Aintzinako Filosofia: Sofistak, Sokrates eta Platon
AINTZINAKO FILOSOFIA SOFISTAK
Sofistak atzerritik etorritako eta batzarretan hitz egiteko eskubiderik ez zuten pertsona intelektualak ziren. Hauek hiritarrei hezkuntza eskaintzen zieten eta elkarrizketa teknikak (erretorika, hitz egitearen artea) saltzen zizkieten. Besteak konbentzitzen irakasten zieten, hitz egiteko modu berezien bitartez, eta geroago bozkatzeko orduan besteak beraien nahietara konbentzitzeko.
Familia aberatseko seme-alabei bakarrik erakusten zieten, hauek bakarrik ordaindu zezaketelako. Eszeptizismo epistemologikoa aldarrikatzen zuten, hau da, ez dago egia edo ongi absoluturik, eta gainera, existitzen balitz ere, ezingo genuke ezagutu. Hau da, benetako ezagutza ezinezkoa da eta ezin da inola ere lortu. Honekin lotuta, erlatibismo morala aldarrikatzen zuten: beren ustez, objektu, gertakari eta egoera guztiak aldi baterakoak dira, eta ondorioz ez dago egia absoluturik, existitzen den oro erlatiboa baita. Horretaz gain, legeen konbentzionaltasuna ere babesten zuten, beraientzat ez baitzeuden lege egoki edo okerrik; hau da, ez dago on edo txarrik, gizakiak egiten ditu legeak eta gertakariak on edo txar.
Sofistak beraien artean ez dute pentsamendu homogeneoa. Hau da, ez dute guztiek berdin pentsatzen, baina badituzte hainbat puntu amankomunean.
Sofistak demokraziaren aldekoak ziren.
EPIGRAFE TEORIKOA
Eszeptizismo epistemologikoa: ezagutzaren teoria da, ezagutza nola gertatzen den aztertzen duena. Eszeptikoa izatea zalantzan egotea da.
Erlatibismo morala: ongia eta gaizkia aldakorrak dira. Morala: ongiaren eta gaizkiaren arteko diferentzia. Beraien ustez ezinezkoa da ongi edo gaizki unibertsala izatea. "Gizakia da gauza guztien neurria". Bakoitzaren ikuspuntua desberdina da, eta ongiaren eta gaizkiaren neurriak guk neurtzen ditugu.
Legeen konbentzionaltasuna: Ez badakigu ziur zer dagoen gaizki eta zer ondo, nola jakingo dugu zein lege jarri? Konbentzioa adostasuna da. Adostutako legeak bete beharko dira. Ez dago ongi unibertsalik.
SOKRATES
Antierlatibismo morala, definizio unibertsalak, maieutika eta intelektualismo morala.
Sokrates sofisten pentsamenduaren kontra zegoen. Beraz, sofisten kontrakoa dela esan genezake. Izan ere, proposatutako erlatibismoaren kontra zegoen. Sokratesek antierlatibismo morala proposatu zuen, guztientzat baliagarria den araua edo ongia. Sofisten pentsaerari kontra egiteko, Sokratesek elkarrizketa bidezko argudiaketa eta definizio unibertsalak proposatu zituen. Filosofoak ironia eta maieutika erabiltzen zituen egia lortzeko: ironiaren bidez, hau da, ezjakinaren itxura eginez, solaskidea zalantzan jarri eta gezurraren aitorpena lortzen zuen (horri aporia deitzen zaio), erantzun desegokiak baztertuz. Maieutikaren bitartez, Sokratesek geure barnean dauden ezagutzak kanpora ateratzen laguntzen digu; izan ere, bere ustetan, ezagutza geure barneko edukiak kanporatzean datza. Intelektualismo morala: ongia ezagutzen dutenek ondo jokatuko dute. Bestela esanda, gaizki jokatzen dutenek ezjakintasunagatik egingo dute.
Sokratesen epigrafea:
Antierlatibismo morala, definizio unibertsala, maieutika eta intelektualismo morala.
Ongia eta gaizkia unibertsalak dira. Beraz, Sokratesen ustetan existitzen dira eta ezagutu daitezke.
Definizio unibertsala: Sokratesen ustez, badago iristerik definizio unibertsaletara. Munduaren inguruko azalpen bat, denontzat balio duena. Azalpen ziurra, alegia.
PLATON
Grezia ez zen lurralde homogeneoa (errege bat zuen lurraldea). Hala ere, hizkuntza, kultura, ospakizunak eta ohiturak berak zituzten. Grezia polis ezberdinetan zatituta zegoen. Polisa lurralde bat zen, hiriburu gisa metropoli bat zuena. Atenasek Atika (beste lurralde handiago bat) kontrolatzen zuen.
Atenas demokrazia bat zen. Libre ziren, bertakoak eta adin nagusiko gizonek bakarrik hartzen zuten parte politikan; gainontzekoek (emakumeek, adin txikikoek eta atzerritarrek) ez.
Aristokrazian, noblea ez bazara ezin duzu politikan parte hartu. Onenek bakarrik gobernatu behar dute, eta onenak, kasu honetan, nobleak izango lirateke. Aristokrazia Esparta hirian dago.
Platonen ustez, mundu guztiak izan behar zuen eskubidea hezkuntzan parte hartzeko, emakumeek eta gizonek berdin. Gauza sinpleetatik hasi eta onenak hurrengo mailara pasatzen ziren. Pasatzen ez zirenak artisau bihurtzen ziren. Hurrengo mailan onenak pasatzen ziren, eta pasatzen zirenak soldadu bihurtzen ziren. Azkenengo maila ongiaren ezagutza da, dialektika hain zuzen ere. Azkenengo mailara iristen zirenak filosofo eta agintari bihurtzen ziren. Helburua: armonia osatzea hiri osoan (polis osoan). Horrela, hau lortzen duen hiria hiri justu bat izango da.
Ideien teoria
Ideien teoria Platonen filosofiaren ardatza da. Platonek bi mundu desberdinen existentzia azaltzen du:
Mundu fisikoa: Haitzuloaren alegoriako kobazulo barnea dela esan genezake. Platonek dioenez, bertan irudi eta objektuak daude, eta hauek ez-perfektuak, aldakorrak eta ugariak dira.
Ideien mundua: kobazulotik kanpo dagoena da. Bertan ideiak daudela dio filosofoak, eta hauek perfektuak, aldaezinak, betierekoak eta bakarrak dira.
Ezagutzaren teoria: zientzia eta iritzia. Dialektika.
Bi mundu bereizten dituenez, bi ezagutza maila bereizten ditu:
Doxa edo iritzia. Doxa, mundu sentikorrekoa denez, bigarren mailako ezagutza da, zentzumenek eskuratutako informazioan oinarritzen dena; jaio eta hil egiten denari ezartzen zaion jakintza. Doxaren barruan, suposizioa (zentzumenez antzemandako objektuari lotzen zaion ezagutza) eta ilusioa (objektu sentigarrien itxurei dagokien ezagutza) maila bereizten dira.
Episteme edo zientzia.
Dialektika: arrazoimenaren bidez ideia gorena ezagutzea, hau da, ongia.
Ongiaren ideia
Hiru ikuspuntutatik aztertu daiteke. Ontologiatik begiratuta, ongiaren ideia existitzen diren izakien artean maila gorena duena da. Mundua bitan zatituta dago: perfektua eta ez perfektua. Epistemologiatik aztertuz, ongiaren ideia ezagutzen den azkenengo gauza da, eta mundua kontrolatuko du. Dialektikaren bitartez bakarrik ezagut daiteke ongia, hau da, arrazoimena erabiliz. Ezagutza maila inperfektuetatik hasten baita, zentzumenetatik abiatuz eta objektuen itxuratik, objektuek, objektu matematikoek eta gainontzeko ideiek ezagutu ondoren bakarrik ezagutuko baita ongia. Antropologikoki eta politikoki begiratuta, ongia ezagutzen duenak ongia egingo du halabeharrez, eta, hortaz, ez du bere interes propiorako erabiliko (intelektualismo morala). Platonen ustetan gobernariak filosofoak izan behar dira. Hala ere, nahiz eta arrazoimenak ongiaren ezagutza ahalbidetu, arima alde arrazionalarekin gidatuta dutenek bakarrik ezagutu ahal izango dute. Gorputza eta arima: arrazoimenaren bitartez arimak ongiaren ideia ezagutzen du, eta ongia ezagutuz gero ezin duzu gaizki jokatu. Ezjakinek bakarrik jokatuko dute oker, ongia ezagutzen ez dutelako.
Dualismo antropologikoa: gorputza eta arima
Platonek dualismoa aldarrikatzen du, eta hau ulertzeko ezinbestekoa da arimaren teoria kontuan hartzea. Gizakiak izateko bi modu ditu:
Gorputza: inperfektua da, aldatzen delako eta betirako ez delako.
Arima: betirakoa da eta ez da aldatzen. Perfektua da.
Arimaren teoria
Arimak 3 alde ditu:
Arrazionala: ezagutza emango digu, eta honekin batera zuhurtasuna lortzea.
Oldarkorra: sentimenduak jasotzen ditu (haserrea, ausardia, oldarkeria). Honen bertutea: sendotasuna.
Irritsua: sabelean kokatzen da sentsazio hau. Sexu bulkadak, gosea, nagitasuna... sentitzen ditu. Honen bertutea: neurtasuna.
Platonen ustez, perfektuena ARRAZIONALA da.
Bertutea eta hiri ideala
Artisauak: hiriak behar duen guztia produzitu behar dute. Soldaduek, aldiz, arima oldarkorra dute; hau da, ez dute zuhurtasunez jokatu behar, agindutakoa bakarrik bete behar dute.
Haitzuloaren mitoa
Platonek bere mitoan haitzulo leizetsu bat deskribatzen du; bertan jaiotzetik katez lotuta dauden gizaki batzuk daude, ihes egin ezinik, eta soilik ondoko horma ikus dezakete. Hauen atzean korridore bat dago, bertan su bat dago, eta azkenean haitzuloaren irteera, naturara ematen duena. Korridoretik hainbat pertsona ibiltzen dira, eta hauen itzalak, suari esker, presoek ikusten duten horman islatzen dira.
Mito honetan, gizakia presoekin identifikatua izango litzateke. Pertsonen itzalak eta proiektatzen diren gauzak irudiak dira; hau da, zentzumenen bidez antzematen duguna eta erreala dela uste duguna (mundu sentikorra). Izadia, haitzuloaren kanpoan dagoena eta presoek ikusi ezin dutena, ideien mundua izango litzateke, eta hauen artean, ideia gorena, Ongiaren Ideia, eguzkia. Presoetako batek loturak askatzea eta haitzulotik ateratzea lortzen du, mundu erreala ezagutuz. Askatutako preso honen betebeharra besteak mundu errealera gidatzea izango da: filosofoaren sinboloa.