Euskal Estatutuaren Historia eta Trantsizioa: Analisia
Sailkapena
Lehen mailako testu historikoa da, garai hartakoa delako, nahiz eta gaur egun indarrean egon. Testu juridikoa da. Testu honen egilea Euskadiko diputatuek osatutako komisio bat da, gobernuarekin batera konstituzioa idatzi zuena.
Inguru historikoa
II. Errepublikan eman zen lehenengoz Euskal Estatutua. Bertan, Jose Antonio Agirrek, joera demokratiko burgesetik gizarte-erreformak egitea bultzatu zuen.
Ekainaren 14an, euskal nazionalistak elkartu ziren Lizarran egindako asanbladan, eta Estatutua onartu zuten. 1931ko irailean aurkeztu zuten Gorteen aurrean, baina ez zuten onartu, Konstituzioarekin bat ez zetorrelako. Azañaren gobernuak Estatutua aldatzea proposatu zuen, eta EAJ alderdiak erregimen errepublikanoarekin batera lan egitea beharrezkoa ikusi zuen.
Frankismoaren etapak
Gerra Zibila gertatzen zen unean, estatu frankistaren sorrera hasten ari zen. Francoren erregimena hiru etapa desberdinetan banatzen da:
- Lehen etapa (1935-1950): Erregimenaren hasiera.
- Bigarren etapa (1950-1957): Erregimenaren sendotzea.
- Hirugarren etapa: Erregimen frankistaren krisia, Francoren heriotzarekin bukatu zena.
1978ko Konstituzioa eta Trantsizioa
1978an Konstituzioa egin zen eta Espainiako demokrazia-sistema berriaren egitura osatu zuen. Oinarri nagusia monarkia zen, erregimen parlamentarioa eta estatu deszentralizatuaren kontzeptua zituelarik. Honen helburua estatu demokratiko berri bat ezartzea zen.
Azkenik, 1976an Euskal Herrian trantsizioa hasi zen. Trantsizio horretan, 1979an, Gernikako Estatutua sortu zen. Gorteetan EAJ, PSOE, UCD, EE, PCE eta AP-ren zati batek baietz esan zuten; HB, EMK, LKI eta foralismoa gordetzearen aldeko batzuek, aldiz, ezetzaren aldeko kanpaina egin zuten.
Ondorioa eta garrantzia
Testu hau garrantzitsua da Euskal Trantsizioarekin lotuta, bertan Euskal Herria Autonomia Erkidego moduan izendatzen delako.
Estatutu honek emaitza onak izan ditu, Euskal Herriaren kultura eta bertako ohiturak Espainiatik bereizita aurrera atera direlako.