Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak eta Merkatuaren Funtzionamendua

Ekonomia2,98 KB

Ekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Ekonomia gizakien beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko eta aprobetxatzeko modua aztertzen duen zientzia da.

Oinarrizko Definizioak

  • Aukera kostua: Erabaki bat hartzean aukeratu gabe uzten den hori.
  • Beharra: Ez daukagun zerbait asetzeko gogoa da.
  • Makroekonomia: Ekonomiaren portaera globala aztertzen du, ekonomia-eragileen arteko erlazioen ondorio gisa.
  • Mikroekonomia: Ekonomia-eragile bakoitzaren banakako portaera eta elkarren arteko erlazioak aztertzen dituen arloa da.

Merkatua eta Bere Funtzionamendua

Merkatua eskaintzaileek eta eskatzaileek produktu jakin baten inguruan egindako salerosketa multzoari esaten zaio.

Merkatuaren Elementu Nagusiak

  • Eskaria: Ondasun baten zer kantitate erosteko prest dauden adierazten du, prezio jakin batean.
  • Eskaintza: Enpresek ondasun baten zer kantitate saltzeko prest dauden adierazten du, prezio jakin batean.
  • Merkatu oreka: Merkatuaren oreka izeneko puntuan egiten dute bat kontsumitzaileen eta enpresen planek; trukea biak asetzeko modukoa izaten da.

Lehia Motak Merkatuan

  • Lehia perfektua: Ondasunak eta zerbitzuak borondatez trukatzen dira, merkatuak finkatutako prezioan.
  • Lehia inperfektua: Merkatu ohikoenak dira. Enpresa batek edo batzuek dute prezioan eragiteko ahalmena, neurri txikiagoan edo handiagoan.
    • Monopolioa: Lehiarik ez dagoen egoera da, enpresa bakar batek kontrolatzen du merkatua.
    • Oligopolioa: Enpresa gutxi batzuek jarduten dute, baina nahikoa tamaina dute prezioan eragiteko.
    • Lehia monopolista: Enpresa askok eskaintzen dituzte funtzio edo erabilgarritasun bereizgarriren bat duten antzeko produktuak.

Merkatuaren Hutsegiteak eta Ziklo Ekonomikoak

Merkatuaren hutsegiteak merkatuaren funtzionamenduaren ondorio kaltegarriak dira, eta merkatuak eskura dituen baliabideak eraginkortasunez esleitzen ez dituenean gertatzen dira.

Ziklo Ekonomikoen Ezegonkortasuna

Ziklo ekonomikoak ekonomia-jardueran izaten diren gorabeherak dira, txandaka atzeraldiak eta hedapenak dakartzatenak.

Ezegonkortasun ziklikoa: Ekonomiak, funtsean, portaera ziklikoa du: hedapen baten atzetik, atzeraldia dator. Ekonomiaren portaera horri ezegonkortasun ziklikoa deritzo.

Ezegonkortasun ziklikoa da merkatuaren hutsegiterik larriena, zuzenean eragiten baitigu herrialde bateko lanpostuen kopuruari eta ezaugarriei. Atzeraldia datorrenean, sektore publikoak bi jarrera hauetako bat izan dezake:

  • Ez esku hartzea, espero izanda merkatua bere kasa aterako dela krisitik.
  • Esku hartzea, ondasunak eta zerbitzuak ekoitziz.

Deskargatu

PDF Word HTML