Euskal Literaturaren Historia Laburra

Beste atzerriko hizkuntzak4 KB

LORE JOKOAK

Anton Abadiak 1853an Urruñan sortu zituen Lore Jokoak. Urteloan antolatzen zen lehiaketa literarioa zen. Iparraldean hasi zen, baina gero hegoaldera iritsi zen, 1879an Elizondora hain zuzen. Hegoa Iparraldeari nagusitu zitzaion. 1880an, Manterolak Donostian eta beste zenbait tokitan hainbat saiakera antolatu zituen. Bertsoak ez ezik, ipuinak, saiakerak eta antzerkitxoak ere bidal zitezkeen. Euskaraz trebatzeko zen. Lehiaketan saritutako lanik onenak Donostiako Euskal-Errian argitaratzen zituzten.

Hiru idazle aipagarri:

  • Joan Batista Elizanburu
  • Felipe Arrese Beitia
  • Pello Mari Otaño

GAROA

Jose Maria Agirreren Garoa euskal nekazaritza eta artzaintzari eskainitako eleberria da. Pertsonaia literario moduan sinesgarritasuna falta zaio eta bigarren mailako protagonistak erakargarriagoak dira. Agirreren helburua euskaltzaletasuna eta kristautasuna sustatzea zen. Hizkuntza aldetik, urrats garrantzitsua eman zuen.

JOSE MARIA AGIRRE "LIZARDI" (1896-1933)

Zarautzen jaio zen, baina Tolosan igaro zituen urte gehienak. Legegizona zen. Gaztaroan erdi galdua zeukan euskara eta sakon berreskuratu zuen. Propaganda eta antolamendurako aparteko dohainak erakutsi zituen. Hizlari gisa ere merezitako ospea bereganatu zuen. Hogeita hamazazpi urte bete gabe hil zen.

KEPA ENBEITA "URRETXINDORRA" (1878-1942)

Muxikarra. Probintziatik kanpo sarri ibili zen: zenbaitekin lehian, hauteskunde kanpainetan eta mitinetan EAJren ideiak defendatzen beste askotan. Itxura gozo eta dotoreko bertsolaria zen. Gerra ostean, Urretxindorraren seme Balendinek eta hainbat bilobek jarraitu diote familiako bertsolari sagari.

JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANTZA "TXILLARDEGI" (1929)

Gizarte gaiak ditu gogokoen, politika eta soziolinguistika gehienbat. Liburu bat: autobiografia itxura duen Euskal Herria helburu. Ez zuten denek begi onez ikusi erlijio aldetik; liburuari serion heterodoxia leporatu zioten. Lehen pertsonan idatzita egoteak eta protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia eransten diote liburuari. Obrarik onena: Elsa Scheelen. Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigu liburuak.

JON MIRANDE

Kritikatua, baztertua eta debekatua izan da idazlea. 1925ean Parisen jaio zen. Bere gurasoak zuberotarrak ziren. Ez zuenez dirurik, ezin izan zuen unibertsitatera joan eta lanean hasi behar izan zuen. Etxekoek ez zioten euskararik erakutsi eta II. Mundu Gerra ondoren eta bretoieraren ondoren ikasi zuen euskara. Hizkuntzak ikasteko irrika zuen eta honela sail bat ikastera iritsi zen. Zenbait aldizkari idatzi ondoren, lagun batzuekin Ihela aldizkari antikonformista sortu zuen. Elizaren eta, aldi berean, komunismoaren aurkakoa zen. Linguistika artikuluez gain, ipuin eta olerkiak idatzi zituen.

BITORIANO GANDIAGA (1928-2001)

Jaiotzez mendatarra, baina ia bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan eman zuen ikasle, irakasle eta apaiz lanetan. Ezaguna da hango mendiei, basoei eta paisaiari zien atxikimendua. Hamaika trikuharri, zutarri, hilarri eta bestelako aztarna arkeologiko aurkitu zituen. Lurrarekin zeukan loturak eragin zuen bere lehen poema liburua: Elorri.

GABRIEL ARESTI

Bilbon jaio zen. Hasieran, lapurtera klasikoan idatzi zuen. Goiz samar hasi zen aldizkarietan kolaboratzen, poesia eta antzerki arloan batik bat. Euskaldun berria zen, hiritarra, sekularra, seminariotik pasatu gabea, gizon irakurria, garaiko literaturan jantzia. Gorabehera politikoak hurbiletik jarraitzen zituen. Ez zen isilik egotekoa, polemikak harrotzea maite zuen. Poesiarik herrikoiena: Harri eta Herri.

JOAN MARI LEKUONA (1927-2005)

Oiartzunen jaio zen, eta hantxe hil zen. Manuel Lekuona idazle eta ikertzailearen iloba zen, eta osabarengandik jaso zuen, nonbait, ahozko literaturarako eta poesiarako grina. Aldizkarietan goiz samar argitaratu arren, ez zuen 1973ra arte libururik atera.

Deskargatu

PDF Word HTML