Baliabide Beharren Kalkulua eta Ekoizpen Funtzioaren Kontrola

Ekonomia2,76 KB

Baliabide Beharren Kalkulua

Planifikazioaren Beharra

  • Plangintza: etorkizunerako egitasmoak edo planak egitea

MRP II. Ziklo Itxiaren Sistema

  • Ekoizpen plangintza eta kudeaketa enpresa, kudeaketa barnean kokatzeko.
  • Bi metodo: ahalmen mugatua eta mugatu gabea.
  • Makinaren Erabilpen Tasa Maximoa: ekoizpen ahalmena markatzen du. Kalkulatzeko mantenu eragiketak, lan ordutegiak… kontuan hartu.
  • Makinaren Erabilpen Tasa: ekoizpenaren araberakoa izango da, horretarako gure beharrak kontuan eduki behar dira.
  • Ahalmen Premiak: lantokiaren prestakuntza denbora (TP), eragiketarako denbora. Egikaritze denbora (Te), prozesatu behar den unitate bakoitzeko denbora. T = (Tp/L) + Te

Begizta Itxiko Sistema

  • Eman Behar Diren Pausuak: ekoizpen egitasmoaren ahalmenen doikuntza maila egiaztatzea. MRP II-rekin epe baterako ahalmenak kalkulatu eta benetakoekin alderatu. Informazio hori zuzendaritzara itzuli. Bidezko irtenbideak bilatu.

Ekoizpen Funtzioaren Kontrola

Aktibitateak

  • Plangintza: helburua aurreikusi eta etorkizunerako egitasmoa egitea da.
  • Programazioa: ekoizpen ahalmenekin ekoiztea aurreikusi duguna ekoizpen sisteman txertatzea.
  • Prestakuntza: fabrikaziorako prest egon daitezen material, instalazio… prestatzea.
  • Abiaraztea: aginduak ematea eta dena prestatzea.
  • Jarraipena: egiten ari denaren jarraipen eta kontrola egitea.
  • Bulkada-Zuzenketa:

Eskaera Motak

  • Eskaera Independentea: behe mailako erreferentzien beharrak ez dira goi mailakoen bitartez kalkulatzen.
  • Menpeko Eskaera: erreferentziako beharrak kalkulatzean produktuaren eskaera kontuan hartzen da.

Beharrizan eta Izakin Kontzeptuak

  • Beharrizan Gordinak: zenbat unitate eskatzen ditugun.
  • Programatutako Harrerak: aurrez egindako eskaerengatik esperotako produktu kopurua.
  • Izakin Maila: epe bukaeran biltegian dagoena.
  • Beharrizan Garbiak: soberatutakoa eta espero dena kontuan izanda, betebehar gordinak betebehar garbi bihurtzen dira.
  • Proiektatutako Harrerak: betebehar garbiak baino gehiago eskatzean gertatzen da.
  • Abiarazteak: noiz egiten diren eskaerak.

Irabazi Nagusiak

  • Inbentarioen murrizketa.
  • Hornitze edo zerbitzu epeak betetzeagatik bezeroentzako zerbitzu hobeak.

Ezaugarriak

  • Produktuak amaituta egon behar duen datatik abiatzea eta aurreko premiak kalkulatuz joatea.
  • Baliabideen ahalmena muga ez izatea.

Deskargatu

PDF Word HTML