Espainiako Berrezarkuntza eta 1869ko Konstituzioa: Ondorioak

Historia2,86 KB

Alderdien Txanda eta Jauntxokeria (1876ko Berrezarkuntza)

Garai honetan indarrean egongo den 1876ko Konstituzioak eta Borboien Erregetzaren Berrezarkuntzak bi alderdi politiko onartuko ditu (kontserbadoreak eta liberalak), biak erregetzaren aldekoak izango dira. Errepublikazaleak baztertuko dituzte txandakatze sistematik, Berrezarkuntza ez oztopatzeko.

Txandakatze Sistemaren Funtzionamendua

Botoen iruzurra hauteskundez hauteskunde errepikatuko da:

  • Sufragio zentsitarioa.
  • Landa hauteskunde-barrutien aldeko tratua, aurrerakoiago diren hirien kaltetan.

Jauntxokeriaren Eragina

Jauntxokeriaren eraginez txandakatze sistema mantenduko da. Iruzurrak aldez aurretik hitzartuta zeuden, eta jauntxoek zuten eragin handiagatik posible izan zen. Landa eremuan nagusi ziren ekonomikoki, politikoki eta ideologikoki.

Jauntxoen bitarteko eragin eta putxerazo hauetaz ere baliatuko dira 1890etik aurrera gizonezkoen sufragio unibertsala ezartzen denean. Putxerazoa dela eta jauntxokeria dela, emaitzetan ez da aldaketarik ageriko. Beraz, lurjabe handien boterea izugarria izaten jarraituko du, estatuko politikagintza erabat baldintzatuz.

Baztertutako Gizarte Mugimenduak

Sortu ziren gizarte mugimendu berriek bazterturik egoterakoan ez dira sistema politikoaren oinarri izango, beren tokia eskatzen hasiko dira. Horrek gatazkak sortuko ditu:

  • Karlistak
  • Langileak
  • Federalak
  • Errepublikazaleak
  • Nazionalistak

1869ko Batzar Konstituziogilearen Ondorioak

Unionistek eta aurrerakoiek gobernua osatu eta agintea lortu zuten Serrano buru zela. Ekonomia garatu zen, eta askatasun hauek aldarrikatu ziren:

  • Inprenta eta irakaskuntza askatasuna.
  • Biltzeko eta elkartzeko askatasuna.

Herriaren nahia politikagintzan sufragio unibertsala ezartzearen bidez islatu zen, eta Gorte Konstituziogileak deitu ziren.

1869ko Konstituzioaren Ezaugarriak

Gorte Konstituziogileek 1869ko Konstituzioa egin zuten. Espainia erregetza parlamentario gisa sortu zen, subiranotasun nazionalaren hastapenen arabera.

  • Egitura: Bi ganbera zituen (Kongresua eta Senatua), gizonezkoen sufragio unibertsal bidez aukeratuak.
  • Erregea: Botere betearazlea zuen.
  • Eskubideak: Gizabanakoaren askatasunak onartu ziren, kultu askatasuna eta bizitza publikoaren sekularizazioarekin batera.
  • Eliza: Estatuak kultu katolikoari eta haren zerbitzariei laguntzeko konpromisoa eman zuen.

Testuinguru Politikoa

Emaitza hauek Isabel II.aren erregealdiaren krisialdi politiko, ekonomiko eta moralarengatik uler daitezke, baita sufragio zentsitariorik gabeko hauteskundeengatik ere. Garai hartan, demokratak, federalak eta errepublikazaleak indarra hartzen ari ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML