Etika Filosofikoaren Oinarriak: Aristoteles, Mill eta Kant

Filosofia eta etika6,82 KB

ARISTOTELES (K.A. 384-322)

Norberak bere helburuak erdiesten saiatzean datza zoriontasuna / ongia.

  • Bakoitzak bere helburuak lortzen baditu (ez soilik teorian edo pentsamenduan, errealitatean baizik) zoriontasuna/ongia lortzen da. (Adibidez: nire lan egiteko helburua lortzen saiatzen banaiz, nire esku dauden baliabideak erabiliz, zoriontsua izango naiz).
  • Zoriontasuna gainerakoekiko solidaritatean lortzen da polis barruan. Etika praktikoa proposatzen du (Platonen etika teorikoaren aurka).

Zergatik lortzen da zoriontasuna gainerakoekiko solidaritatean?

  • Gizakia jaiotzaz soziala delako.
  • Hasieran gizaki bakoitzak bere helburuak lortzen saiatzen da eta, bitartean, besteen helburuak ezagutuz doan neurrian, helburu sozialak lortzeko sentiberatasuna lantzen doa. Hau da, bere zoriontasuna bilatzen, gainerakoenak ezagutu eta lortzen saiatzen da, animalia politikoa bihurtuz. Horregatik, politika etikaren osagarria edo luzapena dela dio Aristotelesek; etika eta politika elkarrekin doaz, politikariak hiritar bakoitzaren zoriontasuna bilatu behar duelako.

Bertutea

Bertutea = bikaintasuna (excelencia) = bi muturren (bizioen) arteko batez bestekoa da. Jarraibide edo portaera moralik bikainena da. Bi mutur daude eta erdian geratu beharko ginateke, ez hotz ez bero (adibidez, hauteskundeetan erdian dauden partiduei botatzea).

  • Neurritasuna zuhurra da (neurritsu eta zuhurra).
  • Zoriontasuna bertuteak (batez ere moralak) betez lortzen da.

J.S. MILL (1806-1873). Erabilgarritasunaren Etika (Utilitarismoa)

Morala: erabilgarritasunean eta ekintzen ondorioetan oinarritzen da.

  • Betebeharra: onura pertsonalak eta, beraz, sozialak dakarten borondatezko ekintza.

Zoriontasun Goreneko Printzipioa

  • Ekintza ona eta justua da (= bertutea):
    • Erabilgarria denean, hain zuzen ere, gizartearen gehiengo baten zoriontasuna handitzen edo sustatzen duenean (etekina atera diezaiokegunean). (Kritika: gehiengoarentzat onuragarria bada, azkenean denontzako onuragarria da. Adibidez, izozkiaren kasua: guztiok, bi izan ezik, izozkiak jasotzen baditugu, gainerako biak ere zoriontasun horren eragina jasoko dute).
    • Ekintzen ondorioak positiboak direnean, hau da, gehiengoarentzako onak direnean.
  • Gizakia: jaiotzaz soziala da eta horregatik guztien elkartasuna eta interes amankomunak sustatzea bilatzen du.
  • Zoriontasuna:
    • Guztiek bilatzen duten ongizatea da.
    • Plazerra (ongizatea) eta minaren gabezia (minak ez du ongizatea gainditu behar) bilatzen dute, plazerren aritmetika jarraituz.

Etikaren ezaugarriak

Etika materiala (onurak dakarten ekintzak dira garrantzitsuak, ondorioak hain zuzen) eta a posteriori-koa (asmoaren ondorioa = ekintza = esperientzia).

  • Ondorioak asmoak baino garrantzitsuagoak dira.
  • Ekintza ona eta justua izango da ondorioek onura pertsonalak ekartzen badizkigute. Interesa.

Ez da moral berekoia, gehiengoaren zoriontasuna bilatzen duelako. (Izozkiaren kasua).

KANT (1724-1804). Etika Deontologikoa

Morala

Morala betebeharrez (deber) egiten diren ekintzetan oinarritzen da (zer egin behar dut?).

  • Betebeharra: arau/lege morala eta arrazionala errespetatuz aurrera daramagun ekintza.
  • Morala = Beharrarengatik kontzientziaren arau/lege moralak onartzea eta borondate onez bere menpe jartzea, horren truke inongo onurarik jaso gabe.

Agindu Kategorikoa

Kanpoko eraginik gabe kanpo aginduak borondatez egitea (adibidez, altxatzea esatea eta zuk adostea altxatzea edo ez). Baldintzarik gabea eta norberaren baitan/barnean dagoena (= bertutea).

  • Unibertsaltasun-agindua: ‘Jokatu zure ekintzaren eredua, zure borondatez, naturako lege unibertsal bihurtu beharko balitz bezala’.
    • Ez egin besteari/besteei:
      • Zuri egitea gustatuko ez litzaizukeena.
      • Zuretzat nahiko ez zenukeena.
  • Gizatasun-agindua: ‘Jokatu gizatasunarekin (humanidad) loturak izateko, bai zugan bai besteengan, eta erabili beti xede gisa eta inoiz ez bitarteko gisa soilik’.
    • Besteak azken helburu izango balira bezala tratatu eta ez zure interesak lortzeko bitartekari gisa.
  • Agindu kategoriko baten adibidea: Ez hil. Egitura: X egin behar duzu.

Agindu Hipotetikoa

Agindu hipotetikoa izango da egitura hau betetzen badu: Y lortu nahi baduzu, X egin behar duzu.

  • Agindu hipotetikoa litzateke hau, baldintzatua eta kontzientziatik at dagoena, kontzientziatik kanpo dagoen agindu batengatik baldintzatua.

Etika Kantiarra

  • Formala da: asmoak aintzat hartzen ditu eta ez gure ekintzen ondorioak; eta a priori-zkoa da: esperientzia baino lehenago ematen da; asmoan.
  • Asmoak ekintzen ondorioak baino garrantzitsuagoak dira.
  • Eginkizunak (deberes) bete behar ditugu kontzientziak agintzen digun lege/arau morala errespetatuz, onura pertsonalak baztertuz. Interesik eza.

Etika autonomoa (kontzientzian nik neure kabuz eta neure baitan nire buruari ematen diodan lege unibertsala, kanpoko inongo eraginik gabe = nire borondatez bere menpe jartzen naiz) vs Moral Heteronomoa (jainkotiar legea: Jainkoari kritikarik gabeko obedientzia).

Kant-i egindako kritikak:

  • Asmoak ez dira ekintzen ondorioak baino garrantzitsuagoak, maila berean baitaude.
  • Ez dago baldintzarik gabeko inongo lege unibertsalik.

GEHIENEZKO ETA GUTXIENEZKO ETIKA

Gehienezko Etika

  • Bizitzan zoriontasun osoa eta errealizazio pertsonala lortzeko norberak pertsonalki eta borondate onez aukeratzen ditugun balioak dira (adibidez, etika kristaua, budista, taoista, etab.).
  • Horiek dira gure bizitza arautzen/antolatzen/egituratzen dituztenak.
  • Inori inposatu ezin diezazkiokegun balioak dira: bizitza ona lortzeko eskaintza hauek ezin daitezke inposatu, ASKATASUN OSOAREKIN IRADOKI ETA ASKATASUN OSOAREKIN ONARTU daitezke bakarrik.
  • Ezin dira unibertsalak izan (adibidez, moral kristaua).

Gehienezko etika gure balio pertsonalek osatzen dute, norberak aukeratutako balioak (balio erlijiosoak, besteak beste).

Gutxienezko Etika

  • Kontzientzian edonori exijitu diezazkiokegun balioak dira (adibidez, Giza Eskubideak -> agindu kategorikoen multzoa).
  • Hauek duintasunaren eza adierazten duten jokabideak ezagutarazten eta salatzen dituzte.
  • Moralitate, gizatasun eta duintasun eza adierazten duten jokabideen mugak seinalatzen dituzte.
  • Unibertsalak dira.

GEHIENEZKO ETIKA -----------------> GUTXIENEZKO ETIKA

Gutxienezko etika adostasunean du oinarria, gehienezko etikatik sortzen bada ere.

Deskargatu

PDF Word HTML