Arrazionalismoa vs. Enpirismoa: Ezagutzaren Bideak

Filosofia eta etika3,27 KB

Arrazionalismoa eta Enpirismoa bi korronte nagusi dira ezagutzaren jatorria eta mugak aztertzeko.

Arrazionalismoaren Oinarriak

Lehenik eta behin, esan behar da Descartesek arrazionaltasuna defendatzen duela, zoriontasunaren bila baitabil, eta bere ustez zoriontasuna da errealitatean nola jokatu behar den jakitea. Errealitatean nola jokatu behar den jakiteko, errealitatea nolakoa den jakin behar dugu. Matematikoa zenez, nahi zuen matematika beste adar guztietara estrapolatu.

Bai arrazionalismoak bai enpirismoak ezagutzaren alde bilatzen dute. Arrazionalismoari begira, garrantzia gehienbat arrazoian datza. Arrazoian oinarritutako ezagutza objektiboa eta unibertsala da, erabateko ziurtasuna eskainiko duena. Adibidez, matematika bezalako zientzia zehatzen bidez oinarritzen da arrazionalismoa.

Arrazionalismoan, dedukzioaren bidez, lege unibertsalen bitartez errealitatearen kasu guztiei erantzun bat ematea bilatzen da. Arrazionalismoak esperientzia gutxiesten du ezagutza lortzeari begira.

Enpirismoaren Ikuspegia

Enpirismoak, aldiz, zalantzan jartzen du metafisika zientziatzat hartzea. Enpirismoan, arrazoiak arrazionalismoan duen pisua galtzen du, eta metodologia zehatz baten bidez lorturiko jakintza bilatzen da. Horretarako, indukzioa darabil gehienbat.

  • Indukzioa: Kasu partikularretatik abiatuta, lege unibertsaletara iristea bilatzen du.
  • Esperientzia ezinbestekoa da indukzioa gauzatzeko.
  • Esperientzia horren baitan ezagutzen dena fenomenoa da, baina ez du erabateko unibertsaltasuna lortzeko balio.

Nire Iritzia: Dedukzioaren Nagusitasuna

Nire ustez, arrazionalismoa jakintza lortzeko bide egokiagoa da. Zergatik? Dedukzioaren bitartez, errealitatea guztiz ezagutzera iritsi baikintezke, inolako salbuespenik utzi gabe.

Adibidez, grabitatearen lege unibertsalean oinarrituta, masa duen edozein gorputzek elkar erakartzen dute. Hortaz, baloi bat edo kotxe bat leihotik botako banu, biak lurrera iritsiko lirateke, salbuespenik gabe.

Aldiz, indukzioan, erabateko ezagutza lortzeko kasu guztiak aztertu beharko genituzke. Eta hori ia ezinezkoa denez, beti dago aukera salbuespen bat ikusi ez izana. Adibidez, 1000 txori beltz ikusten ditugu; hortik ondoriozta daiteke guztiak beltzak direnik? Beti egon daiteke salbuespen bat, beraz, metodo hau ez da %100 fidagarria.

Metodo Cartesiarraren Helburua

Metodo cartesiarraren helburua matematikan bezala, hau da, erabat egiazko eta zalantzarik gabeko ideia baten bila aritzea da. Descartesentzat, metodoa onena da eta edozein ezagutzarako baliagarria izango litzatekeen metodoa dela ondorioztatzen du. Bere ustez denok arrazoi komun bat dugu eta metodo horrekin lor daitezke.

Kontraargudioak

Metodo horren aurka hainbat kontraargudio daude. Enpiristen usteetan, egia ezagutzeko eta iristeko modu bakarra esperientziarena da. Arrazoimena eta zientziaren bideko ibilbidean ez dute sinisten enpiristek. Matematika eta fisika ez dute baliogarritasunik egiarentzat beraien ustez; esperientziatik abiatuz lortzen da egia ezagutzea.

Ondorioa

Nire ustez, metodo cartesiarraren alde/kontra...

Deskargatu

PDF Word HTML