Erromatar Arkitektura eta Artea: Ezaugarriak, Eraikinak eta Eraginak
Erromatar artea
K.a. 1895. urtetik aurrera birbaloratzen hasi zen erromatar artea. Greziar eta etruriarrenganako eragina izan zuen, eta mendebaldeko artean izango zuen eragina.
Aroak
- Etruriarra: K.a. VIII. mendetik K.a. VI. mendera arte.
- Errepublikarra: K.a. 509-K.a. 27.
- Inperiokoa: K.a. 27-K.o. 476.
Arkitektura
Ezaugarri orokorrak
- Originaltasun handiagoa.
- Injinieritza lanak.
- Egituraren garrantzia.
- Barne espazioak interesatzen zaizkie.
Eraikuntza elementuak eta eraginak
- Etruskoengandik: arkua eta ganga.
- Greziarrengandik: ataburu sistema.
- Egitura dinamikoak.
Materialak
Hormigoia, morteroa, adreilua eta marmola.
Aparailu-sistemak
- Opus reticulatum: tesela txikiekin egina.
- Opus testaceum edo latericium: adreiluz egina.
- Opus quadratum: harlauza paralelepipedoak morteroz lotuta.
Proportzio ordenak
- Orden toskanoa.
- Orden korintiarra.
- Orden konposatua (haiek asmatutakoa).
- Ordenen gainjarketa.
- Zutarria ere erabiltzen dute (pilarea).
Barnearen tratamendua
- Espazio orekatua.
- Espazio fokala, simetria ardatz baten inguruan.
- Bertikaltasuna.
Erromatar eraikuntzarik aipagarrienak
Eraikuntza zibila
- Hiria
- Galtzadak
- Akueduktoak
- Zubiak
- Foroak
- Basilikak
- Termak
- Anfiteatroak
- Zirkuak
- Garaitz-arkuak
- Koloma oroitgarriak
- Etxeak
- Jauregiak
Eraikuntza erlijiosoa
- Tenpluak
- Hilobiak
- Antzokiak
Erromatar eraikuntza zibila
Hiria
- Gerra kanpamendutik garatua.
- Hutsetik berri eraikitakoak.
- Trazadura geometrikoak, Greziatik heredatuak.
- Bi kale zabal perpendikular, Etruriatik hartuak.
- Azpiegitura oso ondo zaindua.
Galtzadak
Merkataritza harremanak eta kontrol politikoa errazteko eginkizuna zuten.
Akueduktoak
Ura bideratzeko eraikiak.
Zubiak
Ibaiak erraztasunez zeharkatzeko.
Foroak
- Bi kale nagusien gurutzaduran kokatuta.
- Herriko enparantza nagusia.
Basilikak
- Merkataritza tratuak eta epaiketak ospatzeko lekua.
- Batzar politikoetarako.
- Hiru nabe: zentrala zabalagoa eta alboetakoak bi pisukoak.
- Erdi kainoiko gangak eta gurutze ganga.
Termak
- Erromatar eraikuntza jatorra.
- Xehetasun teknikoak: begiralde egokia, kerik gabeko berokuntza, drainatze sistema.
- Hainbat motatako gelak: angeluzuzenak, galeria gangatuak, absidedunak, borobilak, karratuak.
- Gela guztiak gangatuak eta elkar sostengatuak.
Anfiteatroa
- Oinplanu eliptikoa: erdian harea, inguruan harmailak, hiru aldetan banatuta: ima, media eta summa cavea. Sarrera eta irteera asko (vomitorio).
- Aterpe sistemak.
- Hoplomakia: gladiadoreen arteko borrokak.
- Venationes: abereen kontrako borrokak.
- Naumakia: itsas borrokak.
Zirkua
- Koadriga lasterketak egiteko.
- Oinplanu luzatua eta erdian luxuz apaindutako horma bat (spina), istripuak ekiditzeko.
Garaitz arkua
- Garaipen militarrak ospatzeko.
- Lehenengoak egurrezkoak ziren.
- Bi edo lau fatxadakoak.
- Hiru arkukoak edo arku bakarrekoak.
- Oso apainduak: erliebeak, zutabe atxikiak.
Zutabe oroitgarria
- Garaipen militarrak ospatzeko.
- Oso altuak.
- Balio eskultoriko handia: erliebez apainduak.
Etxeak
Hiritarrak
- Domus: etruriar (arkupea) eta greziar (peristiloa) eragina. Pisu bakarrekoak edo bikoak.
- Insulae: sei pisuko blokeak. Kanpoaldera egurastuak.
Landatarrak
Villae: etxe normal baten zerbitzuak, termak, tenplua, eta abar.
Jauregiak
- Harresiz inguratuta.
- Hiri txiki baten antza: etxetxoak, zaldiontziak, tenpluak, soldaduentzako gelak, enperadorearentzako aldeak.
Erromatar eraikuntza erlijiosoa
Tenpluak
- Jatorri etruriarra: cellaren aurreko arkupearen sakontasun handiagoa.
- Cella hiru zatitan banatuta.
- Oinarri bertikal baten gainean.
- Ekialdera begira norabidearen garrantzia.
- Eskailera bat aurrealdeko fatxadan.
- Oinplanu borobileko tenplu ugari.
- Greziar eragina: ordenak, bi isurkiko teilatua, frontoia.
Hilobia
- Errausketarakoa (columbarium).
- Ehorzketarakoa (mausoleo).
- Hedatuenak: oinplanu zirkularrekoak.
Antzokiak
- Jatorri greziarra.
- Harmailak: erdi borobileko era.
- Orchestra txikiagoa.
- Eszenatokitik itxita zegoen horma batekin.
- Agintarientzako leku berezia: pulpitoa.
- Kanpoaldetik: bi edo pisu gehiago arkuz beteta.
Erromatar eskultura
Mukulu borobilekoa: erretratua
- Jatorria: hildakoen argizarizko mozorroak edo maskarak egitea.
- Ezaugarri-fisionomikoak zehatz errepresentatzea.
- Ezaugarri indibidualak.
- Errealismo zorrotza.
- Bilakaera: Augustoren garaian pixka bat idealizatua; Adrianoren garaian berriro errealismoa; Konstantinoren garaian ekialdeko eragina, estilizazioa eta zurruntasuna. Probintzietako eskolak.
Erliebea
- Historikoa: garaipen militarrak, borrokak eta gertakari politikoak adierazteko eta Estatuaren propaganda egiteko.
- Anekdotaz beteriko irudi errealistak.
- Sakonera ezberdineko mailak: erliebe gutxiago eta gehiagoko modelatua.
- Perspektiba arkitektonikoa.
- Inperio aroko erliebeak, batez ere.