Antzinako Erregimena, Ilustrazioa eta Industria Iraultza

Historia3,59 KB

Antzinako Erregimena eta Gizarte Estamentala

Estamentuzko gizartea
Antzinako Erregimenaren gizarte-antolaketa modu bereizgarria zen.
Pribilegioa
Pribilegioei esker, nobleziak eta kleroak, gizarteko gainerako kideek ez bezala, zenbait onura izan zitzaketen.
Iraupeneko ekonomia
XVIII. mendean, biztanle gehienak nekazaritzan jarduten zuten.
Maiorazkoa
Ondare osoa jaunaren seme zaharrenak jasotzea oinordetzan.
Jaun-erregimena
Lurrik gabeko nekazariak jaun-erregimenaren mende zeuden; hau da, jaunaren lurrak lantzen zituzten lur zati baten truke.
Esku mortuak
Kleroaren lurren zati bat, saldu ezin zitekeena, monarkaren babespean zegoelako.

Ilustrazioa eta Pentsamendu Liberal Berria

Botereen banaketa (Montesquieu)
Hiru botere nagusi zeudela defendatzen zuen, eta pertsona edo erakunde bakar batek ez zituela denak izan behar.
Subiranotasun nazionala (Rousseau)
Boterea herriarena dela esaten zuen, baina itun bat egin behar zen estatuarekin. Itun horren bidez, herritarrek baimena ematen zioten estatuari herritarren izenean boterea erabiltzeko.
Liberalismo ekonomikoa (Adam Smith)
Ekonomia-jardueran ekonomia-askatasunaren printzipioa nagusi izatea nahi zuten liberalek.

Ilustrazioaren Oinarriak eta Ekarpenak

  • Ilustrazioaren hiru printzipio nagusiak:
    • Gizartea arrazoimena aplikatuz azter zitekeen. Arrazoimena aplikatzeak gizadiaren aurrerapen etengabea eragingo zuen.
    • Pertsonak eskubide naturalak dituztela defendatzen zuten, esaterako, gizabanakoen askatasuna eta jabetzak izateko eskubidea.
    • Tolerantziak giza bizikidetzaren oinarria izan behar zuela esaten zen.
  • Zeintzuk ziren gizartean egin nahi zituzten aldaketak? Gizarte eta lege berdintasuneko sistema aldarrikatzen zuten.
  • Azaldu zure hitzekin despotismo ilustratua. Gauzak herriarentzat egitea, baina herriaren parte-hartzerik gabe.
  • Zer zen Entziklopedia eta nork zuzendu zuen? Bere garaiko jakintza osoa batzen zuen liburua. Diderot eta D’Alembert-ek zuzendu zuten Entziklopedia.

Industria Iraultza eta Eraldaketa Ekonomikoak

  1. 1. Azal ezazu zer den iraultza demografikoa:

    Heriotza-tasa jaitsi eta jaiotza-tasa altu mantendu zenez, Europako biztanleria azkar hasi zen hazten. Horren ondorioz sortu zen iraultza demografikoa.

  2. 2. Zeintzuk izan ziren ekonomia-aldaketak lehen sektorean?

    Nekazaritza-teknikak hobetu ziren, abeltzaintza eraldatu zen eta nekazaritza-egiturak aldatu ziren.

  3. 3. Azal ezazu: Ekonomia-hazkundea ekimen pribatuek eragiten zutela zioen liberalismoa.

    Pertsonak izan behar zuten enpresak sortzeko eta etekinak lortzeko askatasuna. Gero eta produktu hobeak eta merkeagoak ekoizteko, enpresariek etengabe behar zituzten teknologia-berrikuntzak.

  4. 4. XVIII. Mendearen amaieratik lantegiak sortzen hasi ziren. Zein zen lantegien energia-iturri berria? Zeintzuk izan ziren fabriken sorreraren ondorioak?

    Lurruna zen lantegietako energia-iturri berria. Produktibitatea gora egin zuen eta produktuen prezioak jaitsi egin ziren.

  5. 5. Zergatik gertatu zen Industria Iraultza Britainia Handian?

    Herrialde horrek aldeko baldintzak zituelako ekonomia-hazkunderako.

Deskargatu

PDF Word HTML