Agustinen Bi Hiriak: Historia eta Gatazka

Filosofia eta etika2,71 KB

Bi Hiriak: Lurreko Hiria eta Jainkoaren Hiria

Grekoen ikuspegi ziklikoari aurka eginez, Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua sortu zuen, historia beste modu batean ulertzeko. Gertaera historiko bakoitzaren arrazoia historiaren helburuaren arabera ulertu behar da. Agustinek Jainkoaren hiria idazlanean azaltzen du historiaren filosofia; obra hau Erromaren gainbeheraren zergatiak argitzeko asmoarekin idatzi zuen.

Harrapakeriak larrimina areagotu zuen, eta ondoren, jakina, gogoeta egin zen gertatutakoaz. Kristauek aldarrikatutako biolentziarik ezaren praktikaren arau, Erroma soldadu gabe gelditu zen, eta bere burua babesteko gai ez zenez, barbaroek suntsitu egin zutela aurpegiratu zieten.

Hiponako pentsalariak Jainkoaren hiria idazlana jentilen erasoei aurre egiteko idatzi zuen; Eliza kristaua babesteko, erromatar askok Inperioaren gainbehera leporatzen ziotelako Elizari. Beraz, Jainkoaren hirian ez dugu historiaren filosofia bakarrik ikusi behar. Zehatz esateko, historiaren eklesiologia bat da.

Historia honetan, Erromatar Inperioaren gainbehera borroka epiko horren une bat izan zen. Existitu eta desagertu den inperio bat gehiago besterik ez zen izan. Erromari geratzen zitzaion itxaropen bakarra kristautasuna zen.

Agustin izan zen historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria.

Bi Hirien Arteko Borroka

Jainkoaren hiria idazlanean, Erdi Aroko ideietan eragin handia izan zuen historiaren filosofia bikaina lantzen da, bereziki, kristaua. Jentilen aurrean, kristauen apologia gisa aurkezten da.

Agustinen historia unibertsalaren filosofia honetan, gizadiaren kronika bi hiriren arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren, Jainkoaren eta munduaren, argiaren eta ilunpeen hirien artekoa, alegia.

Munduko gizakiak bi taldetan banatzen ditu Agustinek. Alde batetik, Jainkoa mespretxatuz, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak. Lehenengoak lurreko hiritarrak dira. Bigarrenak, zeruko, jainkoaren hiritarrak dira. Azken hauek munduko balioak Jainkoarengana heltzeko bitarteko bezala erabiltzen dituzte, eta lehenengoek, berriz, munduko errealitateak helburu bihurtzen dituzte.

Historia, bada, bi maitasunen arteko gatazka da: Jainkoarenganako maitasuna eta norberarenganakoa. Azken eguneko epaiketa arte, bi hiriak, Jainkoarena eta Deabruarena, nahasita daude, eta bereiztezinak dira.

Bukatzeko, San Agustinen iritziz, fedea eta arrazoia, politika eta erlijioa hertsiki lotuta daudela, eta, ondorioz, eztabaidaezinezko auzia dela.

Deskargatu

PDF Word HTML