Enpresa eta Ekonomia: Funtzioak, Sozietateak eta Kontzeptuak

Ekonomia6,93 KB

Enpresa Funtzioak

Erosketa Funtzioa: Enpresa batek behar dituen input fisikoen (materiala) erosketa, garraioa eta biltegiratzeaz arduratzen den kudeaketa-funtzioa da. Hornitzaileekin prezioa, epea eta erosketa-unea negoziatzen dira, erosketa-eskaeraren bolumen optimoa finkatzen da, erosketak formalizatzen dira, eta hori guztia kontrolatu eta dokumentatu egiten da.

Ekoizpen Funtzioa: Ekoizpen funtzioak ekoizpenean erabilitako baliabideak (ekoizpen-faktoreen unitateak) eta ekoizpen-sistemak lortutako emaitza lotzen ditu.

Merkatal Funtzioa: Ekoitzitako produktu eta zerbitzuak kontsumitzailearengana iristeko beharrezkoak diren jarduerek osatzen dute.

Finantza Funtzioa: Maileguaren ordainketa kalkulatzen du, etengabeko ordainketetan eta interes-tasa finkoan oinarrituz.

Kontabilitate Funtzioa: Enpresariak bere beharrizanetara egokia den kontabilitate ordenatu bat eraman behar du, merkataritzako edo industria eragiketen jarraipen kronologikoa egitea ahalbidetzen duena. Gainera, kontabilitate horrek enpresaren ondarea, finantza egoera eta emaitzak argitasunez ezagutzea ahalbidetu behar du.

Giza Baliabideen Funtzioa: Giza Baliabide Departamentuaren funtzioa langileen hautapen-prozesua egitea da. Horretarako, lanpostuak zehatz definitzen ditu, ordainsariak eta lan-kontratuetako bestelako zehaztapenak ezartzen ditu, trebakuntza antolatzen du, lan-segurtasuna bermatzen du, langileen arteko harremanak bideratzen ditu, langileek enpresarekin duten harremana garatzen du eta, oro har, langileek pertsona moduan eta enpresaren baitan duten problematika konpontzea du helburu, betiere erakundearen helburuekin bat etorriz.

Enpresa Sozietateak

Sozietate Kooperatiboa: Sozietate kooperatiboa enpresa guztiena dela eta kudeaketa enpresan dauden pertsona guztiek eraman dezaketela.

Sozietate Anonimoa: Akzio izeneko partaidetza-tituluetan banatuta duten sozietate kapitalista da. Akzio horien jabeak, bazkide izenekoak, enpresaren jabeak dira, euren esku dituzten akzioen kopuruaren arabera. Gutxieneko kapitala 60.000 eurokoa da, eta bazkideek jarritako kapitalaren arabera erantzuten dute.

Sozietate Mugatua: Merkataritza-sozietate mota bat da. Bazkideen erantzukizuna beren ekarpenetara mugatuta dago, eta, beraz, ez dute sozietatearen zorrengatik erantzuten. Sozietatearen zorrengatik sozietatearen ondareak soilik erantzungo du. Gutxieneko kapitala 3.000 eurokoa da, eta bazkideek jarritako diruaren arabera erantzuten dute (kapitala).

Enpresako Eragileak

Sindikatuak: Langileen interesak babesten dituen elkarte mota bat da; bereziki, beren lanbide-, ekonomia- eta gizarte-interes komunen alde egiteko langileek osatzen duten elkartea da.

Ugazaba: Enpresaren jabea da, hau da, kapitala jartzen duena.

Hornitzaileak: Enpresa edo pertsona fisikoa da, zeinaren helburua enpresa ezberdinek beren eguneroko jarduerarako dituzten beharrak asetzea den; adibidez, enpresak behar duen materiala, lehengaiak, osagaiak eta abar lortzea.

Zergak

BEZa (Balio Erantsiaren gaineko Zerga): Ondasunen erosketa eta zerbitzuen jasotzea zergapetzen dituen zeharkako zerga bat da. Oro har, produktu edo zerbitzuaren prezioari eransten zaio, portzentaje gisa; hala, hasiera batean zerga jasotzen duena ondasunaren saltzailea edo zerbitzua egiten duena da, eta aldiro kontsumitzaileei bildutako zergaren zenbatekoa Zerga Administrazioari emango dio.

PFEZa: Banakako pertsonek urtean zehar lortutako diru-sarreren araberako zergak ordainduko dituzte. Zuzeneko tributu bat da, izaera pertsonala duena.

Sozietate Zerga: Sozietateen eta beste erakunde juridikoen mozkinak zergapetzen dituen zuzeneko zerga da, gehienetan mozkin horien portzentaje moduan kalkulatzen dena.

Ekonomia eta Finantza Kontzeptuak

Iruzur Fiskala: Zergen ordainketa saihesteko legez kanpoko ekintzak edo ez-egiteak dira, aurrez pentsatuak, eta gehienetan dokumentuak faltsutuz edo horiek ez aurkezteagatik egiten direnak.

Finantzaketa Iturriak: Pertsona, enpresa edo beste erakunde batek finantza-baliabideak eskuratzeko dituen aukera edo bide ezberdinak dira. Nagusiki bi daude: finantzaketa propioa, non bazkideak berak ekarpena egiten duen, eta kanpoko finantzaketa, non bazkideak berak jartzen ez duen, kanpotik lortzen baitu (bankuen/kutxen finantzaketa, organismo publikoaren finantzaketa, burtsa-errenta aldakorra, errenta finkoa, etab.).

Holdinga: Holdinga beste enpresen akzio-sailen jabe den elkartea da. Beste enpresa edo enpresen jarduerak ekonomikoki kontrolatzeko, enpresaren akzio guztiak edo gehienak erosi behar ditu. Partaidetzak lortzen diren enpresak sektore berekoak edo askotakoak izan daitezke; holdingek enpresetako partaideen bitartez lortzen duten kontrolari esker, inbertsio kopuru txikienaren bidez, zenbait konpainiaren kontrol bateratua lor dezakete.

Enplegu Tasa: Landunen proportzioa, 16 urteko eta gehiagoko biztanleria aktiboarekiko.

Errentaren Birbanaketa: Herrialde batean ekonomia-desberdintasun handiak ez egoteko, estatuak behe mailakoei emandako diru-laguntzak eta goi mailakoei ezarritako zerga handiak dira.

Lan Kontratu Motak

Lan Kontratua: Enpresaburuaren eta langilearen arteko kontratu bat da. Kontratua sinatuz, langileak zerbitzu zehatz bat egiteko betebeharra hartuko du. Trukean, enpresaburuak lansari bat eman beharko dio langileari.

Lan Hitzarmena: Sindikatu bat edo talde bat eta enplegatzaile bat/askoren (edo enplegatzaileen taldeko ordezkari bat) arteko sinadura edo hitzarmena da. Sindikaturik ezean, hitzarmen hau lor dezakete era berean langileek eurek aukeratu eta baimendutako beren ordezkariek, legediaren arabera.

Praktiketako Kontratua: Kontratu honen helburua da tituludun batek arlo batean trebetasuna lortzea. Unibertsitate-tituluak, lanbide-heziketakoak edo baliokidetzat jotzen diren bestelako titulu ofizialak baliagarriak izango dira. Kontratu mugagabea, aldi baterakoa, frankizia-kontratua eta, orain, prestakuntza eta ikaskuntzarako kontratua da.

Kontratu Mugagabea: Kontratu mugagabea da langile gehienek nahi izaten dutena, ez baitu denbora-mugarik eta, beraz, segurtasun eta egonkortasun gehien eskaintzen du. Kontratu mugagabearen kasuan, lanaldia ez da ezinbestean jardunaldi osokoa izan behar, lanaldi partziala izan daiteke, baita aldizkako zerbitzu finkoak ematera zuzendutakoa ere.

Beste Kontzeptu Garrantzitsu Batzuk

Soldata: Soldata edo lansaria, batzuetan alokairua ere deitua, enplegu batean ondasunen eraldaketa lortzeko kontratatu den lan-indarrari ematen zaion ordainsaria da.

Deskargatu

PDF Word HTML