Espainiako Biztanleria Piramidea (2010): Analisia
Espainiako Biztanleria Piramidea (2010)
Hurrengo lerroetan biztanleria-piramide bat iruzkinduko dugu, hau da, barra-grafiko bat, 2010. urteko Espainiako biztanleriaren egitura adina eta sexuaren arabera adierazten duena. Ardatz bertikalean bost urteko adin-taldeetan banatzen da gizartea, eta ardatz horizontalean, talde horiek suposatzen duten ehunekoa. Grafikoaren iturria ez da aipatzen.
Sexuaren araberako egitura
Sexuaren konparaketarekin hasteko, ohikoa den bezala, gizonak baino emakume gehiago jaiotzen dira. Horrela jarraitzen du 50-54 adinera arte, non parekatu egiten diren. Urte horietatik aurrera, emakumeak gizonak baino gehiago dira, zaharren artean nabarmen bereizten dena, emakumeen bizi-itxaropena altuagoa izateagatik. Hainbat faktorek eragiten dute:
- Biologikoki sendoagoak izatea.
- Tradizionalki lan-istripu gutxiago sufritu izana.
- Ohitura txar gutxiago eduki izana (alkohola, erretzea...).
Gainera, ospitaletan erditzen denetik, emakumeen heriotza-tasa nabarmen jaitsi da.
Adinaren araberako egitura eta piramide mota
Adinaren egiturari begira, gazteak (0-15 urte bitartekoak) oso gutxi dira, helduak (16-64 urte bitartekoak) oso ugariak, eta zaharrak (65 urtetik gorakoak) asko dira. Horren ondorioz, kutxatila edo erraboil formako piramidea da, hau da, piramide erregresiboa; biztanleria zahartzen eta murrizten ari da, jaiotza-tasa txikia eta bizi-itxaropen luzeagatik.
Jaiotza-tasa txikiaren arrazoiak
Jaiotza-tasa txikiaren arrazoiak zenbait dira:
- Bikoteek kontsumo- eta aisia-maila luzaro mantentzeko nahia.
- Erlijioak gero eta eragin gutxiago izatea eta antisorgailuak zabalduago egotea.
- Emakumeak lan-munduan sartuta daudenez, karrera eta arrakasta profesionala nahi izatea, eta ondorioz, umeak beranduago eta gutxiago izatea.
- Familia-eredu berriak sortzea (sexu bereko bikoteak, emakume bakarrak umea edukitzea...).
- Etxebizitzak garestitzean emantzipazioa atzeratzea.
- Krisi ekonomikoa dela eta, seme-alaba gutxiago edukitzea ohikoagoa izatea.
Bizi-itxaropen luzearen arrazoiak
Bestalde, biztanleria zahartuta dago bizi-itxaropen handiagatik. Horrek hiru arrazoi nagusi ditu:
- Medikuntza-aurrerapenak eta higienearen hobekuntza.
- Ohitura txarrak gero eta baztertuago egotea.
- Osasun publikoa orokortuago egotea.
Piramide erregresiboaren ondorioak eta konponbideak
Piramide erregresiboa izateak hainbat ondorio dakar: desazelerazio ekonomikoa (zaharrek gutxiago kontsumitzen dutelako eta biztanleria aktiboa murriztu delako) eta gastuak igotzea (adineko pertsonentzako zerbitzuetan eta medikuntzan). Horien aurrean hainbat konponbide posible daude:
- Pentsioetan gastuak igotzean jubilazio-adina atzeratzea.
- Aurrejubilazioekin amaitzea.
- Pentsio-fondoetan inbertitzea.
Piramideko sartune eta irtenuneak
Piramidean bi sartune bereiz daitezke:
- Lehenik, 70-74 urteko emakumeak aurrekoak baino gutxiago dira Gerra Zibilaren ostean jaio zirelako.
- Bigarrenik, 25-29 urtekoen artean jaiotza-tasa murriztu zelako mentalitate-aldaketaren ondorioz.
Dena den, hiru irtenune ere badaude:
- 50-54 urteko biztanleak gehiago dira baby boom atzeratuan jaio zirelako.
- 30-39 urteko biztanleak baby boom-eko pertsonen seme-alabak direlako.
- Azkenik, 0-9 urteko biztanleak atzerriko immigrazioaren ondorioz jaiotzak igo direlako.