Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Makina Elektrikoak: Sorgailuak, Transformadoreak eta Motorrak

Teknologia2,99 KB

Makina Elektrikoak

Makina elektrikoak energia elektrikoa sortu, eraldatu edo aprobetxatzeko gai diren gailuak dira.

Sorgailuak

Energia mekanikotik abiatuta, energia elektrikoa sortzeko gai diren makina elektrikoak dira:

  • Dinamoa: Korronte zuzena sortzen du (GM - Dinamoa - Korronte zuzena).
  • Alternadorea: Korronte alternoa sortzen du (EM - Alternadorea - Korronte alternoa).

Transformadoreak

Hartzen duten korronte elektrikoa tentsio eta intentsitate desberdineko korronte elektriko bihurtzen duten makina elektrikoak dira (monofasikoak edo trifasikoak).

Motorrak

Hartzen duten energia elektrikoa aprobetxatu eta energia mekanikoa bihurtzen dute.

Korronte Zuzeneko Motorrak

Korronte elektrikoa korronte zuzen moduan hartzen duen eta bere atal higikorraren biraketaren...

Jarraitu irakurtzen "Makina Elektrikoak: Sorgailuak, Transformadoreak eta Motorrak" »

Esterilizazio Zentrala: Funtzioak eta Kontrolak

Teknologia3,8 KB

Erantzun Txantiloia

D-A-D-/-D-B-A-/-C-/-C-A-D-/-C-D-A-/-D-/-D-/-C-D-B

Esterilizazioari buruzko baieztapen okerrak

  • Hidrogeno peroxidoa hotzean esterilizatzeko erabiltzen da eta toxikoa eta narritagarria da. Gezurra, hotzean esterilizatzeko erabiltzen da, baina ez ditu hondakin toxikoak ezta narritagarriak sortzen. Toxikoa eta narritagarria dena etileno oxidoa da.
  • Tyvek poltsak lurrun autoklabeetan tresneria esterilizatzeko erabiltzen dira. Gezurra, hidrogeno peroxidozko gas-plasmaren bidez esterilizatzeko erabiltzen dira.
  • Zinta itsaskorrak barneko kontrol kimikoak dira. Gezurra, paketeak kanpotik zigilatzeko balio du, beraz, kanpoko kontrol kimikoak dira.
  • Esterilizazio Zentralera material zikinarekin iristen diren orgak garbigailu automatikoetan garbitu
...
Jarraitu irakurtzen "Esterilizazio Zentrala: Funtzioak eta Kontrolak" »

Egitura Kristalinoaren Akatsak: Motak eta Garrantzia

Teknologia3,1 KB

Egitura Kristalinoaren Akatsak

Sarrera: Orain arte egitura metalikoak oso ondo ordenatuak eta sare hirudimentsionalen modura kontsideratu dira. Hala ere, irudipen hau ez da guztiz zehatza, egitura metalikoek era ezberdinetako akatsak erakusten baitituzte, eta hauei esker propietate fisiko zein mekaniko bereziak aurkezten dituzte. Akats hauek ondorengo motakoak izan daitezke:

Akats Termikoak

Atomoek ez dute posizio finko eta estatiko bat betetzen espazioan, baizik eta zero absolutotik goragoko edozein tenperaturan atomoak higidura eta bibrazioa dute. Fenomeno honen ondorioz solido kristalinoen dilatazio termikoa ematen da.

Akats Elektronikoak

Egitura kristalinoari balentzia ezberdineko atomoak eranstean hodei elektronikoan aldaketak ematen dira.

...

Jarraitu irakurtzen "Egitura Kristalinoaren Akatsak: Motak eta Garrantzia" »

Barne-errekuntzako motorren osagaiak eta funtzionamendua

Teknologia2,9 KB

Urez hoztutako kulatak

Urez hoztutako kulatak pieza bakar batean egiten dira, errekuntza-ganbera hozte-kameretatik inguratuta daudelarik. Likido hozgarriarekin diseinu ona izan behar dute.

Aluminio-silizioa: Erresistentzia ona, arintasuna eta pisu txikia ditu. Funtzio-tenperatura bizkor lortzen du gasolina- eta diesel-motorretan, zilindro txikietan muntatzen direlarik.

Burdina, kromo eta nikela: Erresistentzia mekaniko eta termiko oso ona du, deformazioari aurre egiteko aproposa.

Estutze-momentu handiagoa onartzen du eta diesel-motorretan erabiltzen da normalean.

Airez hoztutakoak: Aluminiozkoak dira, hegatsak dituzte eta oso erraz fabrikatzen dira. Zilindro-bolumen txikietarako egokiak dira.

Errekuntza-ganbera

Pistoia Goiko Heltze Puntu (GHP)an dagoenean...

Jarraitu irakurtzen "Barne-errekuntzako motorren osagaiak eta funtzionamendua" »

Erradigrafia periapikala, hozkada hegaleko eta oklusala: erabilerak eta ezaugarriak

Teknologia2,63 KB

Erradigrafia periapikala: zertarako erabiltzen da? Nola kokatzen da? Zer agertzen da irudian? Aho barneko erradiodiagnostiko teknika da. Aho patologia desberdinak diagnostikatzeko erabiltzen da: txantxarra, pulpitisa, periodontitisa... Plaka jartzeko eraren arabera teknika bi daude:

-Erdikari-angeluaren teknika edo kono laburrreko teknika. -Paralelismo teknika. Plaka pazienteak berak eusten du normalean. Hortz-hagin bat edo bi osoren iduriak lortzen dira, osoa estan denean, koroa, sustraia, apizea, hezur albeolarra eta ehun periodontal ateratzea esaten da. UN SOLO DIENTE

Hozkada hegaleko erradiografia: zertarako erabiltzen da? Nola kokatzen da? Zer agertzen da irudian? Hozka-hegalaren erradiografiaren helburua da bi hortzen arteko espazzioan...

Jarraitu irakurtzen "Erradigrafia periapikala, hozkada hegaleko eta oklusala: erabilerak eta ezaugarriak" »

Hidroterapia eta Dutxen Mota Desberdinak

Teknologia5,76 KB

Dutxak: Presiopeko uren aplikazioak dira, tenperatura aldakorra da, eta zorrotada zatikatuta dago. Zorrotadak: Zulo bakarretik datorren ura aplikatzen da teknika honetan, eta presio zein tenperatura jakin batzuekin ematen da pertsonaren azalean.

X

Zorrotadak

Dutxak

Uraren irteera

Bakarra (Mahuka)

Anizkoitza (Eskutokia/Alkatxofa)

Pertzepzio efektua

Gehiago

Gutxiago

Gainazala

Gutxiago

Gehiago

Profesionala

Bai

Ez (Estatikoa)

Presio gabeko hidroterapia erabilerak: Konpresak, estalkiak, ikuzketak edo garbiketak, konpresa beroak, isurpen-zorrotadak:

  • Hainbat tenperaturan ura isurtzen da azalean.
  • Ur hotza sarriago.
  • Gehienez 3/5 minutu aplikatu.
  • Masajea edo igurtse industriak.
  • Zutik, esenta, etzanda bezeroari botatzen zaio ura (20-60cm altueratik).


Dutxa eskoziarra: Tenperatura...

Jarraitu irakurtzen "Hidroterapia eta Dutxen Mota Desberdinak" »

Oxigenoterapia eta Aireztapen Gailuak

Teknologia2,57 KB

Sudur-kanulak edo betaurrekoak

Pazienteari oxigenoa emateko erabiltzen dira. Askotan erabiltzen den metodoa da. Oxigeno-kontzentrazio baxuak ematen dira (% 30-40 bitartekoak, 1-5 l/min), gehienetan 1-3 l/min bitartean. Sudur-hodiak narrita daitezke; hori ez gertatzeko, lubrifikatzailea eman behar zaio. Gaixoak sudurretik arnasa hartzen badu bakarrik erabil daiteke.

Aurpegi-maskara Venturi aldagarria

Oxigeno-kontzentrazioa doitzeko aukera ematen du. Erregulatzaile bakoitzak kolore desberdina du, ematen duen oxigeno-kontzentrazioaren arabera. Pazienteari oxigeno-kontzentrazio ertainak ematen zaizkio (% 24-60 bitartekoak). Ez da erosoa, ahoa tapatzen duelako, baina oso eraginkorra da.

Haizagailu artifizial mekanikoa

Pazienteari aireztapen artifizial...

Jarraitu irakurtzen "Oxigenoterapia eta Aireztapen Gailuak" »

Puntzonaketa: Prozesua eta Makineria

Teknologia2,85 KB

Puntzonaketa ertzen prestaketan: Ertz zezenak bakarrik onartzen ditu. Hainbat puntzoi erabiliz, denetariko figurak egin daitezke. Ez die xaflei deformazio handirik egiten, kolpe batez perimetro txiki bat ebakitzen duelako. Ez da ondoren lautu beharrik. Kalitate ertaineko prestaketatzat hartzen da.

Xaflaren S lodi eta puntzo D diametroaren arteko erlazioa S/D da. Burdin xafla ebakitzeko, xaflaren lodia puntzo diametroa edo txikiagoa izan behar da. Puntzonaketaren funtzioa xaflei zuloak egitea zen. Gerora, puntzoiek zenbait kontrol zeukaten, eta geometria desberdineko ebaketak egiten dira. Puntzonaketa xafla lodia bada, soldatu hasi aurretik gainazalak leundu behar dira, harri landuz edo beste prozesu batekin.

Puntzoia eta matrizea: Puntzoia kono-...

Jarraitu irakurtzen "Puntzonaketa: Prozesua eta Makineria" »

Automobilak: Motak, Osagaiak, Mantenua eta Motorrak

Teknologia3,84 KB

Automobil Motak

Automobil motak erabilera kontuan hartuta:

  • Norberak erabiltzekoak
  • Zerbitzuzkoak
  • Astunak
  • Nekazaritzakoak
  • Herri lanetakoak
  • Militarrak
  • Beste batzuk

Anbulantzia Motak

Anbulantzia mota desberdinak:

  • Oinarrizko Bizi Euskarrikoa (OBE), B mota
  • Bizi Euskarri Aurreratua (BEA), C mota
  • A2 mota, garraio kolektiboa
  • A1 mota, banakako garraioa
  • Erantzun-unitatea (VIR)

Automobilaren Oinarrizko Osagaiak

Automobilaren oinarrizko osagaiak:

  • Motorra
  • Transmisioa
  • Gurpilak
  • Direkzioa
  • Balaztak
  • Etendura

Dokumentazioa

Beharrezko dokumentazioa:

  • Fitxa teknikoa
  • Zirkulazio baimena
  • Aseguruaren poliza eta azken ordainagiria
  • Ibilgailuaren azterketa teknikoaren (IAT) ziurtagiria eta pegatina

Automobilen Mantenua

Mantentze-lan Prebentibo Motak

Mantentze-lan prebentibo motak:

  • Bolumen txikikoak
  • Bolumen
...
Jarraitu irakurtzen "Automobilak: Motak, Osagaiak, Mantenua eta Motorrak" »

Metalaren Gainazal Tratamenduak eta Korrosioaren Babesa

Teknologia6,06 KB

Metalaren Gainazal Tratamenduak

52. Engranaje baten gainazala gogortu eta barnean zailtasuna mantendu nahi da. Zein tratamendu gomendatuko zenuke?

Gainazaleko tratamendu hauek gomendatzen dira:

  • Zementazioa: Karbono gutxiko altzairuetan egiten da.
  • Nitrurazioa: Nitrogenoaren bidez egiten da.
  • Karbonitrurazioa: Nitrogenoa eta karbonoaren bidez egiten da (karbono gutxiko altzairuetan).
  • Gainazaleko tenplaketa: Karbono ugarirekin egiten da.

53. Zergatik gogortzen da materiala zementatzen denean?

Tratamendu honen bidez, karbono gutxiko altzairuaren gainazaleko eduki kimikoa aldatu egiten da; karbono kantitatea handiagotu egiten du. Beraz, zenbat eta karbono gehiago (%1,4-raino), orduan eta gogorragoa gainazala. Gero, tenplatu eta iraotu egiten da.

54. Gogortzeaz

...
Jarraitu irakurtzen "Metalaren Gainazal Tratamenduak eta Korrosioaren Babesa" »