Espainiako Trantsizioa eta Euskal Herriko Autonomia Prozesua

Historia4,73 KB

Espainiako Trantsizioa: Oinarriak eta Erakundeak

Eskubideak eta Askatasunak

Eskubideei dagokienez, sufragio unibertsala eta norbanakoen eskubideak eta askatasunak onartzen dira: adierazpen askatasuna, biltzekoa eta elkartzekoa, erlijiosoa, besteak beste.

Erakunde Nagusiak

  • Monarkia: Estatuko eta armadako buruzagitza.
  • Parlamentua: Legeak egiteko arduraduna.
  • Gobernua: Parlamentuak aukeratutako presidenteak eta hark izendatutako ministroek osatua.
  • Auzitegi Konstituzionala: Konstituzioa betetzen dela kontrolatzen duena.

Lurralde Antolaketa eta Autonomiak

Estatuaren lurralde antolaketari dagokionez, estatuaren batasuna aitortu arren, autonomiaren bidea zabaldu zen. Horrela sortu ziren Espainiako 17 autonomia-erkidegoak. Hau izan zen "café para todos" delako printzipioa, eta bi hiri autonomo aitortu ziren: Ceuta eta Melilla.

Euskaldunek eta katalanek egindako aldarrikapenei esker egin zen lurralde antolaketa hori, eta gainerako lurraldeek geroago egin zituzten aldarrikapenei esker. Lehen bi autonomia-estatutuak euskalduna eta katalana izan ziren, 1979ko urriaren 25ean onartuak.

Estatu Berriaren Bilakaera

Gorteetako hauteskundeak egin ziren 1979ko martxoan. Suárezek irabazi zuen berriro, baina gehiengo absoluturik gabe. Gainera, PSOE oposizioko lehen indar politiko gisa eratu zen.

Urte horretan, demokraziaren garaiko lehen udal-hauteskundeak egin ziren, eta nahiz eta UCDk irabazi zituen, PSOE eta PCE atera ziren garaile, elkartu egin baitziren estatuko udal garrantzitsuenak lortzeko.

Ezegonkortasun politiko ikaragarria egon zen. Egoera ekonomiko larria, terrorismoaren gorakada, UCDko barne-borrokak eta Felipe González PSOEko liderraren oposizio gogorra, besteak beste, izan ziren eragileak. Azkenean, Suárezek dimisioa aurkeztu zuen 1981eko urtarrilean.

Hau ordezteko, UCDko Leopoldo Calvo Sotelo aurkeztu zen. 1981eko otsailaren 23an, Diputatuen Ganbaran Calvo Soteloren inbestidura bozkatzen ari zirela, Tejero koronela indarrean sartu eta diputatuak bahitu zituen, estatu-kolpea emateko asmoz. Altxatu ziren militarrek erregearen eta armada guztiaren babesa lortzea espero zuten, baina estatu-kolpe hark porrot egin zuen.

Calvo Sotelok hauteskunde aurreratuetara deitu zuen 1982ko urrirako, eta horietan PSOEk lortu zuen gehiengoa.

Trantsizioa Euskal Herrian: Gernikako Estatutua

Francoren heriotzarekin (1975-11-20) hasi zen trantsizioa Euskal Herrian, Espainian bezala, eta EAErako Gernikako Estatutua onartzearekin (1979) eta Nafarroarako Foru Hobekuntzarako Legearekin (1983) amaitu zen.

Autonomia lortzeko prozesua 1978an hasi zen, erregimen autonomikoa onartu eta Euskal Kontseilu Nagusia eratu zenean. Alderdi guztietako diputatuek osatu zuten Kontseilua. Nafarroako parlamentariek ez zuten parte hartu nahi izan eta beren autonomia-erregimen propioaren aldeko apustua egin zuten.

Euskal Kontseilu Nagusiaren (EKNren) zeregin nagusia autonomia-estatutuaren proiektua egitea izan zen. EAJk egindako proiektua hartu zuten oinarri gisa, eta beste alderdi politiko batzuek berretsi egin zuten. AP eta HB kanpoan geratu ziren.

1978ko abenduan Gorteetan aurkeztu zuten estatutu-proiektua, negoziazio-tartea irekiz. Jatorrizko testuko printzipio batzuk leundu ziren, Konstituziora egokitzeko.

Gerra Zibilean indarrean egon zen estatutuaren antzekoa izan zen. Euskal Autonomia Erkidegoa Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak osatzen dute, eta baita Nafarroak ere, horrela izatea nahi badu. Euskal foruak eta eskubide historikoak aitortzen ditu; beraz, EAEk barne-lurralde antolaketa berezia du. Kontzertu Ekonomikoan oinarritutako finantziazio-eredu berezia du. Eskumen asko ditu administrazioaren, ordena publikoaren eta hezkuntzaren esparruetan.

1979ko urriaren 25ean, estatutuaren erreferendumean, baietza nabarmendu zen, erdia baino apur bat gehiagokoa izan zen, eta abstentzioa oso altua izan zen (ia erdia). Ezetza, aldiz, ia minimoa izan zen. Argi ikusi zen banaketa sakona zegoela.

Gaur egun, balorazio desberdinak daude estatutuaren inguruan. Estatu mailako alderdiak (PP, PSOE) pozik agertzen diren bitartean, abertzaleek oso bestelako iritziak dituzte.

1980an lehenengo hauteskunde autonomikoak egin ziren, eta abertzaleak izan ziren nagusi. EAJk lortu zuen gehiengo absolutua, HBk Parlamentuan parte ez hartzea erabaki zuelako. EAJk osatu zuen diktadura ondoko lehen Eusko Jaurlaritza, eta lehendakaria Karlos Garaikoetxea izan zen.

Lau euskal lurraldeentzako autonomia-erkidego bakarra osatzeko azken saioek porrot egin ondoren, Nafarroak aparteko autonomia-erkidegoa osatu zuen, bere estatutu propioarekin: Foru Hobekuntzarako Legearen (1983) bitartez.

Deskargatu

PDF Word HTML