu nahi zuen
Tomas aquinokoak egin zituen Ekarpenen artean esentzia eta existentzia bereiztea izan zen oso garrantzitsua: Esentzia, izaki bat definitzen duen hori da; Existentzia, esentziari existitzea Ematen dion hori da
Ezagutzari dagokionez, Tomas Sentimenezko datuetatik abiatzen da beti bere gogoeta aurrera eramateko. Aristotelesen pentsamendua jarraituz, Tomas Aquinokoak bi ezagutza mota bereizi Zituen: sentimenezko ezagutza eta abstrakzioaren bidezko ezagutza
Unibertsalen inguruko problemari Buruz, berak proposatu zuena gehiegizko errealismoa eta errealismo moderatuaren Arteko erdibidean kokatuta dago.
Gizakiari buruz duen kontzeptua, Aristotelesen teoría hilemorfikoaren araberako da. Antropologiaren printzipio Oinarrizkoenak: Arima eta gorputzaren arteko batasun substantziala/ arima bakar Bat izatea / Arimaren jatorria eta subsistentzia