Euskal Literatura: XX. Mendeko Egile eta Mugimendu Nagusiak
1. Olerkigintza eta Euskalgintza XX. Mendearen Hasieran
Olerkigintza garai hartako kezka eta beharrek markatua dago, ezinbestean; euskalgintza, oro har, eta euskal literatura, bereziki. Karlistaldien ondorengo foruen galerak ia ezerezean utzi zuen Euskal Herriaren nortasun politikoa, eta galbide arriskutsuan euskara bera ere. Erromantizismoaren ezaugarrietako bat herri eta hizkuntza txikietako historia eta gaitasun bereziak azpimarratzea da. Orixe da XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran Euskal Herrian sumatzen dena ere: herriari eta hizkuntzari biziraupena emateko borondate indartsua.
Garai honetan sortutakoak dira itzal handiko erakunde ospetsu asko: Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Euskaltzaleak... Abertzaleen bultzada erabakigarria izan zen lan horretan.
Aitzol: Euskal Kulturgintzaren Bultzatzailea
Apaiz tolosar honek lan handia egin zuen, baina zoritxarrez gerrak zapuztu zituen haren asmoak; Francoren aldeko batek fusilatua hil baitzen.
Obra eta Ekarpena
1927an Arrasaten Euskaltzaleak elkartea sortu zuen, euskal kulturgintzaren eremuan hutsune bat betetzeko helburuarekin. Jose Ariztimuño, Aitzol, izendatu zuten elkartearen buru. Berehala ekin zion lanari literaturaren arlo askotan:
- Ekitaldi jendetsuak: Olerti egunak, antzerki egunak, bertso eguna.
- Argitalpenak: 1930-36 bitartean, Eusko Olerkiak izenpean lanak argitaratu zituen.
- Aldizkariak: 1933an Yakintza aldizkari kritikoa sortu zuen.
Aitzoli esker, Orixe, Lizardi, Lauaxeta eta Larramendi idazleak ezagutarazi ziren. Sinbolismo lirikotik epikara bultzatu zituen olerkiak, herritarrek errazago uler zitzaten.
2. Lauaxeta: Modernismoa eta Bizkaiera
Bizkaian jaio zen eta Durangon burutu zituen batxilergo ikasketak, ondoren Loiolan jarraituz. Jesuita izateko asmoak utzi eta euskalgintzan egin zituen bere ahaleginak. Gernikako bonbardaketaren ondoren, faxistek atxilotu eta Gasteizen fusilatu zuten.
Obra: Bide Berriak eta Arrats Beran
Lauaxeta ez zen soilik arlo poetikora mugatu, kazetaritza eta antzerkia ere landu zituen:
- Bide barrijak (1931): Europako mugimendu modernistaren euskal adierazpiderik argiena.
- Arrats beran (1933): Garcia Lorcaren eragina erakutsiz, maitasuna, heriotza eta gizakiaren ardura gaiak jorratu zituen.
Bizkaieraz idatzi izanak eta modernisten ildoko adjektibazio aberatsak irakurketa lasaia eta arretatsua eskatzen dute. Bere olerkia idealista eta sinbolista da.
3. Jon Mirande eta Euskaldun Zintzoen Baladak
Parisen sortua, bere kontu ikasi zuen euskara. Parisko kultura-giro kosmopolitak eragin handia izan zuen bere obran. Bere lan gehienak aldizkarietan sakabanatuak egon ziren eta hil ondoren argitaratu ziren liburuetan (Oroituz, Poemak, Ene jainko-Eidol zaharra, lur!).
Iritzi kritikoa: Eragin laikoa eta Europako ideia paganoekiko miresmena agertzen ditu. Euskal Herriko moralitatearen zutabe nagusiak astindu zituen era satirikoan eta ironiaz.
4. Gabriel Aresti: Nire Aitaren Etxea
Gabriel Aresti (1933-1975) euskal literaturaren erreferente nagusietakoa da. Bilbon jaio eta gizarte arazoak gertutik ezagutu zituen.
Obraren Ezaugarriak
Euskaltzaindian euskara batua bultzatzen eta hiztegigintzan aritu zen. Bere ibilbidean bi aro bereizten dira:
- Aro sinbolista: Maldan behera. Obra iluna, argirik gabekoa.
- Aro soziala: Giza arazoak eta injustiziak landu zituen. Harria, argiarekin batera, bere sinbolo nagusi bihurtu zen.