Estalinismoa eta Gerra Arteko Munduaren Bilakaera
Estalinismoa: SESB-en Bilakaera
Testuinguru Politikoa eta Ideologikoa
- Ideologia: Estalinismoa.
- Alderdi politikoa: KPSS (Alderdi Komunista).
- Burua: Stalin (Bigarren Mundu Gerraren ondoren).
- Sorrera: SESB (1922). Errepublikek autonomia zuten barne politikan, baina Alderdi Komunistaren kontrol zorrotza nagusitu zen.
Ekonomia eta Gizartea (1929 aurretik)
- Ekonomia: NEP (Politika Ekonomiko Berria) ezarri zen, askatasun ekonomiko txiki bat emanez, eta horrek hazkundea ekarri zuen.
- Gizartea: Burgesia suspertu zen, eta horrek gatazkak eragin zituen komunistekin boterea eskuratzeko prozesuan.
Erregimen Totalitarioaren Ezarpena (1929tik aurrera)
- Metodoa: Komunisten arteko enfrentamenduak eta erregimen totalitarioaren ezarpena.
- Politika: Stalinek botere guztia eskuratu zuen. Alderdi Komunistaren boterea sendotu zen polizia politikoaren eta kontrol zorrotzaren bidez.
- Ekonomia: Estatuak ekonomia planifikatu zuen. Nekazaritzaren Kolektibizazioa bultzatu zen (ekoizpena murriztu eta eskasia eraginez) eta industria astuna zein energetikoa garatu ziren. SESB munduko superpotentzia bihurtu zen, baina desoreka handiekin.
- Gizartea: Kontrol soziala eta izua nagusitu ziren (Gulag kontzentrazio-esparruak).
Ariketak: Gerra Arteko Garaia
1. Europako ekonomia Gerra Handiaren ondoren
Gerra Handiaren ondoren, munduko nagusitasun ekonomikoa Erresuma Batutik Estatu Batuetara aldatu zen. Krisialdi orokorra egon zen, Alemanian bereziki larria. 1924an egoera hobetu egin zen, batez ere AEBek emandako maileguei esker.
2. 1920ko hamarkadako "urte zoriontsuak" AEBetan
Industria asko hazi zen, bizi-kalitatea hobetu zen eta kontsumo-gizartea sortu zen. Etxetresna elektrikoak publizitatearen bidez ezagutarazi ziren eta epekako erosketak normalizatu ziren. Bizimodu amerikarra mundu osora hedatu zen, aisialdi modu berriekin eta prentsa zein irratiaren gorakadarekin.
3. Zergatik okupatu zuen Frantziak Ruhr 1923an?
Alemaniak zorrak ordaindu ezin zituenez, Frantziak ikatza eta altzairua ekoizten zituen Alemaniako eskualde garrantzitsu hori okupatu zuen.
4. Hogeiko hamarkadako nazioarteko itunak
- Lokarnoko Ituna (1925): Alemania, Frantzia eta Belgikaren arteko mugak zehaztu ziren, eta Renaniako eremu desmilitarizatua britainiarren eta italiarren mende utzi zen.
- Dawes Plana (1924): Estatu Batuek mailegu bat eman zioten Alemaniari, hark aliatuekin zituen zorrak ordain zitzan, eta aliatuek, era berean, AEBekin zituzten zorrak kitatzeko.