Decrolyren Pedagogia eta Hezkuntzaren Aldaketa
Decrolyren Pedagogiaren Oinarriak
Decrolyren helburua lehen hezkuntzako metodologia hobetzea zen. Gainera, bere bizitzan esperimentatu dituen gauzetan oinarritzen da, eta horrela, hezkuntzak aldaketa bat behar zuela ikusi zuen.
Hezkuntzaren helburu nagusietakoa haurren beharrak asetzea da, baina gehienetan asetzea erraza den haurretan oinarritzen da. Beraz, ezaugarri bereziak dituzten haurren heziketari eman behar zaio lehentasuna.
Decrolyren pedagogiak bi oinarri ditu:
- Naturak duen garrantzia.
- Haur bakoitzak dituen gaitasun eta trebetasunak ezagutzea.
Ezinbestekoa da haur guztien beharretara moldatzea. Horretarako, aldaketak egin behar dira eskolaren funtzionamenduan, bai programan, bai metodoan, haurren interesak kontuan hartuz.
Hezkuntzan Eragina duten Faktoreak
Haur guztiek garapen desberdina dute, eta hainbat faktorek dute eragina:
Bizitokiaren Eragina
Bizitokiaren arabera (landako edo hiriko haurrak diren), garapena desberdina da. Ikusi daiteke landako haurrek adimen praktikoagoa dutela, egoeretara azkarrago moldatzen direla eta trebeagoak direla. Hiriko haurrek, ordea, hitz egiteko gaitasun handiagoak dituzten arren, ez dietela gauzei zentzurik bilatzen. Beraz, ondorioztatu daiteke aberasgarriena haurrak landa eremuetara eramatea dela.
Ingurune Sozialaren Eragina
Ingurune sozialak ere eragin handia du, hau da, familiaren eraginak. Familiak garrantzi handia du haurren heziketan. Hala ere, gaur egun gauzak aldatuz doaz, eta eskolak gero eta paper handiagoa hartzen du haurren heziketan. Irakasleen egitekoa haurrei oinarrizko edukiak transmititzea da.
Metodoa eta Programak
Eskolak guztiontzat izan behar du, eta joko hezigarriak martxan jarri behar dira. Modu honetan, ikasleak beren arazoak konpontzeko gai izango dira, eta horrek askeagoak eta indibidualagoak izaten lagunduko die.
"Ideia Elkartuen" Programa
"Ideia Elkartuen" programak bi helburu ditu: norbere burua ezagutzea eta natura ezagutzea. Programa honek haurren interesak hartzen ditu kontuan: bere burua eta inguruan dagoena (gizartea eta natura).
Programa haurrei transmititzeko, metodoa materien zatiketan oinarritzen da:
- Behaketa
- Asoziazioa
- Adierazpena