Espainiako Bigarren Errepublika eta Alfontso XIII.aren Krisiak

Historia3,67 KB

Bigarren Errepublika: Behin-behineko Gobernua eta 1931ko Konstituzioa

Donostiako Ituna sinatu zuten alderdiek osatu zuten behin-behineko gobernu berria, eta Alcalá Zamora zen presidentea. Zenbait erreforma abiarazi zituen eta Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeetarako deia egin zuen. Gorteek 1931ko Konstituzioa idatzi zuten. Bertan, erregimen erabat demokratikoa ezartzen zen, eta alderdi guztiek zuten ordezkariak izateko aukera.

1931ko Konstituzioaren Berrikuntza Nagusiak

  1. Gizabanakoen eskubide ugari: Besteak beste, adierazteko, biltzeko eta elkartzeko eskubideak. Halaber, beste eskubide berri batzuk aitortzen ziren; esaterako, dibortziatzeko eskubidea.
  2. Sufragio unibertsala: Sexu-bereizketarik gabe.
  3. Estatu ez-konfesionala: Erlijio ofizialik gabea. Kontzientzia-askatasuna, eta edozein erlijio praktikatzeko zein hezkuntza laikoa jasotzeko eskubideak aitortzen ziren.
  4. Lurralde-antolamendu deszentralizatua: Eskualde autonomoak sortzeko aukera aitortzen zen. Halaber, eskualde horietako hizkuntzak aitortzen ziren, gaztelaniarekin batera. Gaztelania zen Errepublikaren hizkuntza ofiziala.
  5. Gizarte-ongizatearen garrantzia: Konstituzioak aukera ematen zuen erabilgarritasun publikokotzat hartutako ondasunak desjabetzeko, eta irakaskuntza publikoa bultzatzera animatzen zuen.

Bigarren Errepublikako Erreformak

  1. Nekazaritza-erreforma: Nekazaritza-egitura eraldatzeko helburua zen, nekazaritza-ekoizpena eta nekazarien bizimodua hobetzeko. Helburu horiek lortzeko neurriak hauek ziren: landatu gabeko latifundioak desjabetzea eta lurrak jornalarien artean banatzea. Erreforma egiteko ardura Instituto de Reforma Agraria erakundeak zuen, baina nekazaritza desegina hartu zuten, eta gatazka berpiztu zen landan.
  2. Kataluniari autonomia: 1932an, Nuriako Estatutua onetsi zen, bai eta Generalitatea sortu ere.
  3. Erreforma militarra: Funtsezkoa zen. Errepublikari leial izango zitzaizkiola zin egiteko eskatu zieten agintari militarrei; zin egin ez zutenek erretiro ordaindua hartu behar izan zuten. Ofizialen kopurua murriztea eta haien leialtasuna bermatzea lortu nahi zen.
  4. Lan-erreformak: Garrantzitsuak egin ziren, langileen bizimodua hobetzeko. Gutxieneko soldatak eta istripu-aseguruak ezarri ziren.
  5. Hezkuntza-erreforma: Bigarren Errepublikan, lehentasuna eman zioten hezkuntza-erreformari. Lehen hezkuntzako 10.000 eskola berri eraiki zituzten bi urteko epean, eta hezkuntzarako aurrekontua %50 handitu zuten.
  6. Ezkontza zibila eta dibortzioa: Arautu ziren.

Alfontso XIII.aren Erregealdiko Krisiak (1909-1923)

1909. urtetik aurrera, Berrezarkuntzaren sistemak zenbait krisi izan zituen:

  1. 1909ko Aste Tragikoa: Herri-matxinada bat izan zen. Marokoko gerrarako tropetan herri-klaseko jendea soilik bidaltzeagatik gertatu zen, aberatsek ordaindu egiten baitzuten soldadutza ez egiteko.
  2. 1917ko Krisia: Arazorik larriena izan zen. Militarren protesta gertatu zen, maila-igoeretan diskriminazioa zegoelako, bai eta politikarien protesta ere: parlamentarioen biltzarrerako deia egin zuten Bartzelonan, konstituzio berri bat eskatzeko. Mugimendu sindikalak greba orokorrerako deia egin zuen.
  3. 1919tik 1923ra bitarteko gizarte-indarkeria: Errusiako Iraultzak langile-mugimenduaren erradikalizazioa eragin zuen, politika, ekonomia eta gizarte iraultza lortzeko. Gobernuek eta enpresariek indarkeria erabili zuten mugimendu hori suntsitzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML