1978ko Espainiako Konstituzioaren Analisia: Trantsiziotik Demokraziara
1978ko Espainiako Konstituzioaren Analisia
Sarrera
Testu hau lehen mailako testu historikoa da, garai hartakoa delako, nahiz eta gaur egun konstituzio hau mantendu. Testu juridikoa da, konstituzioa Espainiako lege gorena delako. Egileak Trantsizioko Gorteetako 7 alderdiek sortutako batzorde bat izan ziren. Testu publikoa da, Espainiar guztiei zuzenduta dagoelako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta dago.
Franco hil ondoren, Erreforma Politikorako Legea onartu eta hauteskunde demokratikoak egin zituzten, eta Gorte hauek konstituzioa egiteko erabakia hartu zuten. Helburua frankismotik ateratzea eta demokrazia ezartzea zen.
Konstituzioaren Analisia
Goian agertzen den testua Espainian 1978an egindako konstituzioa da, gaur egun indarrean dagoena. Konstituzioa izan arren, ez dira artikulu guztiak agertzen.
Testua hiru zatitan banatu dezakegu:
- Alde batetik, Joan Karlos I.ak herritar guztiei jakinarazi nahi die Gorteek konstituzio bat egin dutela eta herriak hauteskundeen bidez onartu duela.
- Bestetik, konstituzioaren artikulu garrantzitsuenak agertzen dira, baina lehen bezala, ez dira guztiak agertzen.
Artikulu Garrantzitsuenak
- 1. art. - Nolako estatua osatuko den azaltzen du: Estatu demokratikoa izango da, subiranotasuna herriaren esku geratuko da eta monarkia parlamentarioa ezarriko da.
- 2. art. - Espainia bakarra eta zatiezina da. Espainia herrialdez beteta dago, eta zonaldeak autonomiekin antola daitezke.
- 66., 98. eta 117. art. - Botereen banaketa dagoela adierazten dute. 66. art.: Gorte Nagusiek botere legegilea dute. 98. art.: Gobernua osatzen duten kideek botere betearazlea dute. 117. art.: Epaileek eta magistratuek botere judiziala dute.
- 143. art. - Erkidegoak sortzeko betebeharrak eta autonomiak sortzeko baldintzak aipatzen dira.
Xedapenak
Azkenik, bi xedapen agertzen dira, EAJk bultzatu zituenak:
- Xedapen gehigarria: Foruak eta kontzertu ekonomikoaren berrezarpena eskatzen da.
- Xedapen indargabetzailea: Bi lege behin betiko deuseztatzen dira: 1839ko urriaren 25eko legea (Foruak konstituzioaren menpe geratzen dira lege honekin) eta 1876ko uztailaren 21eko legea (Foruak legetik deuseztatzea).