Dualismo epistemologikoa platonen ustez
SOCRATES --> IDEIA
Ideien teoria: Platonek egin eban teoria honek, hasiera batetik helburu batzuk eukan. Honek dira helburuak:
Politikoa: gobernariak ideiak ezagutzen dabezan pertsonak izan behar dira, hau da, filosofoak: poltikariz hezitzeko ongiaren ideia ezagutu behar baita.
Etikoa: bertutea ezagutzean finkatzen da (intelektualismo etikoa): Ongia ezagutzen dabenek (filosofoek) gobernariz hezi behar dira eta estatua bide onetik eraman behar dabe.
Zientifikoa: zientzia objektu aldagaitzetan oinarritzen da, eta horretarako matematika erabiltzen da; beraz, Platonen ustez ezagutza posiblea da eta Mundu ulergarria existitzea eta ondo ulertzea behar-beharrezkoa baita Platonentzako.
Platonek errealitatea ulertzeko, mundua zati bitan banatu eban; Ideien Mundua, non Ongiaren ideia dago eta printzipio tranzendente, aldagaitz eta gorena da. Bestalde, beste mundua Mundu Sentigarria da, non Heraklitori jarraituz, esperientzia sentigarriaren munduan ez dago ezer ezagutzeko, zentzuek sentsazio aldakorrak soilik ematen dabelako. Beraz, mundua bitan zatitzen da:
Mundu fisikoa, mundu sentigarri edo fisikoa: esperientzia fenomenikoaren mundua, eguneroko errealitatea, zentzuen mundua, gauza arrunten mundua. Platonen ustez, mundu hau Ideien Munduaren kopia hutsa da. Bilakabidearen eta aldaketaren mundua da.
Ideien Mundua, mundu ulergarria eta perfektua: Izatearen edo esentzien mundua: bertan ideiak dagoz: gauza arruntak, materialak eta anitzak eredu perfektu bakar baten kopia inperfektuak direlarik.
Platonek uste eban, ideiak errealitatearen eta ezagutzak funtsezko oinarria eukiela. Gauzen esentziaren kausa ideietan daukien partaidetasunarengatik gauzak izan, direna dira (ideien kopia izateagatik lortzen dabe beren izatea). Bestalde, ezagutzaren kausa aldaketaren mundu ezagutezina da. Bertan, soilik ideiak dira ezaugarriak.
ESALDI OSPETSUA
Donde reina el amor, sobran las leyes”:
Platonek esaldi honegaz Ideien teoriaren helburua azladu nahi eban. Hau da, filosofoek gobernatzen daben estatu baten ongia guztiaren gainean egongo da, hau da, ideiak, ongia eta errealitatea gauza guztien gainetik egongo da eta estatu hori perfektua izango da.
ARISTOTELES --> IDEA
La teoria politikoa: Aristotelesen teoria politikoa hiru oinarri daukaz: gizartea antolatzeko era, estatua antolatzeko era eta nola lortu zuzentasuna hirian?.
Gizartea antolatzeko eran, Aristotelesek, Platonen moduan, biek defendatzen eben gizakia zoriontsua izateko elkartu behar zala, baina Aristotelesek uste eban familia elkarterik beharrezkoa zala eta lehena izan behar zala.
Estatua antolatzeko eran, gobernu mota bi bereizten ziran, zuzenak eta okerrak. Zuzenak, guztien ongia bilatzen daben gobernuak dira, eta monarkia, aristokrazia eta errepublika ziran. Aristotelesentzako onena errepublika zan, non gehiengoa erdiko klaseko pertsonez osaturiko gobernu bat eratu behar zan eta muturrezko joerak desegokiak ziran. Bestalde, gobernu okerrak gobernuan dauzan pertsonen interesak asetzen dabezanean ziran. Eta honek tirania, oligarkia eta demokrazia ziran. Horretaz gain, Aristotelesen ustez estatua eratzerakoan irizpide batzuk egozan, haien artean, nork gobernatzen dauan ikustea, ez zenbatek; ondasunetan oinarritzea klaseak eratzeko eta estatua nola antolatu aurreikusteko; eta horrekin lotuta gobernariek gutxiengo ondasunak izan behar dabezala eta denbora librea ere, ezaugarri honetan Platonengan desberdintzen zan. Aristoteles zioen estatu baten ez dirala esklaburik egon behar, guztiak izan behar dirala libreak eta gobernuan parte hartzea merezimenduaren araberakoa izan beharko zala.
Nola lortu ahal zan zuzentasuna hirian? Aristotelesek erantzun bat eukan azken irizpide honentzako, eta berak uste eban zuzentasuna ezagumenduarekin bat etorrela eta zuzentasuna lortzeko hiritarrak ezagumen maila on bat izan behar ebela uste eban. Kontzeptu honi, bestute etikoa gehitu behar jako, eta bestute etikoak zioan esperientzia garrantzitsua zala eta horretarako ekintzen bitartez ohitura eskuratzen zan. Horrekin batera, justizia etorren, Aristotelesentzat legezkotasuna, merezimendua, tratu berdina eta legeen arabera bizitzeak osatzen eben justizia.