Euskal Literatura Modernoaren Idazle Nagusiak

Hizkuntza eta literatura3,09 KB

Jon Mirande: Heterodoxia eta Abangoardia

Jon Mirande idazle heterodoxoa, poliglota, antisemita, antiklerikala, faxista eta antifrankista izan zen. Bere obran iritzi eta jokabide moral zein erlijioso bereziak landu zituen, hala nola paganismoa, estetizismoa eta aristokrazia. Haur besoetakoa lanean lirikotasun dotorea eta lexiko aberatsa erakutsi zituen.

Bigarren aldia: Abangoardia

Bere bigarren aldian, errealitate artistiko berria sortu eta teknika aldatu zuen:

  • Generoen haustura eta intertestualitatea.
  • Erlatibotasuna: irudimena eta fikzioa uztartuz.
  • Hizkuntzaren gaitasunik eza komunikatzeko: hizkera berria.
  • Deserrotzea.

Ramon Saizarbitoria: Modernitatearen Aitzindaria

Ordura arte euskaraz ez zeuden teknikak ekarri zituen:

  • Narratzailearen lekukoa eta ikuspuntu aniztasuna.
  • Barne bakarrizketa, denbora jauziak, elipseak eta etenak.
  • Kontatzeko moduari begirada berezia.
  • Hizkuntza aniztasuna: hizkera ez-jasoa eta kalekoa.

Egunero hasten delako: Lehen eleberri modernoa da. Istorio sinesgarria, pertsonaia anonimoa, ikuskera objektiboa eta elipsi ugari ditu.

100 metro: Bere nobelarik arrakastatsuena. Egitura konplexua du: leku eta denbora aldaketa asko, 1. eta 2. pertsonako ahotsak eta ikuspuntuen erabilera berezia.

Beste lan batzuk: Ene Jesus, Hamaika pauso, Bihotz bi, Gerrako kronika...

Anjel Lertxundi: Estiloa eta Tradizioa

Europa eta Amerikako literatura sakon ezagutzen du, hizkera dotorea erabiliz.

  • Hamaseigarrenean, aidanez: 80ko hamarkadako nobelarik lortuena, pertsonaia eta ikuspuntu desberdinekin.
  • Otto Pette: Erdi Aroan kokaturiko nobela. Hizkera aberatsa, erritmo pausatua, kontatzeko erari garrantzia eta nobelaren antolaketa bikaina ditu.

Eta beste nobela asko.

Bernardo Atxaga: Nazioarteko Oihartzuna

Gaur egungo idazlerik ezagunena da. Poesian eta prosan aldaketa handiak eragin ditu, generoen arteko mugak hautsiz, fantasia eta esperimentazioa landuz.

  • Bi anai: Bere asmakizun handienetako bat; errealitate gordin eta miserablea egitura fantastiko batean jasoa, Obaban bizi diren pertsonaien bidez.
  • Obabakoak: Nazioarteko fama eman zion lana, 20tik gora hizkuntzara itzulia. Ipuinez osatutako maisulan hau euskal literaturaren gailurretako bat bilakatu da.

Beste batzuk ere aipagarriak dira.

Joseba Sarrionaindia: Hizkera Poetikoa eta Metaliteratura

Metaliteraturarako eta intertestualitaterako joera nabarmena du. Hizkera poetiko berezia eraiki du, ama-hizkuntza, literatura klasikoa eta ekialdeko euskalkiak oinarri hartuta. Ingurune eta giro iradokitzaileak sortzen ditu, iraganera jauzi eginez eta leku exotikoak aukeratuz.

Ipuinen elementu nagusiak:

  • Hizkera dotorea eta erritmo pausatua.
  • Errealitatearen eta fantasiaren nahasketa.
  • Metaliteratura, garai eta leku liluragarriak.

Deskargatu

PDF Word HTML