Eguneroko Prentsaren Historia: Jatorria eta Bilakaera
Sarrera: Informazio-Trukearen Jatorria
Gizakiak bere kideen bizitza ezagutzeko duen jakin-mina izan da informazio-trukaketaren eragilerik nagusiena.
Prentsa Idatziaren Hastapenak
Erroma Zaharra (K.a. II. eta I. mendeak)
Inperioak eman nahi zuen informazioa oholtxoen bidez jakinarazten zitzaien herritarrei. Herriko plazan jartzen zen.
Erdi Aroa: Ahoz Ahoko Transmisioa
Informazioa ahoz pasatzeko joera nagusitu zen. Koplariek zerikusi handia zuten, literatura genero bereziez baliatuz hedatzen baitzuten informazioa.
XII. eta XIII. Mendeak: Annales
Annales sortu ziren. Hirietan urtean zehar jazotako gertakariak azaltzen ziren.
Berpizkundea eta Avvisi
Erromatarrek erabilitako komunikazio idatzirako bitartekoak indartu ziren.
Venezian avvisi izeneko aldizkaria sortu zen. Eskuz idatzita eta 4 orrikoa zen. Merkatariei eta itsasgizonei galdetuz lortutako merkataritza-egoeren informazioa ematen zen. Gero eta harrera handiagoa zuten herrian.
Inprimategiaren Iraultza (XV. Mendea)
Gutenberg eta Hedapena
XV. mendean inprimategia sortu zuen Gutenbergek. Honek informazioaren eta kulturaren hedapena ekarri zuen. Beste herri batzuetatik berriak jasotzen hasi ziren; aurkikuntza geografikoen berri interesgarriak hedatzen hasi ziren.
Hasierako Zailtasunak
Gutxi ziren irakurtzen zekitenak, eta argitalpenen prezioak garestiak ziren. Ez ziren asko era honetako transmisioaz informazioa har zezaketenak.
Prentsaren Garapena eta Kontrola
XVII. Mendea: Argitalpen Erregularrak
XVII. mendean argitalpen batzuk erregularki argitaratu ziren, eta irakurleen harrera gero eta handiagoa zen.
Prentsa eta Boterea: Zentsura
Prentsan idatziak eragina zuen iritzi publikoan. Politikariek beren interesak lortzeko bitarteko indartsua zela konturatu ziren. Idazteko askatasunaren aurkako erasoak eta prentsaren askatasunaren aldeko borroka hasi ziren. Edozer argitaratu ahal izateko estatuaren baimena eduki behar zen.
Zentsura horri aurre egiteko, gobernuaren politika eta ekintzak kritikatzeko orri informatiboak banatzen ziren klandestinoki.
XVIII. Mendea: Lehen Egunkariak eta Askatasuna
XVIII. mendean sortu ziren eguneroko erregulartasunez argitaratzen ziren lehen egunkariak. Kontrola eta zentsura nabaria zen, baina prentsaren askatasunaren aldeko aurrerapausoak eman ziren:
- Frantziako Iraultzaren ondorioz, 1789an Gizakiaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena argitaratu zen, edozein gizakik hitz egiteko, idazteko eta inprimatzeko nahi duen askatasuna aldarrikatuz.
Hedapena nabarmenagoa zen, baina asko ziren prentsaren askatasunari eragozpenak jarri zizkiotenak. Agintari batzuk desordena soziala lortzeko bitartekotzat hartzen zuten zentsurarik gabeko prentsa; ez zuten prentsa onartu nahi.
XIX. Mendea: Masa Prentsa eta Sentsazionalismoa
Garapen Faktoreak
XIX. mendean prentsaren garapena eragin zuten hainbat faktore:
- Industria Iraultza.
- Adierazpen-askatasunaren errekonozimendua.
- Herritarren hezkuntzan eginiko lan handia.
Bestalde, berrikuntza tekniko horiek argitaratze-prozesua erraztu zuten, eta, ondorioz, egunkariak merketu eta prentsa irakurle multzoa handitu zen.
Edukiaren Aldaketa
Ordura arteko prentsak garrantzizko gertaera politikoak eta gizarte ekintzak jasotzen zituen. Aurrerantzean, jendearen jakin-min morbosoa pizten zuen edozein pasadizo izan zitekeen albiste. Horrela jaio zen Prentsa Sentsazionalista.
Laburpena: Prentsaren Bilakaera
Jarraian, prentsaren bilakaeraren laburpena:
Inprimategiaren Aurretik
- Ahoz ahokoa: Koplarien jardunak; informazio saltzaileak.
- Idatzia: Oholtxoak, urtekariak (Annales), avvisi.
- Gaiak: Informazio soziala eta militarra; gertaera esanguratsuenak; merkataritzarekin lotutakoak.
- Helburua: Herritarrei gai horien berri ematea.
Inprimategiaren Sorrera
- Noiz: XV. mendean.
- Nork: Gutenberg-ek.
- Ekarpenak: Informazioa eta kulturaren hedapena; orriak arinago kopiatzea; urruneko berriak jasotzeko aukera; irakurtzen ikasteko premia.
Inprimategiaren Ondoren
Egunkariaren Aurretik
- Noiz sortuak: XVII. mendean batez ere.
- Gaiak: Gertaera politikoak, berri ekonomikoak, gizarte eskaintzak.
- Helburua: Herritarrek informazioa izatea.
- Zabalkunderako Eragozpenak: Agintarien zentsura, irakurle kopuru urria, prezio altuak.
Lehen Egunkariak
- Noiz sortuak: XVIII. mendean.
- Gaiak: Gertaera politikoak, berri ekonomikoak, gizarte eskaintzak.
- Helburua: Herritarrek informazioa izatea.
- Zabalkunderako Eragozpenak: Aurreko berdinak.
Masa Egunkariak
- Noiz: XIX. mendean.
- Gaiak: Gai herrikoiagoak, edozein pasadizo (delituak, hilketak...).
- Helburua: Jendearen jakin-min morbosoa piztea. Irakurlea dibertitu eta ziraragaraztea.
- Zabalkunderako Eragozpenak: Aurreko bietan aipatutakoa desagertuz doa.
Euskal Prentsaren Historia (EPH)
Euskal Herrian erdal prentsa izan da nagusi. Euskararen zapalkuntza frankismoaren aurretik hasi bazen ere, ez zegoen prentsarik.
- EGUNA 1937ko urtarrilaren 1etik ekainaren 19ra arte kaleratu zen.
- Euskal ortografiarik edo pertsona-izenik ez zen onartzen.
- 1962ra arte ez zen euskarazko artikulurik onartu, Diario Vasco-k lehenengo aldiz eman zituen arte.
- Hurrengoan, Diario de Navarra orrialde bat euskaraz plazaratzen hasi zen.
Lehendabiziko argitalpenak:
- Baionako Herria (1944)
- Donostiako Zeruko Argia (1963)
1969an Diario Donostiarra-k orri bat euskaraz publikatu zuen. Beste zenbait egunkaritan ere antzeko euskal txoko mugatuak zeuden, baina idazleak ez ziren kazetariak. 178 kazetarietatik 7k bakarrik ulertzen eta hitz egiten zuten euskaraz.
Frankismoaren ondoren euskarari espazioren bat eskaini zioten.
1990ean argitaratu zen Euskaldunon Egunkaria, euskara hutsez idatzia. Ideologia guztiei zabaltzen zizkien bere orriak, nazionala zen, eta eguneroko prentsa idatzia euskaraz eskuratzea zuen helburu nagusia.
Azken urteotan, bi egunkari itxi dituzte indarrez; haiek utzitako hutsunea GARA eta BERRIA egunkariek bete dute.