Euskal Herriko Erliebea eta Landare Paisaiak

Geografia2,42 KB

Euskal Herriko Erliebea

Euskal Mendiak

Pirinioen eta Kantabriar mendikateen artean kokatuta daude. Materialak, Aro Sekundarioan Fosa Pirenaikoan metatutako kareharrizkoak dira. Material sekundario horiek tolestu egiten dira arku-forma hartuz, Bizkaiko golkoaren luzeran. Hainbat unitate bereizten ditugu:

  • Itsasertzeko aurreko katea: Kareharria da material ohikoena, eta bertan gailur txikiak aurki ditzakegu.
  • Banalerro atlantiko-mediterraneoa: Hemen ere kareharria da material nagusia, eta gailurrik altuenak aurki ditzakegu (Gorbeia, adibidez). Kareharrizko harriek modelatu karstikoaren formak jarraitzen dituzte.
  • Hegoaldeko arroak eta mendilerroak: Pirinioetako sakonunearen luzapena da. Aro Kuaternarioko materialek osatzen dute. Kareharrizko hegoaldeko mendilerroak arro higikorrek bereizitako bi lerrokadunatan banatuta daude: iparraldekoa eta Ebroko sakonunearen hegoaldekoa.

Ebroren Sakonunea

Arabar Errioxan ageri da. Aro Tertziarioko eta Kuaternarioko materialek osatzen dute; erliebe uhindu samarra dauka.

Espainiako Landare Paisaiak

Klima ozeanikoko landare-paisaia

Flora eskualde eurosiberiarrari dagokio. Landare-formazio nagusiak baso hosto-erorkorra, zakardia eta belardia dira.

Baso hosto-erorkorra

Zuhaitz garaiek osatzen dute. Baso mota honek espezie gutxi ditu, eta adierazgarrienak haritza eta pagoa dira:

  • Pagoa: Beroa ez, baina hotza oso ondo jasaten du eta hezetasun handia behar du. Mendiko zuhaitza da, nahiko geldo hazten dena.
  • Haritzak: Ez ditu uda beroak jasaten, hotza ez du hain ondo onartzen, eta pagoak baino hezetasun gutxiago behar du. Altuera txikiagoetan hazten da eta geldo hazten da.
  • Gaztainondoa: Bigarren mailako landare-formazioa da. Trantsiziozko klima ozeanikoan, ametzen eta erkametzen basoetan dago; zuhaitz horiek ez dira hain garaiak eta hostoak lehor izaten dituzte.

Zakardia eta belardia

  • Zakardia: Trinkoa da. Altuera txikia izan dezake edo lau metrotaraino neur ditzake. Baso hosto-erorkorraren degradazio gisa edo basoz gaindiko landaredi moduan ageri da.
  • Belardia: Belar-landaredia da eta lur-hedadura handiak hartzen ditu.

Deskargatu

PDF Word HTML