Beroketa: Kirol Ekintzaren Aurkezpena

Kirola eta gorputz hezkuntza2,18 KB

Beroketa edozein kirol edo ekintza fisiko hasi aurretik egiten diren prestakuntza ariketak dira. Zertarako egiten da? Beroketaren bidez lesioak izateko arriskua gutxitu eta errendimentua hobetu egiten da.

Zer lortzen dugu beroketaren bidez?

  • Giharren eta artikulazioen tenperatura igotzen da, hauen kontrakzio eta luzapen mugimenduak erraztuz.
  • Arnasketa eta bihotz taupaden erritmoa handitzen da; honela odol gehiago iristen da giharretara.
  • Nerbio eta giharren arteko koordinazioa hobetzen da. Honela, giharrek nerbioek bidalitako aginduak azkarrago jasotzen dituzte.
  • Egingo ditugun ariketak mentalki prestatzen laguntzen gaitu. Kontzentrazioa eta motibazioa handituz eta antsietatea eta buruko tentsioak motelduz.

Beroketaren printzipioak:

  • Beroketa modu lasai batean egin behar da, nekea sortu gabe. Lasai hasi eta modu progresiboan intentzitatea handituz.
  • Beroketaren iraupena ez da finkoa. Kirol bakoitzak eta kirolari bakoitzak denbora desberdina eskainiko dio beroketari. Honela, goi mailako kirolari batek ordu bateko beroketa egiten duen bitartean, guk gure klasetan nahikoa izango dugu 10 minuturekin.
  • Beroketan saihatuko gara gorputzeko gihar gehienak lantzea.
  • Beroketa eta praktikaren arteko denbora tartea txikia izango da, gorputza hoztu ez dadin.
  • Generalean, ariketa ezagunak erabiltzen saiatuko gara.

Beroketaren atalak:

  1. Beroketa orokorra: izaera orokorra du, hau da, ez du saioan edo lehiaketan egingo dugunarekin lotura zuzenik eta helburu nagusia gihar multzo nagusiak aktibatzea da.
    1. Korrika saioa gorputzaren tenperatura igotzeko.
    2. Mugikortasun eta malgutasun ariketak (mugikortasun eta malgutasun ariketen bidez gorputz osoko artikulazioak berotzen ahaleginduko gara. Komenigarria da ariketa hauek modu ordenatu batean egitea.
    3. Intentsitate handitze ariketak: kirol praktikan izango dugun intentzitatera hurbiltzen ahaleginduko gara. Honetarako, jolasak, saltoak, erritmo aldaketak, indarra... egin ditzakegu bihotz taupadak progresiboki handitzeko.
  2. Beroketa espezifikoa: egingo dugun kirolarekin lotuta, errazenetik zailenera beti ere.

Deskargatu

PDF Word HTML