Biologia: Mitosia, Meiosia, DNA, RNA, Mutazioak eta Proteinen Sintesia

Biologia3,07 KB

Mitosia eta Meiosia

Mitosia

  • Ugalketa asexualean gertatzen da.
  • Zelula somatikoek hartzen dute parte (zelula sexualak izan ezik, beste guztiek).
  • Zelula diploide bat zatitzean, beste bi zelula diploide sortzen dira.
  • Ondorengoak ama-zelularen klonak dira.
  • Zelula kumeen kromosoma kopurua amarenaren berdina da.
  • Helburua: ugaltzea, murrizketarik egin gabe.

Meiosia

  • Ugalketa sexualean gertatzen da.
  • Zelula sexualak ugaltzen dira (gametoak).
  • Zelula diploide bat zatitzean, kromosoma kopuru erdiko lau zelula haploide sortzen dira.
  • Zelulak beraien artean desberdinak dira.
  • Zelula kumeen kromosoma kopurua amarenaren erdia da.
  • Helburua: kromosoma murrizketa egitea.

Azido Nukleikoak: DNA eta RNA

RNA

  • Nukleoan eta zitoplasman dago.
  • Azido erribonukleikoa da.
  • Azukrea: erribosa.
  • Base nitrogenatuak: adenina (A), guanina (G), zitosina (Z) eta urazilo (U).
  • Nukleotidoen kate bakarraz osatuta dago.
  • Funtzioa: proteinen sintesia.

DNA

  • Nukleoan soilik dago.
  • Azido desoxirribonukleikoa da.
  • Azukrea: desoxirribosa.
  • Base nitrogenatuak: adenina (A), guanina (G), zitosina (Z) eta timina (T).
  • Nukleotidoen bi helizez osatuta dago.
  • Funtzioa: belaunaldiz belaunaldi heredatzen den informazioa eramatea eta zelula batek ondo funtzionatzeko behar duen informazioa garraiatzea.

Mendelen Legeak

  1. Lehenengo legea: uniformitatearen legea.
  2. Bigarren legea: lehenengo belaunaldian ezkutatutako ezaugarriak agertzea.
  3. Hirugarren legea: faktoreen independentzia (gene bakoitza bere aldetik transmititzen da).

Mutazioak

Bat-batean gertatzen diren DNAren aldaketak dira, ingurumeneko aldaketetara egokitzen eta eboluzionatzen laguntzen digutenak.

Mutazio motak

  • Genikoak: DNAren base nitrogenatuetan akats bat dagoenean gertatzen dira.
  • Kromosomikoak: espezieari dagokion kromosoma kopurua aldatzen denean gertatzen dira.

Mutazioen jatorria

DNAk bere burua bikoiztean akatsen bat izatea.

Mutazioen herentzia

Mutazioa ugalketa zeluletan gertatzen denean heredatzen da.

Agente mutagenoak

Mutazioak eragiten dituzten substantziak dira.

Mutazioak eragiten dituzten agenteak

  • Fisikoak: X izpiak eta substantzia erreaktiboak.
  • Kimikoak: agente kimikoek sortutakoak, hala nola tabakoa eta amiantoa.

Proteinen Sintesia

  1. Lehenengo prozesua: transkripzioa (nukleoan gertatzen da). Informazioa DNAtik RNAra pasatzen da. Horretarako, RNA mezularia sortu behar da, DNAren erditik pasatzen den entzima baten bitartez.
  2. Bigarren prozesua: itzulpena (erribosometan gertatzen da). RNA garraiatzaileak (zitoplasman dagoenak) RNA mezulariak dakarren informazioa irakurtzen du hirunaka (hirukote bakoitzari aminoazido bat dagokio). Aminoazidoa hartu eta erribosometara eramaten du. Aminoazido asko elkartzean, proteina bat sortzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML