Espainiako Industrializazioa eta Cánovas del Castillo

Historia3,9 KB

FEDERICO...

Industrializazio prozesua XVIII. mendeko bukaeran hasi zen Britainia Handian, baina XIX. menderako ez zen Espainiara iritsi. Industrializazioa ez zen gauzatu Espainiako lurralde guztietan (Bizkaia, Gipuzkoa, Katalunia, Asturias eta Andaluzia), eta horrek areagotu egin zuen “barruko Espainia nekazari eta atzeratua” eta “periferiako Espainia industrial eta modernoa”-ren arteko kontrastea.

Industriak Euskal Herrian, III. Gerra Karlistaren (1872-1876) ondoren izan zuen gorengo garaia. Gerra amaitzean, burdinaren esportazioa areagotu egin zen eta, horri esker lortutako kapitalekin, Bilboko itsasadarraren ezkerraldean benetako industria iraultza burutu zen.

XIX. mendearen amaieran, Espainiako merkatua atzerriko industriek hornitzen zuten, baina hauek salneurriak eskuraezinak ziren sortu berria zen Bizkaiko industriarako. Helburua, muga-zergak ezartzearen bidez, merkatu nazionala suspertzea zen. 1891tik aurrera Espainiaren politika ekonomikoa bideratu zen, protekzionismoaren politikaren bitartez, Estatuko merkatua atzerriko lehiari zailtasunak ezarri zizkielako barne merkatua babesteko. XIX. mendean zehar, protekzionismoaren eta librekanbismoaren arteko lehia etengabekoa izan zen. Horregatik, Cánovasek 1891ean Arantzelen Legea promulgatu zuen, espainiar merkataritza babesteko. Honi esker, Bizkaiko industriak indar handia hartu zuen, Espainia mailan, burdin produktore garrantzitsuena bilakatuz eta honek bultzatu zuen beste sektore batzuen garapena ere.

JOAQUIN...

Testua, Cánovas del Castillok diseinatutako Errestaurazioko sistema politikoaren kontrako kritika gogorraren barnean kokatu behar da. XIX. mende osoan zehar Espainian egondako ezegonkortasun politikoarekin bukatzeko asmoz, Cánovasek gobernu sistema itxia osatu zuen 1876ko konstituzioan adierazita. Erregea eta Gorteak ziren oinarriak, eta erroldaren araberako sufragioaren bitartez, Espainiako agintea oligarkia txiki baten esku geratzen zen.

Bi alderdik kontrolatzen zuten boterea: progresista (Sagasta) eta kontserbadorea (Cánovas), beraien artean txandaketa adostua ematen zelarik. Itxurazko hauteskundeak eta gobernu aldaketa paktatuak ziren ohikoak. Baina sistema honen ezinbesteko euskarria jauntxokeria zen: hauteskunde-iruzurra ziurtatzen zuten, presio eta mehatxuen bitartez.

Oligarkia eta jauntxokeriak erdi-mailako eta goi-mailako burgesiaren interesak defendatzen zituzten; jauntxokeria eta hauteskundeetako iruzurra ikusten zuten alderdi progresista eta kontserbadorearen arteko txandakatze baketsua lortzeko bide bakar bezala. Sistema honek joko politikotik at utzi zituen biztanleriaren sektore handiak, hala nola behe-mailako burgesia, industriako langileak eta nekazaritzako jornalariak: horien guztien interes ekonomiko, politiko eta sozialek ez zuten ordezkaririk gorteetan.

Talde horiek izan ziren, ordea, Kubako independentzi gerraren ondorio latzak sufritu zutenak. Kolonia hauen galera kolpe ikaragarria izan zen gobernuaren prestigioarentzat, baina herri-mailako klaseentzat pertsona askoren heriotza suposatu zuen. Hondamendi honek Espainiak esparru guztietan zuen atzerapenari buruzko eztabaida piztu zuen (98.ko belaunaldi literarioa adibidez). Bai politikariak, bai errepublikarrak eta sozialistak eta hainbat intelektualek ere (Joaquin Costa esaterako) Espainiaren egoeraren berrikuspen sakona egin zuten. Demostratu nahi izan zuten garaiko sistema politikoak zituen arazoak eta ezintasunak Espainiak behar zuen modernizazioari eta garapenari aurre egiteko oztopo zirela. Erregenerazionismoarekin batera sortutako kontzientzia nazional berriak kritika handiak egin zizkion Cánovasen sistemari. Erregenerazionismoaren oinarri ideologikoak zioen, Espainian oligarkia ekonomiko eta politikoak herriaren borondatea suntsitu zuela jauntxokeriaren bitartez, eta horregatik, funtsezkoa zen jauntxoaren figurarekin bukatzea benetako demokrazia eskuratzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML