Antropologia, Eboluzioa eta Kultur Aniztasunaren Oinarriak

Filosofia eta etika2,95 KB

1. Zer da Antropologia? Motak eta ardurak

Gizakia aztertzen duen zientzia da, eboluzioa edo gizartea, adibidez, aztertuz. Bi mota nagusi daude:

  • Filosofikoa: Gizakia zerbait garrantzitsu moduan jartzen du, eta batez ere gizarte zientziak aztertzen ditu.
  • Zientifikoa: Zientifikoen barruan bi mota daude:
    1. Biologikoa: Eboluzioa.
    2. Kulturala: Kultura ezberdinak.

2. Gizakiaren bi alderdiak eta prozesuak

Gizakiak bi alderdi ditu: alde batetik, biologikoa (naturala delako) eta bestetik, kulturala (kultura da).

Gaur egun ezagutzen dugun bezala izateko, bi prozesu gertatu dira:

  1. Hominizazioa: Pongidoetatik Homo sapiens sapiens-era gertatu den prozesu biologikoa da.
  2. Humanizazioa: Homo sapiens sapiens agertu zenetik gaur arte egon diren aldaketa kultural guztiak.

3. Fixismoaren ideia nagusia

Fixismoaren arabera, izaki bizidunak ez dira aldatzen. Hau da, bizidun guztiak orain diren bezala sortu ziren, eta ez dute eboluzionatu.

4. Darwinismoaren ideia garrantzitsuenak

  • Bizidun espezieak transformazioen ondorioz sortzen dira (eboluzioa).
  • Izaki bizidunak kanpo eraginen eraginez aldatzen dira, bizirauteko; horri hautespen naturala deritzo.

5. Nor izan zen Mendel? Zer egin zuen?

Zientzialari naturalista bat izan zen. Heredagarritasuna belaunaldiz belaunaldi nola transmititzen zen aztertu zuen.

Bere ikerketekin, herentzia biologikoa bazegoela frogatu zuen.

6. Zer da Teoria Sintetikoa?

Hautespen naturala eta mutazioaren teoriaren batasunaren ondorioz sortutako teoria da.

Datu interesgarri bat da egunero berritzen dela.

7. Zer da Kultur Aniztasuna?

Kultura ezberdinen elkarbizitza edo bateraketa da kultur aniztasuna.

8. Kultur Aniztasunaren aurreko jarrerak

  • Etnozentrismoa: Norberaren kultura edo erlijioa dela egokia den bakarra pentsatzea.
  • Arrazakeria: Arraza ezberdinak direla eta jendea mespretxatzea eta baztertzea.
  • Xenofobia: Zure kultura edo nazionalitatearekiko ezberdina den edonori mespretxuzko jarrera izatea.
  • Erlatibismo Kulturala: Bi kultura ezberdin ezin direla konparatu edo epaitu, bakoitza bere testuinguruan ulertu behar delako.
  • Unibertsaltasuna: Kultura bakar bat egotea defendatzen du, guztiok balio berdinak izateko.
  • Interkulturalismoa: Kultura ezberdinak elkarrekin bizitzea eta elkarri eragitea onuragarria dela defendatzen du.

9. Platonen ideia nagusia gizakiarekiko

Platonek zioen gizakiak arima hilezkorra eta naturaz gaindikoa zuela (jainkoaren alderdi bat, hau da, alderdi ona). Aldiz, gorputza hilkorra zenez, alderdi txarra zen.

Deskargatu

PDF Word HTML