Descartesen Filosofia: Ideiak, Jainkoa eta Mundu Gorpuzduna

Filosofia eta etika2,64 KB

Descartesen Ideiak eta Substantziak

Ideia Motak Descartesen arabera

Descartesentzat hiru ideia mota daude:

  • Jatorrizko ideiak (Innatoak): Gizakiak berez dituen ideiak (adibidez, arimaren eta Jainkoaren ideia).
  • Ideia eratorriak (Adbentizioak): Zentzumenen bidez jasotzen dugun informaziotik eskuratzen ditugunak (adibidez, txakurra).
  • Irudimenezko ideiak (Fikziozkoak): Gizakiak sortutako ideiak, adimenak ideia berri bat sortzen duenean (adibidez, zentauroa).

Jainkoaren existentzia (Res Infinita)

Descartes iritsi aurretik, lehenbizi munduaren existentzia frogatzen zen, eta horretan oinarrituta Jainkoaren existentzia frogatzen zen. Descartesen iritziz, ordea, Jainkoaren existentziak baldintzatzen zuen beste gauza batzuez ziur egotea. Egoera hori ikusita, zirkulu ziztrin bat dirudi.

Baina Descartesi baliagarri zitzaion frogatzeko zuen gauza bakarra (Res Cogitans) hartu zuen oinarri. Jainkoaren ideia berezkoa (innatoa) baldin badugu, beharrezkoa izango da. Jainkoa perfektua dela ikusita, ezin da gizakitik sortu, gizakia inperfektua baita. Beraz, zerbait perfektu batek egon behar du gu sortzeko.

Jainkoaren existentziaren frogak

  1. Kausaltasunaren froga (edo Gnoseologikoa): Ni inperfektua naiz, baina perfekzioaren ideia dut. Ideia hori ezin da niregandik sortu, kausa ezin baita efektua baino txikiagoa izan. Beraz, Jainko perfektu batek sortu behar izan du.
  2. Froga Ontologikoa: Izaki oso perfektua denez, bere existentzia ezin da bere esentziatik banandu. Beraz, kontraesana litzateke izaki oso perfektua existentziarik gabe ulertzea.

Res Extensa edo Mundu Gorpuzduna

Descartesek Res Cogitans (gauza pentsatzailea) eta Res Infinita (gauza infinitua) aurkitu ondoren, mundu gorpuzduna (Res Extensa) frogatu nahi du. Horretarako, bere baitan dauden ideia sentsorialetara jotzen du, eta bere buruari galdetzen dio nondik datozen.

Gauza pentsatzaile bat besterik ez bada, berak ezin du ideia hori sortu; beraz, ideia hori beste substantzia batetik etorri behar da. Jainkoa perfektua denez, ez gaitu engainatuko. Beraz, ideia sentsorialak kanpoko mundutik datozela onartu behar da, eta ilusio bat ez dela frogatuta, gauza gorpuzdunak existitzen dira. Horrela, Jainkoak ziurtatzen du ideia eratorriek kanpoko munduarekin korrespondentzia bat dutela.

Kanpoko errealitatearen mezuak Res Extensa bitartez jasotzen ditugu (hedadura, mugimendua, irudia). Pentsamendua Res Cogitans da, eta mugagabetasuna Res Infinita.

Deskargatu

PDF Word HTML