Barruko Migrazioak: Historia eta Ondorioak

Geografia2,58 KB

Barruko Migrazioak

Biztanleen mugimenduak dira herrialdeko mugen artean.

Mota honetako migrazioak 1975 inguruko ekonomia krisian garatu ziren. Migrazioaren motibazio nagusia lana izan zen. Fluxuak norabide bakarrekoak izan ziren emigrazio- eta inmigrazio-inguruetan. Emigranteen profila prestakuntza-maila txikiko pertsona gazteak ziren.

Barruko Migrazio Mota Tradizionalak

Bi tipologia:

  1. Urtaroko eta aldi baterako migrazioen loraldia: XIX. mendeko azken herenaren eta 1960ko hamarkadaren artean izan zen, eta itzultzeko askoz egiten zen. Beste landa-inguru batzuetara egindako urtaroko desplazamenduak ziren, landa gutxi mekanizatuta zegoen aldian nekazaritza-eginkizunak egiteko.
  2. Nekazaritza-Exodoa: 1900 eta 1975 urteen bitartean garatu zen. Landa eta hiri-inguruen arteko migrazioa da, eta izaera iraunkorra edo iraupen luzekoa izaten du. Arrazoi naguzia lana eta diru-sarrera handiagoak lortzea zen, eta era berean askatasun pertsonal handiagoa lortu nahi zen.

Lau Etapa Bereiz daitezke:

  • XX mendearen lehen herenean: Nekazari-exodoak bolumen moderatua izan zuen. Landan beso gehiegi zegoen filoxeraren krisiagatik, eta nekazariek industria-gune nagusietara jo zuten lanpostuak zeudelako.
  • Gerra Zibilaren eta Gerraostean: Nekazari-exodoak geldialdia izan zuen. Hiriek hornikuntza-arazo handiak izan zituzten.
  • 1950 eta 1975 bitartean: Nekazaritza-exodoak gehiengo bolumena lortu zuen. Hiriek hornikuntza-arazo handiak izan zituzten industriako lan eskaintza murriztu zelako.
  • 1975 aurrera: Nekazari-exodoak behera egin zuen. Krisiarekin, inmigrazio-inguru industrializatu zaharrek erakargarritasuna galdu zuten. Gaur egun, nekazari-exodoaren balioak oso txikiak dira. Emigranteak nekazaritza-inguru bakartu eta deprimituak dira.

Barruko Migrazio Tradizionalen Ondorioak

Landa ezodoak eragin ugaria izan zuen:

  • Alderdi demografikoan: Biztanleriaren banaketan dauden desoreken arduradunak dira: barrualdea hustea eta dentsitate handiak periferian.
  • Alderdi ekonomikoan: Landa-inguruetan, hasieran, migrazioei esker biztanleriaren baliabideak handiagotu egin ziren. Hirietan, inmigrazio masiboak pilaketa-desekonomikoak eragin zituen.
  • Gizarte alderdian: Asimilazio-arasoak gertatu ziren.
  • Ingurumenari dagokionez: Emigranteen sorlekuetan ekosistema tradizionalak bertan bera geratu ziren, batez ere mendian.

Deskargatu

PDF Word HTML