Arimaren, Eboluzioaren eta Bizitzaren Ikuspegiak

Filosofia eta etika2,6 KB

1. Monismoaren alde nago. Aristotelesek zioen arima gorputz batek bizia izatea posible egiten duen materia antolaera zela, eta ezinezkoa zela pertsona batek arima haren gorputza baino lehen existitzea edo gorputz batetik bestera igaro ahal izatea. Zenbait atomistek zioten mundua denbora guztia gorputza eta arima barne atomoz eta hutsez osatuta zeudela. Beraz, gorputza eta arima ez zirela izatez desberdinak, eta hiltzen garenean arimak ezin zezakeela existitzen jarraitu, norberaren arima konfigurazio atomikoa desegiten delako. Badago jendea esaten duena gu hiltzen garenean arima gorputzetik atera eta beste izaki bizidun batean sartzen dela. Nik uste dut gu hiltzerakoan arima ere desagertu egiten dela, norberak bere arima duelako.


Darwinen Eboluzio Teoria

Niri Darwinen teoria iruditzen zait interesgarriena, zeren eta uste dudalako eboluzioaren teoriak gizakiari buruzko ikuspegia asko aldatu zuela. Teoria honen ideia nagusiak espezieak transformazio jarraituen ondorioz sortzen direla; bizirik irauteko borrokan eraginkorrenak eta gaitasun handieneko banakoak irauten dutela, hau da, ingurumenera ondoen moldatuta daudenak; eta azkenik, gizakia antzinako primateen ondorengoa dela. Izan ere, gizakia gainerako animaliak bezala lehenagoko espezie desagertuetatik dator eboluzioaren bidez.

Sartreren Askatasunaren Ikuspegia

Sartreren ideiak esaten du gizakia aske dela eta bere ekintzen erantzule bakarra dela. Izan ere, norbanakoa joaten da bere burua zehazten, bizitzan aurrera egin ahala, nola bizi eta nola jokatu erabakitzen duen neurrian. Niretzat ideia hau egia da, uste dudalako norberak eraikitzen duela bere identitatea, bere bizitzan hartzen dituen erabakien ondorioz, nahiz eta batzuetan erabakiak egokiak ez izan. Norbanako bakoitzak aukeratzen du bere bizia, erabaki zuzenak nahiz okerrak hartuta.

Teismoa eta Ateismoa

Ni kristaua naiz eta nire ikuspegia teismoarekin bat dator. Betidanik esan izan digute eta uste izan dut Jainkoa dela unibertsoaren sortzailea edo kreatzailea. Jainkoak gertatzen diren gauza guztietan esku hartzen du, nahiz gauza ona edo txarra izan. Jainkoa beti laguntzen duen absolutu bat bezala azaltzen da eta beti barkatzeko prest dagoen norbait dela badakigu.

Ateismoa iruditzen zait gizakien dagoen ikuspegia ukatu egiten duelako Jainkoaren existentzia, eta niri erakutsi didaten guztia ez dutelako sinisten edo ukatu egiten dutelako. Jainko batean ez badute sinisten, zaila egiten zait nondik sortuak garenaren galdera egitean zer arrazoi emango luketen, beraien ustez Jainkoa ez dagoelako.

Deskargatu

PDF Word HTML