Espainiako Gizartea 1975ean: Trantsizio Demokratikoa
Espainiako Gizartea 1975ean: Indar Politikoak eta Sozialak
- Armadaren eta erregimenaren inmobilistak, edozein erreformaren aurkakoak.
- Eliza eta erregimenaren aperturistak, erreforma batzuk egitearen aldekoak.
- Herria erradikalizatu egin zen erreformen geldotasunagatik.
- Gizarte gatazka ugari sortuz, Gobernuaren erantzuna errepresioa izan zen.
Oposizio Politikoak: Platajunta (Koordinazio Demokratikoa)
Platajuntaren eskaerak:
- Alderdi eta sindikatuak legalizatzea.
- Hauteskunde libreak izatea.
- Askatasuna eta amnistia.
- Franco hil eta 2 egun geroago, gorteek Juan Carlos I.a estatu-buru izendatu zuten.
- Arias Navarro gobernuburu mantendu zuen.
- Arias Navarrok dimisioa aurkeztu zuen 1976ko uztailean.
- Erregeak, Adolfo Suarez izendatu zuen gobernuburu.
Adolfo Suárezen Gobernuak: 1976 (uztaila) - 1981 (urtarrila)
Suárezen Lehenengo Gobernua: 1976 (uztaila) - 1977 (ekaina)
Lehen unetik hasi zen aldaketa demokratikoekin:
- Amnistia eman zuen.
- Erreforma Politikarako Legea (1976ko abuztuan).
- Alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatu eta eskubide sindikalak onartu zituen.
- Alderdi Komunista Suarezek legeztatu zuen lege-dekretu baten bidez (komunistek monarkia onartu eta gero).
- TOP (Tribunal de Orden Público) indargabetu zuen.
- EBn sartzeko eskabidea egin zuen.
- Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak deitu zituen 1977ko ekainerako.
- Ekintza terroristak ugaritzen joan ziren (“Atochako hilketak”, ETA…).
- 1977ko ekainean lehenengo hauteskunde demokratikoak izan ziren 1936az geroztik.
- UCDk (Unión de Centro Democrático), Suárezen alderdiak, irabazi zuen.
Suarezen Bigarren Gobernua: 1977 (uztaila) - 1979 (apirila)
- Moncloako Ituna (1977ko urrian).
- Gobernu aurre-autonomikoak onartu zituen II. Errepublikan autonomia estatutua izan zuten lurraldeetan, Katalunian eta Euskadin.
- Konstituzioa egiteko batzorde bat osatu zen alderdietako ordezkariekin.
- Gorteek proiektua eztabaidatu eta onartu zuten.
- 1978ko abenduaren 6an, herriak erreferendumean onartu zuen.
1978ko Konstituzioaren Ezaugarri Garrantzitsuenak:
- Monarkia parlamentarioa; erregearen boterea mugatua, bera da estatuburua.
- Botere banaketa.
- Herri subiranotasuna.
- Norberaren eskubide eta askatasunen aldarrikapen zabala.
- Estatu akonfesionala.
- Adinez nagusitasuna 18 urterekin.
- Heriotza-zigorraren ezabapena.
- Espainiar nazioaren batasuna, baina autonomia-eskubidea onartzen da.
Konstituzioa onartuta, Suárezek hauteskundeak deitu zituen (1979ko martxoan) gorte legegileak osatzeko. UCDk irabazi zuen berriz.
Suárezen Hirugarren Gobernua: 1979 (apirila) - 1981 (urtarrila)
- Udal hauteskundeak deitu zituen.
- Egoera ekonomikoak ez zuen hobera egin.
- Indarkeriazko ekintzek jarraitu zuten (ETA, GRAPO, FRAP, eta ultraeskuindarrak).
- Kataluniako eta Euskadiko autonomia estatutuak onartu ziren.
- Suárezek dimititu zuen (UCDk barne arazoak zituen).