Ekosistemak: Populazioen Dinamika eta Energia Fluxua
Populazioen dinamika eta ezaugarriak
- Habitata: Populazioa bizi den tokia da.
- Zoko ekologikoa: Espezie bakoitzak ekosisteman betetzen duen funtzioa da. Habitat berean bizi diren populazioek zoko ekologiko desberdinak okupatu ohi dituzte.
- Populazioaren dentsitatea: Oso handia bada, janaria lortzeko lehiak arriskuan jar dezake populazioaren iraupena. Dentsitate txikia bada, ugaltzeko arazoak sor daitezke.
Populazioaren tasak
- Jaiotza-tasa: Populazioko 100 banakotik zenbat jaiotzen diren epe jakin batean.
- Heriotza-tasa: Populazioko 100 banakotik zenbat hiltzen diren epe jakin batean.
- Immigrazio-tasa: Zenbat banako etortzen diren beste leku batzuetatik populaziora.
- Emigrazio-tasa: Zenbatek alde egiten duen populaziotik.
Populazioen ezaugarri nagusiak fluktuazioak dira, hainbat faktoreren eraginez: ingurumen-aldaketak eta migrazioak.
Energia fluxua ekosistemetan
Gure planetaren gainazalera iristen den eguzki-energia guztiaren zati txiki bat baizik ez dute zuzenean aprobetxatzen izaki bizidunek.
- Organismo autotrofoek: Eguzki-energia zati txiki hori xurgatu eta, hari esker, materia ez-organikoa materia organiko bihurtzen dute.
- Organismo heterotrofoek: Materia organiko hori energia kimikoa lortzeko iturri gisa erabiltzen dute, beren bizi-funtzioak egin ahal izateko; eta bero-energia nahiz energia mekaniko bihurtzen dute.
Maila trofiko bakoitzean, energia transferitzen da izaki bizidun batetik bestera. Izaki bizidun bakoitzak energia hori erabiltzen du bizi-funtzioak gauzatzeko. Prozesu horretan, energia zati bat xahutu egiten da ingurumenean, bero eta higidura moduan.